203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Euskal Herriko Unibertsitatea
5681
IRAGARKIA, UPV/EHUrako errendimendu handiko fluxu zitometro analizagailu bat prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (PA 45/09).
1.- Kontratua eskaintzen duena.
a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketa Zerbitzua.
2.- Kontratuaren gaia.
a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.
b) Zenbat halako: ikusi preskripzio teknikoak.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.
e) Emateko epea: ikusi preskripzio teknikoak.
3.- Tramitazioa, prozedura eta era.
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.- Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 149.500 euro, BEZ kanpo.
5.- Behin-behineko bermea: ez.
6.- Dokumentuak eta argibideak.
a) Helbidea: ikusi 1.a eta 1.b.
b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2009ko azaroaren 16ra arte.
7.- Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi oinarrien orriak.
8.- Eskaintzak aurkezteko.
a) Azken eguna: 2009ko azaroaren 16ra arte.
b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orriak.
c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoretza, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar plaza - Donostia-San
Sebastián), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2 - Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era; ostiraletan, Gabonetako eta Aste Santuko txandetan, eta udako lanaldi jarraian, 09:00etatik 13:00etara.
Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta egun horretan bertan telex, fax edo telegrama baten bidez jakinarazi beharko diote kontratazio organoari bidali egin dutela. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo proposamena bidali egin dela iragartzeko deia eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.
Kartazalak mezularien bidez aurkezten dituztenek, espedientearen erreferentzia adierazi beharko dute emate-agirian.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.
e) Aldakiak: ez.
9.- Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a.
b) Eguna: 2009ko azaroaren 23an.
c) Ordua: 09:00etan.
10.- Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.
11.- Interneteko helbidea: http://www.contratacion.ehu.es.
Leioa, 2009ko irailaren 25a.
UPV/EHUren 2009ko urtarrilaren 26ko Ebazpenean oinarrituta sinatua.
Gerentea,
XABIER AIZPURUA TELLERIA.