203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Arartekoa
5662
EBAZPENA, 2009ko urriaren 15ekoa, Arartekoarena. Honen bidez, Faustino López de Foronda Vargasek Ararteko erakundeko idazkari nagusiaren lanpostua utziko duela adierazten da.
Ararteko erakundea sortu eta arautu zuen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak honako hau xedatu zuen 40. artikuluan: «Arartekoaren ondokoak eta Legebiltzarraren langile-zerrendakoak ez diren aholkulari eta langileek beren lanpostuak utziko dituzte ararteko berriak kargua hartu bezain laster». Horren arabera, honako hau
EBATZI DUT:
Faustino López de Foronda Vargasek Arartekoko idazkari nagusiaren lanpostua uztea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 15a.
Arartekoa,
IÑIGO LAMARCA ITURBE.