Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6438

AGINDUA, 2009ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza-Eskola ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Irakasleen eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeetan lanpostu hutsak daudenez, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Deialdia.

1.- Dei egitea Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza-Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Irakasleen eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketara.

2.- Deialdi horretako oinarri-arauak onartzea, hain zuzen, agindu honen eranskinean jasotzen direnak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Indarrean sartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango du indarra agindu honek.

Bigarrena.- Errekurtsoak.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hileko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

ERANSKINA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BIGARREN HEZKUNTZAKO KATEDRADUN ETA IRAKASLEEN, LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN, HIZKUNTZA-ESKOLA OFIZIALETAKO KATEDRADUN ETA IRAKASLEEN, MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOKO KATEDRADUN ETA IRAKASLEEN ETA ARTE PLASTIKO ETA DISEINUKO KATEDRADUN ETA IRAKASLEEN KIDEGOETAKO FUNTZIONARIOAK LEKUZ ALDATZEKO LEHIAKETARAKO DEIALDIA. HONA HEMEN

OINARRI-ARAUAK

Lehenengoa.- Deialdia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketarako deialdia egiten da.

Bigarrena.- Deitutako lanpostuak.

Lehiaketari behin-behineko ebazpena eman aurretik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira lekualdatze-lehiaketa honetan sartzen diren kidegoei dagozkien lanpostuak.

Lekualdatze-lehiaketa honetan sartzen diren lanpostuak hauek dira: bat, deialdia argitaratzerakoan hutsik dauden lanpostuak; bi, 2009ko abenduaren 31 baino lehen sortu diren hutsak; eta hiru, kidego bakoitzeko lehiaketa ebazterakoan sortzen direnak. Horiez gain, derrigorrezko erretiroak direla-eta, 2009-2010 ikasturtea amaitu artean sortzen diren lanpostu hutsak ere gehitu ahal izango dira. Hala ere, lanpostu horiek aurrerantzean ere indarrean jarraituko dutela ohartemanda egon beharko da hezkuntzarako plangintza orokorrean.

Lanpostu hutsak definitzeko akats bat gertatzen bada edo lanpostu horren funtzionamendua eskola-plangintzan aurreikusten ez bada, lanpostu huts horiek ezabatuko dira.

Hirugarrena.- Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen kidegoko funtzionarioentzako lanpostuak.

Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen kidegoko funtzionarioei honako lanpostu hauek eskaintzen zaizkie:

a) Beraiek titular diren espezialitateei dagozkien lanpostuak, agindu honen I. eranskinean azaltzen diren ikastetxeetarako eta VI. eranskinean aipatutako espezialitateetarako.

b) Hizkuntza eta Gizartearen arloko Curriculum Desberdinak Eratzeko irakasle-lanpostuak. Ondorengo espezialitateetako baten titularrak diren irakasleek aukeratu ahal izango dituzte lanpostu horiek: Gaztelania eta Literatura, Geografia eta Historia, Frantsesa, Grekera, Ingelesa, Latina, Euskara eta Euskal Literatura, Filosofia eta Kultura Klasikoa.

c) Zientzia eta Teknologiaren arloko Curriculum Desberdinak Eratzeko irakasle-lanpostuak. Ondorengo espezialitateetako baten titularrak diren irakasleek aukeratu ahal izango dituzte lanpostu horiek: Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Matematika, Teknologia, Fabrikazio Mekanikoaren Antolakuntza eta Proiektuak, Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak, Sistema Elektronikoak, Ibilgailuak Mantentzeko Antolaketa eta Prozesuak, Eraikuntza Zibilak eta Etxegintza, Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuak, Analisia eta Kimika industriala, Ehungintzako Prozesuak eta Produktuak, Jantzigintza eta Larrugintza, Zurgintzako eta Altzarigintzako Prozesuak eta Produktuak, Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak, Komunikazio Prozesuak eta Komunikabideak eta Arte Grafikoetako Prozesuak eta Produktuak.

d) Helduen Hezkuntzako lanpostuak.

Komunikazio arloa. Ingelesa. Lanpostu hauek eskuratu ahal izango dituzte Ingelesa espezialitateko titularrak diren irakasleek.

Komunikazio arloa. Frantsesa. Lanpostu hauek eskuratu ahal izango dituzte Frantsesa espezialitateko titularrak diren irakasleek.

Komunikazio arloa. Gaztelania eta Literatura. Lanpostu hauek eskuratu ahal izango dituzte Gaztelania eta Literatura espezialitateko titularrak diren irakasleek.

Komunikazio arloa. Euskara. Lanpostu hauek eskuratu ahal izango dituzte Euskara eta Euskal Literatura espezialitateko titularrak diren irakasleek.

Gizarte Ezagutzaren arloa. Lanpostu hauek eskuratu ahal izango dituzte Geografia eta Historia espezialitateko titularrak diren irakasleek.

Zientzia eta Teknologiaren arloa. Lanpostu hauek eskuratu ahal izango dituzte honako espezialitateetako bateko titularrak diren irakasleek: Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Matematika, Teknologia, Fabrikazio Mekanikoaren Antolakuntza eta Proiektuak, Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak, Sistema Elektronikoak, Ibilgailuak Mantentzeko Antolaketa eta Prozesuak, Eraikuntza Zibilak eta Etxegintza, Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuak, Analisia eta Kimika industriala, Ehungintzako Prozesuak eta Produktuak, Jantzigintza eta Larrugintza, Zurgintzako eta Altzarigintzako Prozesuak eta Produktuak, Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak, Komunikazio Prozesuak eta Komunikabideak eta Arte Grafikoetako Prozesuak eta Produktuak.

e) Kultura Klasikoa. Lanpostu hauen titularrek Latina eta Grekoaren espezialitateak irakatsi ahal izango dituzte, urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak hamargarren xedapen gehigarrian zehaztutakoaren arabera. Lanpostu hauek behar bezala bereizita agertuko dira ikastetxeko plantillan eta era berean eskatu ahal izango dituzte aipatutako bi espezialitateetako baten titularrak diren Bigarren Hezkuntzako irakasleek. Eskuratzen dituen irakasleak nahiz Latinaren, nahiz Grekoaren espezialitateetako irakasgaiak, eman beharko ditu derrigorrean.

f) Ingeleraz irakasteko lanpostuak (elebiduna). VI. eranskinean jasota dauden espezialitateetako titularrak diren irakasleek espezialitate horiek ingelesez irakasteko lanpostuak eskuratu ahal izango dituzte baldin eta ondoren aipatzen diren tituluetako bat duten: Ingeles Filologia edo baliokidea, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Maila Aurreratuaren egiaztagiria edo baliokidea edo edozein irakaskidegotako Ingelesa espezialitateko titularra izatea. Ingeleraz irakasteko lanpostuak eskatzen dutenek eskabide-orriko elebiduna zutabean azaldu beharko dute 2 zenbakia jarriz.

Laugarrena.- Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko funtzionarioentzako lanpostuak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko funtzionarioei honako lanpostu hauek eskaintzen zaizkie:

a) Beraiek titular diren espezialitateei dagozkien lanpostuak, II. eranskinean azaltzen diren ikastetxeetarako eta VII. eranskinean aipatutako espezialitateetarako.

b) Zereginen Ikaskuntzarako Geletako lanpostuak.

c) Lanbide Heziketako espezialitateetako Zereginen Ikaskuntzako Geletako lanpostuak: Lanbide Heziketako espezialitateen titularrak diren irakasleek aukeratu ahal izango dituzte lanpostu horiek.

Bosgarrena.- Hizkuntza-Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleen eta Musika, Arte Eszenikoko katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoetako funtzionarioentzako lanpostuak.

1.- Hizkuntza-Eskola Ofizialetako kidegoko funtzionarioei, beraiek titular diren espezialitateak kontuan hartuta, agindu honetako III. eta VIII. eranskinetan agertzen diren ikastetxe eta espezialitateetako lanpostuak eskaintzen zaizkie.

2.- Musika eta Arte Eszenikoko katedradun eta irakasleen funtzionarioei, beraiek titular diren espezialitateak kontuan hartuta, agindu honetako IV. eta IX. eranskinetan agertzen diren ikastetxe eta espezialitateetako lanpostuak eskaintzen zaizkie.

3.- Arte plastikoetako eta diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoko funtzionarioentzat agindu honen V. eta X. eranskinetan agertzen diren ikastetxe eta espezialitateetako lanpostuak eskaintzen dira, titularrak diren espezialitateen arabera.

Seigarrena.- Borondatezko parte hartzea.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta arte-irakaskuntzak eta hizkuntzak ematen dituzten Katedradun eta Irakasleen Kidegoetako funtzionarioek borondatez parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, betiere jarraian aipatzen diren egoeretako batean baldin badaude:

a) Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako ikastetxeetan behin betiko destinoarekin jarduneko zerbitzuan ari diren funtzionarioek, baldin eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez urte bi pasatu badira.

b) Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako ikastetxeetan aitortutako zerbitzu berezietako egoeran dauden funtzionarioek, baldin eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez urte bi pasatu badira.

c) Egun Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikita dauden ikastetxeetan aitortutako borondatezko eszedentzia egoeran dauden funtzionarioek. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 61. artikuluko 1.b) idatz-zatian ohartemandako moduan, norbanakoaren interesagatik sortu bada delako borondatezko eszedentzia egoera hori, delako funtzionarioari, parte hartu ahal izateko, ezinbesteko izango zaio eszedentziara igaro zenetik aurtengo ikasturtea amaitu arte bi urte igaro izana.

d) Egun Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikita dauden ikastetxeetan aitortutako etendura egoeran aurkitzen diren funtzionarioek; betiere, aurtengo ikasturtea amaitzen denean, etendurako diziplina zigorraren iraunaldia bukatuta badago.

e) Zerbitzuak beste administrazio publiko batzuetan ematen ari diren funtzionarioak, betiere, ikasturte honen bukaeran, gutxienez bi urte pasa badira azken behin betiko destinoa hartu zutenetik.

2.- Destinoren bat lortzeko, lehentasunezko eskubideren batez baliatu nahi dutenek deialdi honetako hamabosgarren oinarri-arauan zehaztutakoa bete beharko dute.

Zazpigarrena.- Ezinbesteko parte hartzea.

1.- Lehiaketa honetan parte hartzera behartuta daude jarraian aipatzen diren egoeretakoren batean dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza-Eskola ofizialetako katedradun eta irakasleen, eta Musika eta Arte Eszenikoko katedradun eta irakasleen kidegoetako funtzionarioak:

a) Eszedentziatik edo funtzioen etenaldi egoeratik etorri, behin betiko destinoa galdu eta jarduneko zerbitzura itzuli diren funtzionarioak, baldin eta, deialdi hau argitaratzen den eguna baino lehenago, itzuleraren indarrez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxeren batean behin-behineko destinoa lortu badute.

Baina, lehiaketa honetan parte hartzen ez badute edo, parte hartu arren, behar den beste lanpostu huts eskatzen ez badute, libreki esleituko zaie behin betiko destinoa euren espezialitateen eta hizkuntza-eskakizunen arabera bete ahal dituzten lanpostuetan eta zerbitzuak betetzen ari diren lurralde historikoan kokatutako ikastetxeetan, edo hala badagokio, destinoaren zain geratuko dira.

b) Nahitaezko eszedentzian, edo funtzioen etenaldi irmoan eta destinoko lanpostua galduta dauden funtzionarioak, sei hilabetetik gorako zigorra bete eta gero, behin-behinean itzultzerik lortu ez badute, eta egoera hori aitortu bazaie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxeren batean.

Aurreko paragrafoan aipatutako funtzionarioek lehiaketa honetan parte hartzen ez badute edo, parte hartu arren, behar den beste lanpostu eskatzen ez badute eta, hala, behin betiko destinorik lortzen ez badute, borondatezko eszedentzia egoeran geldituko dira, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 61. artikuluaren 1.b) idatz-zatian ohartemandako moduan.

c) Kanpoko lanpostuetara atxikita egon ondoren, 2010-2011 ikasturtean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kudeaketa eremura itzuli behar diren funtzionarioak edo, aurreko ikasturteetan itzulitakoak izanik, oraindik behin betiko destinorik lortu ez dutenak.

Urriaren 31ko 1138/2002 Errege Dekretuaren 14.4 artikuluak jasotako herrirako lehentasunezko eskubideaz baliatu nahi diren irakasleek, deialdi honen 14.2. oinarri-arauan ezarritakoarekin bat, azken behin betiko destinoa eduki zuten herriko lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte, titularrak diren espezialitateen eta hizkuntza-eskakizunen arabera eskatu ahal badituzte.

Lehiaketan parte hartu behar izan arren hala egiten ez badute, behin-behinen zerbitzuak ematen dituzten lurraldean ofizioz esleituko zaie destinoa, beharrezko diren baldintzak betetzen dituzten lanpostuetarako.

d) Ondoko arrazoiak direla eta, behin betiko destinoa galdu duten funtzionarioak: epaia betetzea edo errekurtsoari emandako ebazpena, edo behin betiko izaeraz betetzen zuten lanpostua espresuki ezabatu zaielako, edo unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakasleak birbanatzeko prozesuen ondorioz ezabatuta gertatu delako.

Parte hartu behar izan arren ez badute hori egiten, behin-behinen zerbitzuak ematen dituzten lurralde historikoko lanpostuetan emango zaie destinoa, ofizioz eman ere, lanpostu horiek betetzeko baldintzak betetzen badituzte.

e) Behin-behineko destinoa izateaz gain, 2009-2010 ikasturtean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako ikastetxeetan zerbitzuak betetzen diharduten irakasleak. Funtzionario horiek titularrak diren espezialitateen eta hizkuntza-eskakizunen arabera eskatu behar dituzte lanpostuak.

Idatz-zati honetan aipatutako irakasleek lehiaketan parte hartzen ez badute, edo, parte hartu arren, nahiko lanpostu huts eskatzen ez badute, libreki esleituko zaie behin betiko destinoa, titular diren espezialitateen eta hizkuntza-eskakizunen arabera bete ahal dituzten lanpostuetan eta aurreko ikasturtean zerbitzuak eman dituzten lurraldean dauden ikastetxeetan.

Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzat aurreko paragrafoan adierazitakoa gauzatu ezean, titularrak diren espezialitate eta hizkuntza eskakizunen arabera aukeratu ahal dituzten lanpostuetan eskainiko zaie behin betiko destinoa, eranskinean ikastetxeak argitara eman diren ordena errespetatuz.

Behin betiko destinorik lortzen ez badute, behin-behineko destino egoeran geldituko dira 2009-2010 ikasturtean zerbitzuak eman dituzten lurralde historikoan.

Ez dira inolaz ere nahitaez esleituko honako hauek:

Curriculum Desberdinak Eratzeko irakasleen lanpostuak.

Helduen Hezkuntzako lanpostuak.

Zereginen Ikaskuntzarako Geletako lanpostuak.

Kultura Klasikoko lanpostuak.

Ingelesez irakasteko lanpostuak (elebiduna).

Zortzigarrena.- Praktiketako funtzionarioen parte hartzea.

1.- Ondorengoek hartu behar dute derrigorrean parte:

a) Maisu/Maistren, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitu den aukeratze-prozeduran hautatutako izangaiek, gorabehera desberdinengatik ikasturte honetan praktika-fasea egiten ari badira.

b) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Estola Ofizialetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuetan hautatutako izangaiek, gorabehera desberdinengatik praktika-fasea ikasturte honetan egiten ari badira.

2.- Zer espezialitatetarako aukeratuak izan diren, horri dagozkion lanpostuak bakarrik eskatu ahal izango dituzte.

3.- Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamazazpigarren eta hemezortzigarren xedapen gehigarriek xedatu dutenarekin bat etorriz, destinoen esleipena ondoko hurrenkeran egingo da: lehenengo, 1 a) ataleko partehartzaileek eta bigarren 1 b) atalekoek eta horien barruan ondoren azaltzen den moduan:

1. Talde bereko kidegoetan sartzea.

2. Goragoko kidegoetan sartzea.

3. Txanda irekia.

Txanda bakoitzaren barruan, praktiketako funtzionarioak izendatzeko aginduan eman zaien zerrendako hurrenkera zenbakia hartuko da kontuan.

4.- Aukeratutako izangai horiek eskabiderik aurkezten ez badute, edo, aurkeztu arren, nahiko lanpostu huts eskatzen ez badute, libreki esleituko zaie behin betiko destinoa, titular diren espezialitateen eta hizkuntza-eskakizunen arabera bete ahal dituzten lanpostuetan, eta aurreko ikasturtean zerbitzuak eman dituzten lurraldean dauden ikastetxeetan.

Behin betiko destinorik lortzen ez badute, behin-behineko destino egoeran geldituko dira 2009-2010 ikasturtean zerbitzuak eman dituzten lurralde historikoan.

5.- Egoki dakiekeen destinoa, hala bada, praktikaldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatzearen menpe egongo da.

Bederatzigarrena.- Hizkuntza-eskakizuna.

Derrigortasun-eguna beteta daukaten hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak eskatzeko, ezinbestekoa izango da dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea, edo bestela, martxoaren 10eko 42/1998 eta urriaren 6ko 263/1998 Dekretuek aldatutako martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak (apirilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) aipatutako hizkuntza-egiaztapenen jabe izatea, bertan finkatutako baldintza eta betebeharrekin.

Hamargarrena.- Eskabideak.

Lehiatzaileek, espezialitate eta hizkuntza-eskakizun batean baino gehiagotan lehiatu arren, kidego bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztuko dute, XIII. eranskinean dagoena eredutzat hartuta. Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan edukiko dituzte eskuragai eskabideok eta halaber interneten helbidean: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

Era berean, interneten www.irakasle.net helbidean egin ahal izango dute eskabidea.

Eskabideak izenpetzen dituztenek beren-beregi adierazi beharko dute oinarri-arauetan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskaerak ikastetxe konkretuetarako edo/eta herrietarako egin ahal izango dira, eta bi modalitateak bateragarriak izango dira. Azken kasu horretan lanpostu hutsa edo ondore daukan herriko lehen ikastetxea, oinarri-arau hauetako I., II., III., IV. eta V. eranskinetan agertzen diren zenbakien hurrenkerari jarraituz, esleituko da.

Nolanahi ere, lehiatzaileek eskatutako lanpostutzat joko dira eskabidean zehazki adierazitako kodeei dagozkienak. Koderik ez badaukate, edo kodeak osorik ez badaude, edo lehiatzaileek eskatu ezin dituzten lanpostuei badagozkie eskaerak deuseztatu egingo dira. Aipatutako arrazoi horietako bat dela medio lehiatzaile baten eskaera guztiak deuseztatuko balira, lehiatzaile hori destinoen esleipenetik baztertuta geratuko litzateke. Horrek ez du esan nahi deialdi honetan destinoak ofizioz emateko ezarritako egoeretatik kanpo geratuko denik.

Hamaikagarrena.- Dokumentazioa aurkeztea.

Lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztearekin batera, eskatutako baldintzak eta azaldutako merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek, oinarri-arau hauen eranskin legez datorren baremoan zehaztutako oharpenekin bat etorriz; hala ere, XI. eranskinaren 1.1, 1.2 eta 2.3 eta XII. eranskinaren 1.1 eta 2.3 idatz-zatietan aipatutako merezimenduak ez dira egiaztatu behar.

Praktiketako funtzionarioek ez dute merezimenduak egiaztatzeko inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.

Hala ere, administrazio-izapideak murriztu eta sinpletzearren, 2006ko urriaren 26ko aginduaren bidez (azaroaren 14ko EHAA, 2006-2007), 2007ko azaroaren 16ko aginduaren bidez (azaroaren 14ko EHAA, 2007-2008) eta 2008ko abenduaren 4ko aginduaren bidez (abenduaren 12ko EHAA) deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu zutenek parte hartu zuten deialdi horietako azkenari dagozkion XI. eranskineko 1.3, 1.4, 2.1 eta 2.2 ataletako eta XII. eranskineko 1.2, 1.3 (1. azpiatala), 1.4, 2.1 eta 2.2 idatz-zatietako puntuazioari eustea erabaki dezakete. Horrela bada, ez dute berriz ere adierazitako meriturik ziurtatu beharko, eta eskabidean «Parte hartu zuen azken lehiaketako puntuazioari eutsi» markatu beharko dute.

Goiko paragrafo aipatutako deialdietako batean parte hartu ez balute, edo parte hartu baina idatz-zati horietako baremazioarekin ados ez baleude, atal guztietako agiri guztiak aurkeztu behar lituzkete, balora ditzaten, eskabidean «Baremazio berria» markatuz. Kasu honetan, 2009-2010 lehiaketarako aurkeztutako agiriak baloratuko dira bakarrik.

Esandako deialdietatik parte hartu duten azkenekoan barematutako merituez gain beste meritu batzuk erantsi nahi badituzte, eskabidean «Meritu berriak erantsi» markatu beharko dute, eta dagokion lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren hobetutako merituak bakarrik aurkeztu beharko dituzte (kasuan kasu, 2006ko abenduaren 2tik, 2007ko abenduaren 18tik edo 2009ko urtarrilaren 3tik). Aurrekoen meritu desberdinak txertatuz gero, ez dira kontuan hartuko.

Parte-hartzaileak laukirik markatzen ez badu:

1.- Baremazio berria hautatu duela ulertuko da, aipatutako lekualdatze-lehiaketetako batean parte hartu ez badu edo nahiz eta parte hartu, dokumentazio guztia aurkezten badu berriro.

2.- Azken lekualdatze-lehiaketako puntuazioari eutsi nahi diola ulertuko da, esandako lekualdatze-lehiaketetako batean parte hartu badu eta agiririk aurkeztu ez badu.

3.- Meritu berriak eranstea hautatu duela ulertuko da, aipatutako lehiaketetako batean parte hartu bazuen eta esandako epeetatik hobetutako merituen agiriak aurkezten baditu.

Edonola ere, Administrazioak behar diren azalpen eta agiriak eskatu ahal izango dizkie lehiatzaileei, planteatutako zalantzak eta erreklamazioak ebazteko.

Aurkeztutako dokumentazioaren egiatasunaren erantzuleak lehiatzaileak eurak izango dira. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, lehiatzaileak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.

Hamahirugarren oinarrian ezarritako epearen barruan lehiatzaile batek deialdi honetako kidego baterako eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, erregistratutako azken eskabidea baino ez da kontuan hartuko.

Igortzen diren fotokopia guztiek erkatze-eginbideekin batera joan beharko dute, eta Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek edo ikastetxeen zuzendariek eginda. Erkatze-eginbiderik ez duen fotopiarik ez da onartuko.

Administrazioak edozein unetan jo dezake interesatuengana, zalantzak edo erreklamazioak sortzen dituzten merezimenduak argi ditzaten.

Hamabigarrena.- Eskabideak aurkezteko tokia.

Eskabideak Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan lortu daitezke eta baita internet helbidean: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net, eta aurreko oinarri-arauan aipatutako agiriak honako toki hauetan aurkeztu ahal izango dira: Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatutako beste edozein bulegotan. Posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkeztu nahi bada eskabidea, kartazal irekian egingo da, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan eskabidean, kartazala egiaztatu aurretik.

Halaber, aukera izango dute eskabidea egiteko interneten helbidean: www.irakasle.net, Ordezkaritzetan erregistratu beharrik gabe. Hala eta guztiz ere, Ordezkaritzetan bertan aurkeztu beharko dute eskatzen diren merituen dokumentazio egiaztagarria (metodo horren bidez deialdi honen argitaratzean sisteman sartzeko klabeak dauzkaten eta EAEko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko funtzionarioek bakarrik ahal izango dute instantzia bete).

Eskaera bakarra bete eta aurreko puntuan aipatutako organoei zuzenduko zaie, gaurko destinoko ikastetxea noren menpe dagoen kontuan hartuta. Lanpostuaren erreserbarik ez duten zerbitzu aktiboko edo eszedentzia- edo eginkizun-gabetzearen egoeretatik datozen lehiatzaileek beren azken behin betiko destinoa lortu zuten ikastetxea gaur egun menpe dagoen organoari zuzenduko diote eskaera.

Hamahirugarrena.- Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 5ean hasi eta 23an amaituko da, egun biok barne hartuta.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gero, ez da inongo eskabiderik onartuko, ez da inongo aldaketarik onartuko egindako eskarietan, ez eta aurkeztutako merezimenduei buruzko dokumentaziorik edo parte-hartzeari uko egiterik ere, hogeita batgarren oinarri-arauan ezarritakoa izan ezik.

Parte-hartzeko baldintzak beteta eta alegaturiko merezimenduak konplituta eduki beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako.

Hamalaugarrena.- Lehentasunezko eskubidea.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten lehiatzaileak lehentasunezko eskubideaz baliatu ahalko dira, eta eskabideetan halaxe agertuko dute hori.

1.- Ikastetxe baterako lehentasun-eskubidea.

Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren (6ko BOE) 13.2 xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, lanpostu batean behin betiko destinoa izan eta lanpostu hori ezabatu dutelako, edo unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakasleak birbanatzeko prozesuen ondorioz ezabaturik gertatu delako, lekuz aldatu dituzten irakasleek, egoera horrek irauten duen bitartean, lehentasun-eskubidea izango dute beste edozein izangairen aurretik ikastetxe berean edozein espezialitateko lanpostua lortzeko, baldin eta bertako titularrak badira.

Halaber, aurreko paragrafoan adierazitako prozesuen ondoriozko atxikipenean ordu gutxiegi izatearren lekuz aldatu ziren irakasleek ere lehentasun horretara biltzea izango dute, behin betiko destinoa duten ikastetxean dauden lanpostu hutsetarako, baldin eta azaldutako egoeran jarraitzen badute.

Eskubide hori baliatu nahi duten irakasleek, lehenik eta behin, parte hartzeko eskabidean lanpostu hutsei buruzko datu hauek jaso beharko dituzte: ikastetxeko kodea, espezialitatea(k) eta hizkuntza-eskakizuna(k). Ondoren, beste ikastetxe batzuetako lanpostuetarako eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte, titular diren espezialitateen eta hizkuntza-eskakizunen arabera, baldin eta, lehentasun-eskubidetik kanpo, horietan lehiatu nahi badute.

2.- Herrirako lehentasun-eskubidea.

Honako hauek baliatu ahal izango dira eskubide horretaz:

2.1.- Lanpostu batean behin betiko destinoa izan eta lanpostu hori berariaz ezabatu dutelako, edo unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakasleak birbanatzeko prozesuen ondorioz ezabaturik gertatu delako, destinoa galdu duten funtzionarioak.

Halaber, aurreko paragrafoan adierazitako prozesuetan ordu gutxiegi izatearren lekuz aldatu ziren irakasleek ere lehentasun horretara biltzea izango dute, behin betiko destinoa duten herrian dauden lanpostu hutsetarako.

Bi kasuetan, lehentasun-eskubide hori baliatu ahal izango dute baldin eta azaldutako egoeran jarraitzen badute.

2.2.- Kanpoko lanpostu batean atxikita egon eta 2010-2011 ikasturtean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kudeaketa eremura itzultzen diren funtzionarioak, edo aurreko ikasturteetan itzuli badira oraindik behin betiko destinoa lortu ez badute (urriaren 31ko 1138/2002 Errege Dekretua, Hezkuntza Ministerioak kanpoan duen administrazioa arautzen duena).

2.3.- Behin betiko izaeraz zeukaten irakasle-postua galdu eta hezkuntza administrazioan beste lanpostu batera joan diren funtzionarioak, kidegoan jarduneko zerbitzua gorde badute, eta azken lanpostu hura utzi badute.

Bigarren paragrafo honetan jasotako lehentasun-eskubidea baliatu ahal duten funtzionarioek kidegoko behin betiko azken destinoa zeukaten herrirako erabili ahal izango dute. Lehentasun-eskubide hori eraginkorra izan dadin, eskatzaileek parte hartzeko eskabidean jaso behar dituzte eskubidea baliatu nahi duten herriko lanpostu guztiak, espezialitate eta hizkuntza-eskakizunen indarrez aukeratu ditzaketenak, alegia, gogokoenen hurrenkerari jarraituz. Horietatik kanpo geratuko dira nahitaezko esleipenean sartzen ez diren lanpostuak, zazpigarren oinarri-arauan ezarritakoaren arabera. Eskubidea erabili nahi den herriko ikastetxe batzuk aipatzen ez badira, Administrazioak libreki jarriko ditu herri horretan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako gainontzeko ikastetxeak. Era berean, beste eskari batzuk ere egin ditzakete ondoren, titular diren espezialitate eta hizkuntza-eskakizunen indarrez aukera ditzaketen lanpostuei dagozkienak alegia, edo deialdi honen hirugarren eta laugarren oinarri-arauan betetzeko eskatzen diren betekizunak betetzen badituzte, lehentasun-eskubideaz landa horietarako lehian sartu nahi badute, eta eskabidean hala erasota uzten badute.

Lehentasunezko eskubidea herri bakoitzaren barruan beteko da, espezialitate eta hizkuntza-eskakizun bereko ondoz ondoko talde osoen arabera eta berdin izango da parte hartzaileak ikastetxe guztiak aukeratu dituen ala ez. Hori gorabehera, parte hartzaileak jasotako hurrenkera errespetatuko da espezialitate bereko talde baten barruan ikastetxeak aukeratzean.

Horren ondorioz, norbere borondatez ikastetxe, espezialitate eta (bertoko) hizkuntza-eskakizun jakin bat aukeratzeak parte-hartzailea behartu egiten du destinoa lortzera udalerri, espezialitate eta hizkuntza-eskakizun horretako edozein lanpostutan, nahiz eta berariaz eskatu ez; espezialitate horretako lanpostua lortuko du, eta ez hurrenkeran atzerago eskatu duen beste espezialitate eta hizkuntza-aukera bateko lanpostua. Beraz, lehentasunezko eskubidea udalerri baten barruan beteko da, ondoz ondoko eta espezialitate eta (bertoko) hizkuntza-eskakizun bereko talde osoen arabera.

3.- Barrutirako lehentasun-eskubidea.

Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren (6ko BOE) hamahirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, lanpostua behin betiko ezabatu dieten funtzionarioek edo lanordu gutxiegi izateagatik lekuz aldatu dituztenek lehentasun-eskubidea izango dute lanpostu hutsa eskuratzeko, lanpostua ezabatu den edo lekuz aldatu dituzten ikastetxeari dagokion barrutian.

Lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute barrutirako lehentasun-eskubideaz baliatu nahi direla, beti ere herrirako lehentasun-eskabideaz baliatzeko asmorik ez badute.

Beste eskabide batzuk ere egin ditzakete, titular diren espezialitate eta hizkuntza-eskakizunen indarrez aukera ditzaketen lanpostuei dagozkienak alegia, edo deialdi honen hirugarren eta laugarren oinarri-arauan betetzeko eskatzen diren betekizunak betetzen badituzte, lehentasun-eskubideaz landa horietako lehian sartu nahi badute eta eskabidean hala erasota uzten badute.

Hamabosgarrena.- Ikastetxe baterako lehentasun-eskubidea gauzatzeko lehentasuna kasuaren araberakoa izango da, hamalaugarren oinarri-arauan jasotzen diren lehentasun ordenan.

Irakasle bat baino gehiago egongo balitz kasu berdinean, lehentasuna izango du baremoa aplikatzetik ondorioztatuko puntuazio handiena daukanak.

Herria edo barrutia eskatzeko lehentasun-eskubideen kasuetan, horretaz baliatzearen ondorioz behin lortuz gero herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna, ikastetxe jakin bateko destinoa eskuratzeko, lehian sartu beharko dira lehentasun-eskubideaz aparte parte hartzen dutenekin.

Hamaseigarrena.- Kasu guztietan, hamalaugarren oinarri-arauko 1. paragrafoan jasotako kasuetan izan ezik, hau da, ikastetxerako lehentasun-eskubidea, lehentasun-eskubideaz baliatu beharra dago titularra den espezialitate eta hizkuntza-eskakizun guztietarako.

Herria edo barrutia eskatzeko lehentasun-eskubideen kasuetan, nahitaez baliatu beharra egongo da eskubide hori sortzen deneko herrirako eta, nahi izanez gero, barrutia eskatzeko lehentasun-eskubidearen kasuan, bertako beste herri bat edo batzuetarako.

Ondorio horietarako eskabidean erasota utzi behar da, eskabidearekin batera doazen jarraibideen arabera, eskubidea sortu deneko ikastetxearen edo herriaren kodea eta, beste herri bat edo batzuk eskatuz gero, erasota utzi beharko da eskubidea baliatzeko eskatzen den barrutiaren kodea.

Hamazazpigarrena.- Honelaxe jardungo da lanpostu jakin bat lortzeko:

Ikastetxerako lehentasun-eskubidearen kasuan, nahiago denaren arabera zerrendatu beharko dira, eskabidean horretarako jarritako tokian eta ezeren aurretik zerrendatu ere, lehentasun-eskubideaz baliatuz lortu nahi diren lanpostu guztiak (ikastetxea, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna).

Herria edo barrutia eskatzeko lehentasun-eskubideen kasuetan, zerrendan jarri beharko dira eskubidea sortu deneko herriko lanpostu guztiak eta, hala behar izanez gero, barrutian nahi dituzun herrietako lanpostu guztiak; herriaren kodea erasota utziz gero, lanpostu hutsak dituen bertako edozein lanpostutara destinatuko da; ikastetxe zehatzak eskatuz gero, talde homogeneotan banatu beharko dira herrien arabera. Eskabidea sortzen deneko herriko lanpostu guztiak edo aukeran eskatutako herriko edo herrietako lanpostu guztiak eskatu ezean, Administrazioak herri horietako gainerako ikastetxeak jarriko ditu bere kabuz.

Ikastetxerako lehentasun-eskubideaz eta herria edo barrutia eskatzeko lehentasun-eskubideaz batera baliatuz gero, azken eskubide horretaz baliatzeari dagozkion lanpostu zehatzetarako eskariak ikastetxerako lehentasun-eskubideari dagozkionen ostean zerrendatuko dira.

Hemezortzigarrena.- Merezimenduen ebaluaketa.

Lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduak ebaluatzeko, puntuen baremoko XI. eranskineko 1.4 eta 2.1 idatz-zatiak eta XII. eranskineko 1.2, 1.3, 1.4 eta 2.1 idatz-zatietan aipatutakoei dagokienez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariak izendatuko ditu batzorde barematzaileak, espezialitateka edo antzerako espezialitateen arabera eta, horietan, gizon zein emakumeek gutxienez % 40ko ordezkapena izango dute, horren kontrako oinarri sendoko arrazoirik ez bada adierazten. Batzorde Barematzaileak honako kide hauek osatuta egongo dira:

Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen kidegorako:

Batzordeburua: Hezkuntzako Ikuskarien kidegoko funtzionario bat edo Bigarren Hezkuntzako Katedradun edo Irakasleen kidegoko funtzionario bat.

Kideak: Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakasleen kidegoko edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko lau funtzionario, jardunean daudenak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegorako:

Batzordeburua: Hezkuntzako Ikuskarien kidegoko funtzionario bat edo Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakasleen kidegoko funtzionario bat edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko funtzionario bat.

Kideak: Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakasleen kidegoko edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko lau funtzionario, jardunean daudenak.

Hizkuntza-Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleen kidegorako:

Batzordeburua: Hezkuntzako Ikuskarien kidegoko funtzionario bat edo Hizkuntza-Eskola Ofizialetako Katedradun edo Irakasleen kidegoko funtzionario bat.

Kideak: Hizkuntza-Eskola Ofizialetako katedradun edo irakasleen kidegoko edo Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakasleen kidegoko lau funtzionario, jardunean daudenak.

Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Irakasleen kidegorako:

Batzordeburua: Hezkuntzako Ikuskarien kidegoko funtzionario bat edo Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun edo Irakasleen kidegoko funtzionario bat.

Kideak: Musika eta Arte Eszenikoko katedradun edo irakasleen kidegoko edo Bigarren Hezkuntzako Katedradun edo irakasleen kidegoko lau funtzionario, jardunean daudenak.

Arte plastiko eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegorako:

Batzordeburua: Hezkuntzako Ikuskarien kidegoko funtzionario bat edo Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun edo Irakasleen kidegoko funtzionario bat.

Kideak: Arte Plastiko eta Diseinuko katedradun edo irakasleen kidegoko edo Bigarren Hezkuntzako Katedradun edo irakasleen kidegoko lau funtzionario, jardunean daudenak.

Gorago aipatutako batzorde barematzaile bakoitzeko burua Langileriaren Kudeaketako zuzendariak izendatuko du, eta kideak, aldiz, zozketaz aterako dira. Idazkari lanetan arituko den funtzionarioa ere Langileriaren Kudeaketako zuzendariak izendatuko du, zozketaz aukeratutako kideen artetik batzordeko buruak proposatuta.

Ordezkaritzarik gehien daukaten sindikatuek ordezkari bat izendatu dezakete batzorde bakoitzerako, behatzaile izateko.

Batzorde barematzailea izendatzeko irizpide berberei jarraituz, ordezko batzordeburua, kideak eta idazkaria ere izenda daitezke. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan ezarritako arrazoibideen menpe egongo dira batzordeetako kideak, beraiek uko egin nahiz besteen ezespena jasotzeko.

Lekualdatze-lehiaketan sartzen diren espezialitateetakoren batean batzordea osatzeko nahiko irakasle ez badago, kideak izendatzeko, kidego berekoak izan eta antzerako gaietako irakasleak edo gai horretako espezialistak izendatuko dira. Era berean, parte-hartzaileen kopurua txikia denean, antzerako espezialitate batzuk biltzen dituen batzorde bat izendatu ahal izango da.

Beharrezkotzat jotzen den batzordeetan, eta batzorde barematzaileak eskatuta, gai horretako aditu bi gehitu ahal izango dizkio batzordeari Langileriaren Kudeaketako zuzendariak, aholkulari lanetarako.

Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren (otsailaren 26ko EHAA) 6. eta 16. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, zerbitzuengatik eman beharreko kalte-ordainak eguneratzen dituen ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan, hirugarren aldaketakoan, ezarritakoaren arabera ordainduko dira bidaietako gastuak (ekainaren 28ko EHAA).

Dagokien unitate administratiboek zehaztuko dute baremoko gainerako atalengatik lehiatzaileei dagokien puntuazioa.

Hemeretzigarrena.- Behin-behineko ebazpena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean Batzorde Barematzaileen aktak jaso ondoren, lurralde-ordezkaritzetan Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpena (parte-hartzaile onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda jendaurrean jartzen duena) ikusgai jarriko da, eta azken horien kasuan, baremoaren atal bakoitzean emandako puntuazioa adieraziko da.

Lehiatzaileek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte parte-hartzaile onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda horren kontra, jendaurrean jartzen denetik bost egun balioduneko epean.

Hogeigarrena.- Aurreko oinarrian aipatutako gorabeherak ebatzi ondoren, behin betiko bihurtuko da parte-hartzaile onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hori, eta destinoen behin-behineko esleipena plazaratuko da, parte-hartzaileen eskaera eta merituen arabera, eta hori ere Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpen bidez plazaratuko da.

Parte-hartzaile onartu eta baztertuen zerrenda behin betiko bihurtzen duen ebazpena horren kontra, baztertuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, jendaurrean jartzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

Puntuazio guztiak gehitu ondoren berdinketak agertzen badira, baremoaren atala bakoitzean punturik gehien lortu izana kontuan hartuta ebatziko dira, lehenengo agertzen den ataletik hasi eta azkeneraino jarraituz.

Hala ere berdinketak jarraitzen badu, azpiataletan lortutako puntuak aintzat hartuko dira, baina, lehen bezala, baremoan agertzen diren hurrenkerari jarraituz.

Bi kasuotan, arlo bakoitzean kontuan izango den puntuazioa ezin izango da baremoan atal bakoitzerako finkatutako puntuaziorik altuena baino handiagoa izan, ezta, azpiatalen kasuan, azpiatalak sartuta dauden arloak daukan puntuaziorik altuena baino handiagoa ere. Irizpide horiek aplikatzean azpiatal bat edo gehiago sartuta dagoen atalaren puntuaziorik altuenera iristen bada, ez dira kontuan izango gainerako azpiataletan izandako puntuazioak.

Beharrezkoa izango balitz, berdinketa hausteko irizpidea lehiatzen den kidegoan sartzeko oposizioaren urtea izango da. Antzinatasun handiagoa duenak lehentasuna izango du, eta, urte berekoen artean, prozesu horretan lortutako puntuaziorik altuenak izango du lehentasuna.

Azkenik, berdinketa bere horretan badirau, emakumeak % 40 baino gutxiago diren kidegoetan, desenpaterako irizpide bezala emakumeen lehentasuna erabiliko da. Salbuespena izango da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituenean -nolanahi ere, ezaugarriok ez dute eragin behar sexuaren ziozko bereizkeriarik- kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.

Hogeita batgarrena.- Erreklamazioak eta uko egiteak.

Lehiatzaileek behin-behineko ebazpenaren aurkako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan jendaurrean jartzen denetik bost egun balioduneko epean. Borondatezko lehiatzaileek, bestalde, epe horretan bertan, uko egin ahal izango diote lekualdatze-lehiaketan parte hartzeari, eta uko horrek eskabidean agertzen diren eskaera guztietan eragina daukala ulertuko da.

Horretarako agerrarazten da behin behineko ebazpenean destinorik lortu ez izanak ez duela suposatzen ezin dela destinorik lortu behin betiko esleipenean.

Hogeita bigarrena.- Behin betiko ebazpena.

Erreklamazioak aztertuta eta aurreko oinarrian aurreikusitako kasuan kasuko uko egiteak onartu eta gero agindu bidez onartuko dira leku aldatze lehiaketetako behin betiko ebazpenak. Agindua, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko da eta bertan lehiaketaren behin betiko zerrendak non eta noiz argitaratuko diren jakinaraziko da.

Deialdia egiten duten espezialitate ezberdinen lanpostuetara lehiatuta ere, destino bakarra esleitu ahal izango da.

Hogeita hirugarrena.- Jarduneko zerbitzura itzultzea.

Eszedentzia aldian egon eta gero lehiaketaren ondorioz jarduneko zerbitzura itzultzen diren irakasleek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte dagokien lurralde-ordezkaritzan:

1.- Eszedentziarako aginduaren kopia.

2.- Medikuaren egiaztagiri ofiziala, irakaskuntzan aritzeko gaixotasunik edo beste akats fisiko nahiz psikikorik ez duela adierazten duena.

3.- Zinpeko aitorpena edo agindua, diziplina espediente bidez ez dutela ez estatu, ez toki edo autonomia erkidegoko administrazioaren kidego edo eskala batetik ere banatu egiaztatzeko eta, era berean, funtzio publikoak betetzeko gaitasunik ez diotela kendu egiaztatzeko.

Dena dela, lehiaketa honen bidez lortutako destinoari dagokion irakaskuntza kidegoa ez den beste irakaskuntza kidegoren batean jarduneko zerbitzuan dauden irakasleek ez dituzte agiri horiek aurkeztu behar izango.

Hogeita laugarrena.- Lanpostuaz jabetzea.

2010eko irailaren 1ean izango da destino berrien jabetza-hartzea.

Hogeita bosgarrena.- Destinoei ezin zaie uko egin.

Lehiaketaren behin betiko ebazpenean esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin.

Hogeita seigarrena.- Deialdietako arauei atxikitzen ez zaien edo instantzian eta agirietan deklaratutako ezaugarriekin bat ez datorren destinoa indargabetu ahal izango da.

Hogeita zazpigarrena.- Datu pertsonalen tratamendua.

Pertsona parte-hartzaileek aurkeztutako datuak dagokien prozeduran edo jarduketan aurreikusitako xedeetarako baino ez dira erabiliko.

Aipatutako datuak inola ere ez dira tratatuko edo hirugarrenei lagako, eragindakoaren baimen dudagabekoarekin, edo Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 15eko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko BOE, 298. zenbakia)aurreikusitako kasuetan ez bada.

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, datuak lagatzen dituen pertsonak, edozein unetan, eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideak bete ahal izango ditu, erregelamenduan zehaztuko den moduan.

Fitxategi horren erabilera eta jarduerari dagokionez, datu pertsonalak dituzten herri titulartasuneko fitxategiak babesteko legeriak zehaztutakoari jarraituko zaio, hots, Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeari.

I. ERANSKINA / ANEXO I 2009KO IRAKASKUNTZA ERTAINETAKO LEKUALDATZE-LEHIAKETA / CONCURSO DE TRASLADOS DE ENSEÑANZAS MEDIAS 2009 LEHIAKETAREN IKASTETXEEN ZERRENDA / RELACIÓN DE CENTROS DEL CONCURSO BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEAK / CENTROS DE SECUNDARIA

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA / ANEXO II 2009KO IRAKASKUNTZA ERTAINETAKO LEKUALDATZE-LEHIAKETA / CONCURSO DE TRASLADOS DE ENSEÑANZAS MEDIAS 2009 LEHIAKETAREN IKASTETXEEN ZERRENDA / RELACIÓN DE CENTROS DEL CONCURSO LANBIDE-HEZIKETAKO IKASTETXEAK / CENTROS DE FORMACIÓN PROFESIONAL

(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA / ANEXO III 2009KO IRAKASKUNTZA ERTAINETAKO LEKUALDATZE-LEHIAKETA / CONCURSO DE TRASLADOS DE ENSEÑANZAS MEDIAS 2009 LEHIAKETAREN IKASTETXEEN ZERRENDA / RELACIÓN DE CENTROS DEL CONCURSO HIZKUNTZA-ESKOLA OFIZIALAK / ESCUELAS OFICIALES DE IDIOMAS

(Ikus .PDF)

IV. ERANSKINA / ANEXO IV 2009KO IRAKASKUNTZA ERTAINETAKO LEKUALDATZE-LEHIAKETA / CONCURSO DE TRASLADOS DE ENSEÑANZAS MEDIAS 2009 LEHIAKETAREN IKASTETXEEN ZERRENDA / RELACIÓN DE CENTROS DEL CONCURSO MUSIKA-KONTSERBATORIOAK / CONSERVATORIOS DE MÚSICA

(Ikus .PDF)

V. ERANSKINA / ANEXO V 2009KO IRAKASKUNTZA ERTAINETAKO LEKUALDATZE-LEHIAKETA / CONCURSO DE TRASLADOS DE ENSEÑANZAS MEDIAS 2009 LEHIAKETAREN IKASTETXEEN ZERRENDA / RELACIÓN DE CENTROS DEL CONCURSO ARTE PLASTIKO ETA DISEINUKO IKASTETXEAK / CENTROS DE ARTES PLÁSTICAS Y DISEÑO

(Ikus .PDF)

VI. ERANSKINA Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen kidegoko espezialitateak:

(Ikus .PDF)

VII. ERANSKINA Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitateak:

(Ikus .PDF)

VIII. ERANSKINA Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta irakasleen kidegoko espezialitateak:

(Ikus .PDF)

IX. ERANSKINA Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Irakasleen kidegoko espezialitateak:

(Ikus .PDF)

X. ERANSKINA Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen espezialitateak:

(Ikus .PDF)

XI. ERANSKINA LEHENTASUNEN BAREMOA, BIGARREN HEZKUNTZAKO KATEDRADUNN ETA IRAKASLEEN, LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN, HIZKUNTZA-ESKOLA OFIZIALETAKO KATEDRADUN ETA IRAKASLEEN ETA ARTE PLASTIKO ETA DISEINUKO KATEDRADUN ETA IRAKASLEEN EKIDEGOETAN DESTINOA ESLEITZEKO ESTATU OSOKO LEKUALDATZE-LEHIAKETA BIDEZ

(Ikus .PDF)

XII. ERANSKINA LEHENTASUNEN BAREMOA, MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOKO KATEDRADUN ETA IRAKASLEEN KIDEGOAN DESTINOA ESLEITZEKO ESTATU OSOKO LEKUALDATZE-LEHIAKETA BIDEZ

(Ikus .PDF)

XIII. ERANSKINA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala