Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
5674

EDIKTUA, kargak kentzeko 169/09 espedientearen ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Borondatezko jurisdikzioaren gainean, Andre Vial jaunaren aurka eta Áreas Musiba SLk eskatuta, Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian abian den prozedura baten, zehazki, kargak kentzeko 169/09 espedientekoan epaia eman da, hitzez hitz honakoa dioena:

Epai zk.

Bilbo, bi mila eta bederatziko irailaren hiruan.

Kargaren titularraren aurka, Áreas Musiba SLren izenean, Raquel Zuera Belsué letratuak lagunduta, Germán Ors Simon ordezkariak eskatutako espedientea, hau da, kargan kentzekoa ikusi eta entzun du ikusia du Maria Esther González Rodríguez andreak, Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegiko epaile denak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Áreas Musiba SLren ordez, Germán Ors Simon prokuradoreak idazki bat aurkeztu zuen, non algatzen baitzuen Germán Ors Simon ondoko finkaren jabea zela.

1.- Lezamako 2975 zenbakiko finka,, 61. liburuko 1.937. liburukia, Bilboko 10 zenbakiko Jabetza Erregistroko 178. orria.

P-5-4 partzela, La Cruz sektore urbanizagarriko parte dena, triangelu taxukoa, eta 2.670 metro koadrokoa.

La Cruz Poligonoaren birpartzelazio-proiektuaren arabera eta bipartzelazio-esleipenaren tituluaren bidez, finka horren jabea Areas Musiba SL jabea da. Izan ere, proiektu hori Zamudioko Udalak behin betiko onartu baitzuen, 2005-09-21ean; eta Lezamako Udalak, 2005-11-07an; bestalde, inskribatu egin zen 2008ko urtarrilaren 14an: 1937. liburukia, 61. liburua, 178. orria.

2.- Lezamako 695 zenbakiko finka, 42. liburuko 1.600. liburukia, 218. orria, Bilboko 10 zenbakiko Jabetza Erregistroa. Lezamako jurisdikzioko lurzorua, 3.206 metro koadrokoa.

Banaketaren ondorioz eta esleipen-titulu bidez, aipatu finkaren jabari-eskubidearen titularra Areas Musiba SL baltzua da; betiere, Bilboko Antonio Ledesma García notarioak baimendutako eskrituraren arabera, zeinaren zehaztasunak baitira: 1998ko azaroaren 09koa, 2004ko ekainaren 16ko 8. inskripzioa, 1600. liburukia, 42. liburua, 218. orria.

Finka biek dute karga, hau da, Emmanuel Alfred de Vial kausatzaileak bere seme Andred-i ezarritakoaren ondoriozkoa:Espainiako jabetzak bere semeari lagatzen dizkio, eta horrek, orobat, bere seme zaharrenari laga beharko dizkio, eta halakorik ezean, Frantziako Vial zuzendariaren ordezkarien gizonezko jaraunsle zaharrenari.

1932ko abenduaren 29, 30 eta 31n, De Vidal jaunak bere semearen alde ezarritako fideikomiso batez kargatuak dira aipatu finkak; eta karga hori jasota dago: Lezamako 19. zenbakiko erregistro-finka, 26. orria, 4. liburua, 4. inskripzioa. Geroztik, eta zenbait eragiketa juridikoren ondorioz, Lezamako 2975. eta 695. zenbakiko Erregistro-finkei dagozkien jarduketak burutu ziren; beraz, aipatu eskubidea ez denez baliatu zehaztu datatik aitzina, bidezkoa da preskribitu eta ezeztatutzat jotzea.

EPAITZA

Lezamako 2.975. eta 695. zenbakiko finken (ebazpen honetako lehen jazoeran zehaztuen) fideikomiso-kargak kentzeko, German Ors Simon prokuradoreak aurkeztutako eskabidea onesten denez gero, aipatu preskribitutzat jotzen da, era berean ezeztatzeko aginduaz.

Ebazpen hau irmo egiten denean, eman bekio horren lekukotza eskatzaileari, kitapena egiteko titulu gisa balio diezaion.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara emandako ediktuen bidez, jakinaraz bekio kargaren titularrari epai hau.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Probintzia Auzitegiaren aurrean, bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Andre Vial demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko irailaren hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala