Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
6447

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 31koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako zuzendariarena. Honen bidez, aditzera ematen da 2009ko ekitaldian, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean lanean ari diren sasoikako langileentzako ostatuetarako laguntzei buruzko apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren baitan, emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda.

Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean lanean ari diren sasoikako langileentzako ostatuetarako laguntza-araubidea ezartzen du apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuak.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez, aipatutako apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuan aurreikusitako laguntzak deitu ziren, 2009. urterako.

Aipatutako Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta dagokion ebazpena banan-banan jakinaraziko bada ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira diru-laguntza guztiak eta dekretu horren babesean ematen diren laguntzen onuradunak.

Horrengatik guztiarengatik, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean lanean ari diren sasoikako langileentzako ostatuetarako laguntzen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren babesean, 2009ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea.

Bigarrena.- Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete ebazpen honen kontra Nekazaritza eta Arrantza Garapeneko sailburuordeari. Hilabeteko epea egongo da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 31.

Kostaldeko eta Landako Garapeneko zuzendaria,

JUAN PABLO MEDRANO OLMEÑO.

ERANSKINA/ANEXO

Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren eremuaren baitan 2009ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Dekretu horrek nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen ditu.

Relación de beneficiarios de las ayudas económicas concedidas durante el durante el ejercicio 2009 en el marco del Decreto 62/2007, de 17 de abril, de ayudas a los alojamientos destinados a las personas trabajadoras que presten servicios de temporada en el sector agropecuario.

Onuraduna

Beneficiario Zenbatekoa

Importe

Aguraingo Udala / Ayuntamiento de Salvatierra 5.960,08 euro/euros

Jesús Alberto Ortiz de Ortuño García 5.299,84 euro/euros


Azterketa dokumentala