Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6445

EBAZPENA, 2009ko urriaren 21ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldez aurretik homologatu dituen multimedia sistemaren bidezko hizkuntzen ikastaroak egin dituzten edo tutoretza-zerbitzuak jaso dituzten pertsonei eman beharreko diru-laguntzen zenbateko osoa aldatzen duena.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2009ko ekainaren 5eko Ebazpenaren (2009ko ekainaren 26ko EHAA) 4. artikuluak xedatzen duenez, Ebazpen honen diru-laguntzetarako 100.000 euroko zenbatekoa emango da, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu partidaren kontura.

Aipatutako 4.artikuluan ere ezartzen da esandako kopuru hori gehitu egin daitekeela, 2006ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 6.1 artikuluak aurrez ikusitakoaren arabera.

Diru-laguntzetarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2009ko ekainaren 5eko Ebazpenaren 4. artikulua bete dadin, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Diru-laguntzetarako deialdiko zenbateko osoari 22.241,35 euro gehitzea.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 21a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


Azterketa dokumentala