Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
5672

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2009ko irailaren 16koa, Osasuneko sailburuordearena, ikerketa-lan komisionatuak egiteko diru-laguntzak emateko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Ikerketa-lan komisionatuak egiteko diru-laguntzak ematen dituen Osasuneko sailburuaren 2009ko irailaren 16ko Ebazpena 2009ko urriaren 8an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 194. zenbakian, eta bertan lehen aipatutakoen moduko akatsa egin denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

II. paragrafoan - Beste entitate batzuk, 2. laukia, 5453 orrialdea (3/5), honako hau dioenean:

«Osasun-politikak EAEn: esperientziaren azterketa eta etorkizunerako proposamenak».

Honako hau esan behar du:

«Hilkortasun adierazleen berrikuskapen metodologikoa, generoaren ikuspegia txertatuz eta, EAEko erabateko hilkortasuna -baita talde sozioekonomikoka egindakoa ere- deskribatzeari eta monitorizatzeari zelan egokitzen zaion aztertuz».


Azterketa dokumentala