Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6444

AGINDUA, 2009ko irailaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Santurtziko (Bizkaia) «San Francisco Javier» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak Haur Hezkuntzako 1. zikloan eta Hezkuntza Berezian unitateak gehitzeko, eta Lehen Hezkuntzan, Batxilergoan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan unitateak murrizteko baimena ematen duena.

Santurtziko (Gipuzkoa) «San Francisco Javier» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak ikastetxe horretako Haur Hezkuntzako 1. zikloan hiru unitate eta Hezkuntza Berezian unitate bat gehitzeko, eta Lehen Hezkuntzan 6 unitate, Batxilergoan 4 unitate, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 8 unitate murrizteko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Ikusi dira 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntza emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzkoa (9ko BOE); 1004/1991 Errege Dekretua, ekainaren 14koa, Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxeentzako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (26ko BOE); eta 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0tik 3 urtera bitarteko umeentzako Haur Eskoletarako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (19ko BOE), eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko 0tik 3 urtera bitarteko umeentzako Haur Eskolak arautu zituen Dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi diona; 1998ko uztailaren 30eko Agindua, zeinaren bidez honakoak finkatzen baitira: hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeari buruzko irizpideak, eta ikasleok, hezkuntza-sistemako etapetan zehar, behar bezala atenditzeko baliabideez hornitzea (abuztuaren 31ko EHAA); eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako legeak ere kontuan izan dira. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio: 2009-2010 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 1. zikloan hiru unitate bat eta Hezkuntza Berezian unitate bat gehitzeko, eta Lehen Hezkuntzan 6 unitate, Batxilergoan 4 unitate, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 8 unitate murrizteko:

Kode-zenbakia: 48007201.

Izen espezifikoa: «San Francisco Javier».

Titularra: Ana María Magra Cortadi.

Helbidea: José M. Barandiaran 29.

Udalerria: Santurtzi.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloko hiru unitate gehitzea.

- Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzea.

- Lehen Hezkuntzako 6 unitate gutxitzea.

- DBHko 8 unitate gutxitzea.

- Batxilergoko 4 unitate gutxitzea.

Ikastetxearen osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 9 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntzan: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

- Hezkuntza Berezian: 3 unitate.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 4 unitate, 120 ikaspostutarako edukiera.

- Batxilergoan: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 4 unitate eta 140 ikaspostutarako edukiera.

2. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena.- Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 30a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala