213. zk., 2009ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
5941
EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 627/09 ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 627/2009 ohartarazpenezkoa.
Demandatzailea: Bankirter Consumer Finance SA.
Prokuradorea: Mendoza.
Demandatua: Marcelino Granados Martin.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Aipatutako judizioaren gainean 712/09 autoa eman da. Hau diote xedapenek:
Bankirter Consumer Finance EFC SAk 4.361,83 euro erreklamatzearren Marcelino Granados Martinen aurka abiarazitako ohartarazpen-prozedura amaitu da. Horiek horrela, eskatzen diren postulazio-betekizunak konplituta, hartzekodunak betearazpena abiarazteko idazkia aurkezten duenean erabakiko da betearazpena.
Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).
Marcelino Granados Martin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 7a.
IDAZKARI JUDIZIALA.