Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Amurrioko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6448

EDIKTUA, 181/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Amurrioko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Araba).

Judizioa: 181/09 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Unión Financiera Asturiana SA, Establecimiento Financiero de Crédito.

Abokatua: Alfredo Prieto Valiente.

Prokuradorea: Alicia Arrizabalaga.

Demandatua: Rodolfo Díaz García.

Gaia: zenbateko baten gainekoa.

Judizio horretan epaia eman da eta honakoak dira idazpurua eta epaitza:

71/09 EPAIA

Amurrio (Araba), bi mila eta bederatziko urriaren hemeretzikoa.

Ana Isabel Barredo Lópezek, Amurrioko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile denak, ikusiak ditu, zenbateko bat erreklamatzea zela-eta, epaitegi honetan bideratutako 181/09 zenbakiko Hitzezko Judizioko auto hauek. Eta horretan honako hauek dira parteak, batetik, demandatzaile gisa Unión Financiera Asturiana SA, Alicia Arrizabalaga prokuradorearekin eta Alfredo Prieto Valiente letratuarekin; eta, bestetik, demandatu denez Xabier Díaz García, auzi-ihesian dena.

EPAITZA

Auzi-ihesian den Xabier Díaz Garcíaren aurka, eta Unión Financiera Asturiana, SAren izenean eta ordez Alicia Arrizabalaga prokuradoreak aurkeztutako demanda onartu egiten dut; parteek, 2007ko otsailaren 7an, egindako mailegu-kontratua suntsitutzat jotzen dut; eta auzi-jartzaileari ondokoak pagatzera kondenatzen dut demandatua: 2.372,72 euro, 2009-05-22tik ebazpen honen egunera arteko interesak, eta PZLko 576. artikuluan zehaztu interesak, ebazpen honetatik harakoak, eta prozesuko kostuak. Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, sinatzen duen epaile berberak irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik guzti horren fede ematen dut, Amurrion (Araba).

Xabier Díaz García demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratutako ediktu bidez hain justu ere, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Amurrio (Araba), 2009ko urriaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala