Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Kultura Saila
6443

AGINDUA, 2009ko azaroaren 13koa, Kulturako sailburuarena. Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebatzi eta delako lanpostua betetzeke uzten da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan, eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egin zuen Kulturako sailburuaren 2009ko irailaren 22ko Aginduan (urriaren 23ko EHAA, 204. zk.), laugarren oinarrian, ezarritakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Kultura Saileko Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua (C/D taldea, 520010/88 kodea, 18 maila) betetzeke uztea.

Bigarrena.- Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu beharko da Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 13a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala