203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia eta Herri Administrazio Saila
5669
AGINDUA, 2009ko irailaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Santa Maria Katedrala Fundazioa-Fundación Catedral Santa María» Fundazioaren estatutuetako 4., 11., 15., 20., 24. eta 25. artikuluen aldaketa onartzen duena, eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen duena.
«Santa Maria Katedrala Fundazioa-Fundación Catedral Santa Maria» Fundazioak bere estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.- 2009ko ekainaren 30ean Juan Antonio Lasa Echavarrik izenpetutako eskabidea sartu zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean, «Santa Maria Katedrala Fundazioa-Fundación Catedral Santa Maria» Fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko.
Eskabideari eransten zaizkionak:
María Lorena López de Lacalle Arizti andreak Fundazioaren izenean eta ordez 2009ko ekainaren 22an emandako eskritura publikoaren kopia baimendu bi, hain zuzen ere sozietatearen erabakiak publiko egiteko eskritura publikoarenak. Alfredo Pérez Ávila Gasteizko notarioaren aurrean eman zen eskritura (1790 protokolo-zenbakia). Ondorengo agiriak gehitu zaizkio eskritura publikoari:
Patronatuak Fundazioaren estatutuetako 4., 11., 15., 20. 24. eta 25. artikuluak aldatzeko 2009ko maiatzaren 14an egindako bileraren aktaren egiaztagiria, Patronatuko idazkari Juan Antonio Lasa Echavarri jaunak, Gasteizen, 2009ko ekainaren 2an emandakoa, Patronatuko lehendakari Lorena López de Lacalle Arizti andrearen oniritziarekin eta notarioak eskrituran bertan legitimatutako izenpeekin.
Gasteizko «Santa Maria Katedrala Fundazioa» Fundazioaren estatutu sozialak aldatzeak aurrekontuan eta antolamenduan eragiten dituen ondorioei buruzko azterlan ekonomikoa, Ekonomisten Euskal Elkargoko kide José M.ª Valdecantos Bengoetxea ekonomilariak izenpetutakoa (elkargokide-zenbakia: 1478).
Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioen Legeko 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta, lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan.
Bigarrena.- Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak.
Laugarrena.- Fundazioen estatutuetako aldaketak inskribatzeko oro har eskatutako baldintzez gain, gai horretaz Fundazioko estatutuetan berariaz jasotzen diren arauak betetzen dira.
Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak,
EBATZI DU:
Lehenengoa.- «Santa Maria Katedrala Fundazioa-Fundación Catedral Santa Maria» Fundazioaren estatutuetako 4., 11., 15., 20., 24. y 25. artikuluen aldaketa onartzea.
Bigarrena.- Fundazioaren estatutuen aldaketa hori agindu honen datarekin inskribatzeko agindua ematea, erabakiak publiko egiteko eskritura publikoan ezarritakoaren arabera. María Lorena López de Lacalle Arizti andreak 2009ko ekainaren 22an eman zuen eskritura hori, Fundazioaren izenean eta ordez, Alfredo Pérez Ávila Gasteizko notarioaren aurrean (1790 protokolo-zenbakia).
Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 3a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.