Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Kultura Saila
6442

AGINDUA, 2009ko azaroaren 13koa, Kulturako sailburuarena, Kultura Saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebatzi eta delako lanpostua betetzeke uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Kulturako sailburuak 2009ko irailaren 22an emandako Aginduko (urriaren 23ko EHAAren 204.zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzako goi-kargudun idazkari lanpostua(C/D taldea, 520010/81 kodea, 18 maila) betetzeke uztea.

Bigarrena.- Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, agindua Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu beharko da Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 13a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala