Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6450

EDIKTUA, 330/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 330/09, prozedura arrunta.

Demandatzailea: José Maria Echevarria Urrutia.

Abokatua: José Manuel Villar Villanueva.

Prokuradorea: Alfonso José Bartau Rojas.

Demandatua: José Maria Eguireun Amann.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren xedapenak/epaitza honako hau baita:

EPAITZA

José María Echevarria Urrutiaren izenean eta ordez, Alfonso José Bartau Rojas epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda onartu egiten eda, eta José María Eguireun Amann kondenatu hari ondokoak pagatzera: 23.273,20 euro, horren legezko interesak, 2008ko urriaren 16tik gaur egunera artekoak, horietarik ateratzen den guztizkoaren legezko interesak, bi puntutan gehitutakoak, eta kostuak.

José Maria Eguireun Amann demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto ((Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4705 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg).

Errekurritzeko, gordailua aurkeztetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Bilbao, 2009ko azaroaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala