Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Arartekoa
5663

EBAZPENA, 2009ko urriaren 15ekoa, Arartekoarena. Honen bidez, Faustino López de Foronda Vargas jauna Ararteko erakundeko idazkari nagusi izendatua izan dela adierazten da.

Otsailaren 27ko 3/1985 Legeak 38.1 artikuluan eman didan izendatzeko ahalmena erabiliz, Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendurako 1997ko ekainaren 23ko Araudiaren 13.1 artikuluarekin lotuta, honako hau

EBATZI DUT:

1.- Faustino López de Foronda Vargas jauna Ararteko erakundeko idazkari nagusi izendatzea.

2.- Ebazpen honek 2009ko urriaren 15etik aurrera izango du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2009 urriaren 15a.

Arartekoa,

IÑIGO LAMARCA ITURBE.


Azterketa dokumentala