203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Osasun eta Kontsumo Saila
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
5661
515/2009 DEKRETUA, irailaren 22koa, abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena.
Abeltzaintza-jarduera funtsezkoa da landa-inguruneen ekonomiarako eta iraupenerako. Baina hartzen duen eremua dela-eta edo tartean dauden abere-motak direla-eta, zenbaitetan, hainbat kalte sor ditzake kokatuta dagoen tokiko ingurumenean, osasungarritasunean edo, labur esanda, bizitza-kalitatean. Horregatik, garrantzitsua da bi alde horiek bateratzea jarduera hori desagertzeko bidean dagoen gurea bezalako lurralde batean, alde batetik abeltzaintzak eta abeltzaintzan diharduten biztanleek aurrera egin dezaten, eta bestetik jarduera horiek ingurumenari eta osasungarritasunari kalte egin ez diezaioten.
Helburu hori betetzeko argitaratu zen 141/2004 Dekretua, uztailaren 6koa, abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena. Dekretu horretan, instalazioen antolatzeko eta arautzeko modua eta ustiategien iraupena aztertu ziren lehenengo aldiz eta, alde horretatik, mugarria izan zen sektore horretan.
Uztailaren 6ko 141/2004 Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen babesean jaiotzen da, hura garatzeko arau gisa (56. artikuluan aurreikusi bezala), eta lege horren arabera jarduera-lizentzia behar duten jarduerak hartzen ditu bere baitan. Halaber, 65. artikuluak indarrean dauden arloko arauak aipatzen ditu, lizentziarik ez duten jarduerak legeztatzeaz diharduenean. Helburua, beraz, hauxe da: EAEko abeltzaintzako ustiategi berriek edo lehenagokoek jarduera-lizentzia eskuratzeko bete behar dituzten arloko arauak ezartzea.
Alegia, bereizi egiten dira: batetik, abeltzaintzako ustiategi berrien instalazioak eta lehenagoko ustiategien instalazioen handitzeak; bigarrenik, 1.000 biztanletik gorako herriguneetan dauden lehenagoko ustiategiak eta nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia ez duten 1.000 biztanletik beherako herriguneetan dauden ustiategiak; eta hirugarrenik, nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia duten 1.000 biztanletik beherako herriguneetan dauden lehenagoko ustiategiak. Aurreneko multzokoek arau tekniko eta osasungintzako eta ingurumeneko arau zorrotzak bete beharko dituzte, gizarteak alor horietan dituen eskakizunekin bat; bigarren multzokoek, ordea, eta batik bat hirugarrenekoek, bete beharko dituzten arauek bateragarriak egin beharko dituzte ingurumenaren babesa eta jardueraren iraupena, bestelako eskakizun zorrotzagoek galbidera eramango luketelako abeltzaintzaren jarduera, eta epe bat ematen zaie arau zorrotzenetara ahal den neurrian egokitzeko.
Hala ere, dekretua argitara eman zenetik beronen edukiari buruzko epai bat eman da, artikuluetan eta idazkeran zenbait akats atzeman dira eta, azkenik, beharrezkotzat jo da betebehar tekniko berriak gehitzea edo zaharkituta gelditu diren arauak ordezkatzea. Horren guztiaren ondorioz beharrezkoa da 141/2004 Dekretuaren xedapen ugari aldatzea, batik bat teknikoak; horregatik erabaki da dekretu honen bidez aurreko hori ordezkatzea, hain zuzen ere xedapen hau erabiltzeko orduan argitasun eta erraztasun handiagoa eskaintze aldera. Nolanahi ere, dekretu honek uztailaren 6ko 141/2004 Dekretuaren egitura, filosofia eta edukiaren zati handia gordetzen ditu.
Dekretu hau prestatzerakoan aholkua eskatu zaie hiru foru aldundiei, Euskal Udalen Elkarteari (Eudel) eta nekazaritzako erakunde profesionalei.
Ondorioz, Osasun eta Kontsumoko sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko irailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.- Xedea.
1.- Dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzaintzako ustiategi berriek edo lehenagokoek jarduera-lizentzia eskuratzeko bete behar dituzten arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzea; lizentzia hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurreikusita dago. Horrek ez du salbuesten, ordea, arloko gainerako arau bereziak, higieniko-sanitarioak, ingurumenekoak, hirigintzakoak edo aplikagarri diren bestelakoak betetzetik.
2.- Martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren arabera jarduera-lizentziarik behar ez duten abeltzaintzako ustiategiei ez zaizkie aplikatuko dekretu honetan ezarritako arauak, dekretu hartan xedatutakoaren indarrez jardungo baitute.
2. artikulua.- Abeltzaintzako ustiategi-motak.
Dekretu honen ondorioei begira, hiru abeltzaintzako ustiategi mota bereizten dira:
a) Abeltzaintzako ustiategi berriak.
b) 1.000 biztanletik gorako herriguneetan dauden lehenagoko ustiategiak eta nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia ez duten 1.000 biztanletik beherako herriguneetan dauden ustiategiak.
c) Nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia duten 1.000 biztanletik beherako herriguneetan dauden lehenagoko ustiategiak.
3. artikulua.- Definizioak.
Dekretu honen ondorioei begira, definizio hauek ezartzen dira:
a) ALU (Azienda Larri Unitatea): patroi-unitatea, azienda-espezie ezberdinen artean baliokidetasunak egiteko erabiltzen dena.
Hona hemen baliokidetasun-taula:
(Ikus .PDF)
b) NLU (Nekazaritzako lan-unitatea): nekazaritzako lanetan urtebetean egun osoz pertsona batek egiten duen lana (Lehentasunezko nekazaritza ustiategiei buruzko 168/1997 Dekretua).
c) Dekretu honen aplikazioaren ondorioetarako, herrigune batek nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia dauka baldin betekizun hauetakoren bat konplitzen badu:
- Herrigunean nekazaritzako langile aktiboak %15etik gora izatea.
- Herrigunea kokatuta dagoen udalerrian langile aktiboak %8tik gora izatea.
- Herrigunea kokatuta dagoen udalerrian nekazaritzako BPG (barne-produktu gordina) % 8tik gorakoa izatea.
-Lurzoruaren % 55etik gora landa-erakoa eta urbanizaezina izatea.
Dekretu honen aplikazioa errazteko, aurreko paragrafoaren arabera nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia duten herriguneen zerrenda III. eranskinean agertzen da.
d) Ekoizpen-ahalmena handitzea: handitzen edo birmoldatzen den ustiategiko instalazioek edo/eta eraikinek %15etik gora ALU gehiago barne hartzeko edo hazteko ahalmena lortzen dutenean esan daiteke ustiategi horrek ekoizpen-ahalmena handitu duela; baita ere handitzen edo birmoldatzen den ustiategiak bere jardunerako NLU gehiago behar dituenean ere.
e) Ustiategia osatzen duten pertsonak: familia-ustiategien kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan titular edo titularkide edo «familia-laguntza» gisa agertzen direnak; elkarte moduan eratutako ustiategien kasuan, dagokion erregistroan bazkide gisa ageri direnak.
4. artikulua.- Abeltzaintzako ustiategi berriak instalatzeko arauak.
1.- Abeltzaintzako ustiategi berriek dekretu honen I. eranskinean adierazitako baldintza eta arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak bete beharko dituzte.
2.- Ekoizpen-ahalmena handitzen duten lehenagoko abeltzaintzako ustiategiek ere bete beharko dituzte I. eranskineko baldintza eta arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak -distantzia eta kokapenari buruzkoak salbu.
5. artikulua.- Lehenagoko abeltzaintzako ustiategiek bete beharreko arauak.
1.- 1.000 biztanletik gorako herriguneetan dauden lehenagoko ustiategietako instalazio eta eraikinek eta nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia ez duten 1.000 biztanletik beherako herriguneetan dauden ustiategietako instalazio eta erakinek dekretu honen II. eranskinean adierazitako baldintza eta arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak bete beharko dituzte.
