Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
6441

AGINDUA, 2009ko azaroaren 13koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Osasun Publikoko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2009ko urriaren 6ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duenak, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 125. dotazioa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 13a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


Azterketa dokumentala