Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
5670

EBAZPENA, 2009ko irailaren 8koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena, beherago zehaztutako linea eta bere adarrei dagokienez, zuhaitz-zerrenda zabaltzeko instalazioak eraikitzeak eragiten dien finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiten duena: Arantzazu, Dima, Artea, Areatza eta Zeanuri udalerrietan, Igorre-Zeanuri GTAL 1 zirkuituko 13,2 kVkoa. Eskabide egilea: Iberdrola Distribución Eléctrica SA. (Erreferentzia: L-6891, AT-H-2007-159 ASS-BMR).

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Energia zuzendariaren 2009ko urtarrilaren 21eko Ebazpenez aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, onura publikodun deklaratzeak berekin dakar: eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra eta ondorioz okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeko (1954ko abenduaren 17ko BOE) 52. artikuluarekin bat, Lurralde Bulego honek erabaki du eragindako eskubideen jabe eta titularrei deitzea, Zeanuri, Artea eta Areatzako udaletxeetara, izan ere, bertan baitaude eragindako ondasunak. Bertan burutuko dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.

Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, interesatuek eta bai aipatu zerrendan aipatu ez eta interes ekonomiko edo eskubide errealen titular direnek ere, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, hain zuzen ere eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda egin diren errakuntzak zuzentzeko; eta horretarako, batetik, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Berrikuntza Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoan idazki bat aurkeztu beharko da (Concha kalea, 23-5, Bilbao), eta, bestetik, epea aurretiko aktak jasotzeko adierazitakoa izango da.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30eko 30/1992 Legeko 59.4 aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2009ko irailaren 8a.

Lurralde Bulegoko burua,

JESÚS MARI EIZMENDI ZIALTZETA.

AKTAK EGIN AURREKO DEIA.

Arantzazu, Dima, Artea, Areatza eta Zeanuriko udalerrietan, Igorre-Zeanuri (1. zirkuitua) 32 kV-ko Goi Tentsioko Aireko Linea Elektrikoa eta dagozkion deribazioak indartu eta eguneratu eta linearen zuhaitz zerrenda handitzeko proiektuak eraginpean harturiko ondasun eta eskubideen zerrenda:

CITACION ACTAS PREVIAS.

Relacion de bienes y derechos afectados por el proyecto de consolidación, actualización y ampliación de la faja de arbolado de la L.A.A.T. a 13,2 kV Igorre-Zeanuri Cto. 1 y sus derivaciones en los términos municipales de Arantzazu, Dima, Artea, Areatza y Zeanuri.

(Ref.: L-6891, AT-H-2007-159 ASS-BMR).

KATASTROKO DATUAK

DATOS CATASTRALES Titularra eta Helbidea

Titular y Domicilio Hila

Mes Eguna Dia Ordua Hora Udaletxea Ayuntamiento

Lursailaren zenbakia

planoaren arabera

N.º Parcela s. plano Poligonoa Políg. n.º Lursaila

Parcela n.º

64 5 229 Astondoa Gortazar Hipolito Azaroa Noviembre 24 09:00 Zeanuri

189 5 369 Atutxa Egiluz Pedro Maria Azaroa Noviembre 24 09:30 Zeanuri

278,42,43 5 395.396,85 Atutxa Eguiluz Martin Azaroa Noviembre 24 10:00 Zeanuri

309 20 305 Comunidad El Carmelo Amorebieta Carmelit Azaroa Noviembre 24 10:30 Zeanuri

193 5 49 Esparta Gorrochategui Generosa Azaroa Noviembre 24 11:00 Zeanuri

192 5 53 Ibañez Trueba Miguel Angel Azaroa Noviembre 24 11:30 Zeanuri

146, 191, 194 16,5, 2,52,28 Sierra Sesumaga Ibarreche Maria Pilar Azaroa Noviembre 24 12:00 Zeanuri

219,220 20,21 203,208 Txomin Ocerinjauregui Eguiluz Azaroa Noviembre 24 12:30 Zeanuri

195 5 372 Zulaica Castro Lucio Azaroa Noviembre 24 13:00 Zeanuri

136,162 17, 268,234 Zuluaga Arbide Francisca Azaroa Noviembre 24 13:30 Zeanuri

95 1 9 Ipiña Lopez de Salariano María Pilar Azaroa Noviembre 26 11:00 Artea

115 4 211 Herederos de Carmen Izaguirre Chindurza Azaroa Noviembre 26 12:30 Areatza

152 4 88 Zuluaga Gorostiza Alberto Azaroa Noviembre 26 13:00 Areatza


Azterketa dokumentala