Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6449

EDIKTUA, 1141/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

EPATZEKO ZEDULA

Epatzeko agindua eman duen organoa: Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Epatzea erabakitzeko ebazpena: jarraian zehazten den judizioan gaur emandako autoa.

Auzia: 1141/09 zk.ko judizio arrunta, María Ángeles Fernández Alonso andreak sustatua.

Epatua: alderdi demandatua den aldetik, non den ez dakigun Antonio Garcia Alonso-ren jaraunspen jasogabea.

Xedea: aipatutako judizioan agertzea, Letratuak eta Prokuradoreak sinatutako idazki bidez.

Epea: Ediktu hau Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogei egunekoa.

LEGEZKO OHARTARAZPENA

Zehaztutako epean agertu ezean, auzi-iheslari deklaratuko dute, demandari erantzun diola ulertuko da, judizioak aurrera egingo du, eta ebazpenak Epaitegian jakinaraziko zaizkio.

Barakaldo, 2009ko urriaren 15a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala