203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun eta Kontsumo Saila
5666
4388/2009 EBAZPENA, irailaren 28koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Josune Retegui Ormazabal andrea, berak eskatuta, Donostia Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzeko dena.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 715/2002 Ebazpenaren bidez, Donostia Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatu zuten Josune Retegui Ormazabal andrea.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Donostia Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea Josune Retegui Ormazabal andrea, berak hala eskatuta, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.- Ebazpen honek 2009ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.- Ebazpen hau interesatuari eta Donostia Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 28a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.