Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
5671

EBAZPENA, 2009ko irailaren 9koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena, Mungia, Meñaka, Bakio eta Bermeo udalerrietan zenbait finka okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiteko dena. Finkok TEA Mungia eta TEA Bermeoren artean 30 kVko GTAL (8338 zenbakiko «Retevisión SA.» TZ, 60502 zenbakiko «Otzatei» TZ, Bakioko TS, 132 zenbakiko «Madani» TZ eta 8596 zenbakiko «Wartsila Diesel SA» TS adarrak) sendotu, eguneratu eta handitzeko proiektuak eragindakoak dira. Eskabidea egin duena: Iberdrola Distribución Eléctrica SA.

Erref.: L-6820

AT-H-2007-131 ASS-BMR

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Energia zuzendariaren 2008ko maiatzaren 16ko Ebazpenez aipatutako instalazio elketrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela deklaratzeak honako hauek dakartza: eraginpeko eskubideak eskuratu edo ondasunak okupatu beharra, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluaren ondorioei doakienez ondasun eta eskubideok presaz okupatu beharra.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeko (1954ko abenduaren 17ko BOE) 52. artikuluarekin bat, Lurralde Bulego honek erabaki du eragindako eskubideen jabe eta titularrei deitzea, Mungia, Meñaka, Bakio eta Bermeoko udaletxeetara, izan ere, bertan baitaude eragindako ondasunak. Bertan burutuko dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.

Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesatuek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazioak aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez Bilboko lurralde bulegoan (Concha kalea, 23-5), aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30eko 30/1992 Legeko 59.4 aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2009ko irailaren 9a.

Lurralde Bulegoko burua,

JESÚS MARI EIZMENDI ZIALTZETA.

AKTAK EGIN AURREKO DEIA

Mungia TEA-ren eta BeRmeo TEA-ren eta hainbat deribazioren arteko (8338. zenbakiko «Retevisión SA» Transformazio Zentrorakoa, 60502. zenbakiko «Otzatei» Transformazio Zentrorakoa, Bakio TEArakoa, 132. zenbakiko «Madani» Transformazio Zentrorakoa eta 8596. «Wartsila Diesel SA» Transformazio Zentrorakoa) 30 kV-ko Goi Tentsioko Aireko Linea Elektrikoa indartu, eguneratu eta handitzeko proiektuak eraginpean harturiko ondasun eta eskubideen zerrenda, Mungiako, Meñakako, Bakioko eta Bermeoko udal mugapeetan.

CITACIÓN ACTAS PREVIAS

RELACION DE BIENES Y DERECHOS AFECTADOS POR EL PROYECTO de Consolidación, Actualización y Ampliación de la L.A.A.T. a 30 kV entre la STR Mungia y la STR Bermeo y las derivaciones al C.T. número 8338 «Retevisión, S.A.», al C.T. número 60502 «Otzatei» a la STR Bakio, al C.T. número 132 «Madani» y al C.T. número 8596 «Wartsila Diesel, S.A.» en los términos municipales de Mungia, Meñaka, Bakio y Bermeo.

Ref.: L-6820 AT-H-2007-131 ASS-BMR

Katastroko datuak

Datos catastrales Titularra eta Helbidea

Titular y Domicilio Hila

Mes Eguna

Dia Ordua

Hora Udaletxea Ayuntamiento

Lursailaren zenbakia planoaren arabera

N.º Parcela s. Plano Poligonoa Políg. N.º Lursaila

Parcela N.º

8,9 8 82a,82b Isabel Tellaetxe Erkoreka Abendua Diciembre 1 9,00 Mungia

10,11 8 80a,80b Barruetabeña Goyenaga M.ª Angeles y Hna. Abendua Diciembre 1 9,30 Mungia

12,13,14 8 79a,79b,79c Goyenaga Asolo Lazaro (Difunto) Abendua Diciembre 1 10 Mungia

22 8 96 Zarraga Barcena Tomas Abendua Diciembre 1 10,30 Mungia

23 8 110c Arrieta Bilbao Rufino Abendua Diciembre 1 11,00 Mungia

30 5 188c Jesus Guezuraga Ercoreca Abendua Diciembre 1 11,30 Mungia

28,29,31,

32 5 199e,199,199b,199d Juan Cruz Eguia Libarona

Jose M.º Eguia Libarona

Luis Eguia Libarona

Javier Eguia Libarona

Gustin Eguia Libarona

Jose Bilbao Eguia Abendua Diciembre 1 12,00 Mungia

58,60,61,

75,76,78,

79 2 444c,417a,

417c,408a,

408c,400a,

400c, Juan Luis Ciarreta Llona Abendua Diciembre 3 9.00 Meñaka

59 2 418b Bernardo Gaminde Elortegui Abendua Diciembre a 3 9,30 Meñaka

199,200 2 577b,577c Celestino Amparan Fradua Abendua Diciembre 3 10,00 Meñaka

208,209 2 571b,571c Juan Torre Zugaza Abendua Diciembre 3 10,30 Meñaka

222,223,

232,233,

235 2 564b,564c,

529b,529c,

527c Hnos. Hormaza Batiz Representante: Jesus Bilbao Zumelzu Abendua Diciembre 3 11,00 Meñaka

112 6 32 Hros. De Juan Barrena Elorriaga Abendua Diciembre 3 13,00 Bermeo

126,127,

128 7 47,52a,52b Sasiain Ayestaran Raimundo Abendua Diciembre 3 13,30 Bermeo


Azterketa dokumentala