Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ekonomia eta Ogasun Saila
6440

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 24koa, Eustateko zuzendari nagusiarena, Eustateko Zuzendaritza Nagusian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan agindutakoaren arabera eta Eustateko Zuzendaritza Nagusian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Eustateko zuzendari nagusiak emandako 2009ko urriaren 5eko Ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa betez (2009ko urriaren 20ko EHAA), hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Eustateko Zuzendaritza Nagusian goi-kargudunaren idazkari lanposturako (520010 kodea eta 113. dotazioa) deialdia betetzeke uztea.

Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio eman duen organoari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 24a.

Eustateko zuzendari nagusia,

VÍCTOR URRUTIA ABAIGAR.


Azterketa dokumentala