Hori hala bada ere, dekretu hau onartzen denetik 10 urtera edo zeinahi gorabehera dela-eta titulartasun-aldaketaren bat gertatzen bada -artikulu honetako 3. idatz-zatian salbuetsitakoak izan ezik-, atal honetako abeltzaintzako ustiategiek dekretu honen I. eranskinean adierazitako baldintza eta arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak bete beharko dituzte, distantzia eta kokapenari buruzkoak salbu.
2.- Halaber, nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia duten 1.000 biztanletik beherako herriguneetan dauden lehenagoko ustiategietako instalazio eta eraikinek dekretu honen II. eranskinean adierazitako baldintza eta arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak bete beharko dituzte.
Hori hala bada ere, dekretu hau onartzen denetik 15 urtera edo zeinahi gorabehera dela-eta titulartasun-aldaketaren bat gertatzen bada -artikulu honetako hurrengo paragrafoan salbuetsitakoak izan ezik-, atal honetako abeltzaintzako ustiategiek dekretu honen I. eranskinean adierazitako baldintza eta arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak bete beharko dituzte, distantzia eta kokapenari buruzkoak salbu.
3.- Titulartasun aldaketaz aurreko paragrafoetan ezarritakoa ez zaie aplikatuko odol-ahaidetasunezko hirugarren mailara arteko ahaideen arteko aldaketei, ezta gutxienez bi urteko antzinatasunarekin ustiategian diharduten pertsonen artekoei ere.
Titulartasun-aldaketa ez bada aurreko paragrafoan salbuetsitakoa, bi urteko epea egongo da aldaketak eta egokitzapenak egiteko.
4.- Artikulu honetan adierazitako abeltzaintzako ustiategiek behar beste aldaketa eta egokitzapen egin ahalko dituzte dekretu honen II. eranskinean ezarritako arauak betetzeko, non eta horrek ez duen euren ekoizpen-ahalmena handitzen. Bestela, ekoizpen-ahalmena handitzen denean alegia, dekretu honen I. eranskinean ezarritakoa aplikatuko da.
6. artikulua.- Lizentziak iraungitzea eta berritzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 61.5 artikuluan xedatutakoari jarraiki, 5. artikuluan aurreikusitako egoeran dauden abeltzaintzako ustiategien lizentziak indarrik gabe geldituko dira behin epeak igaro eta gero, edo behin artikulu horretan aurreikusitako gorabeherak gertatu eta gero; beraz, berritu egin beharko dira.
7. artikulua.- Ustiategiak eraberritzea eta lekuz aldatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren botere publikoek 2. artikuluko b) eta c) idatz-zatietan adierazitako abeltzaintzako ustiategietako instalazioak eta eraikinak eraberritzea eta lekuz aldatzea bultzatuko dute, dekretu honen I. eranskinean ezarritako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak arian-arian betetze aldera. Horretarako, laguntzak eta diru-laguntzak ezarri ahalko dira. Laguntzak emateko orduan, lehentasuna izango dute ebazpen edo epai baten indarrez lekuz aldatzera behartuta dauden ustiategiek.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehenengoa.- Foru Aldundien txostena.
Foru aldundiek agindu ahal izango dute, dekretu honen babesean izapidetzen diren espedienteak kasuan kasuko foru aldundiaren abeltzaintza-arloko zerbitzu eskudunetara bidaltzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 29ko 3/1998 Legeko 58. artikuluko 2. eta 3. ataletan ezarritako moduan eta epean.
Bigarrena.- Administrazio hidraulikoaren txostena.
Dekretu hau aplikatzean izapidetzen diren espedienteak administrazio hidraulikora ere bidali beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 29ko 3/1998 Legearen 58. artikuluko 2. eta 3. ataletan ezarritako moduan eta epean, baldin eta jarduerak eta instalazioak eremu hauetako batean badaude:
- Herri jabari hidraulikoaren babes-eremuak.
- Akuiferoak kutsatzeko arrisku handiko eta oso handiko eremuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean sartuta daudenak.
- Nekazaritza-jardueran sortutako nitratoen kutsadura dela-eta, kaltebera izendatutako eremuak.
- Hiri-hornikuntzarako ur-bilketetatik hurbil dauden eremuak, betiere alde babestuen erregistroan sartuta badaude.
- EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Planean sartutako hezeguneak.
- Legez onartutako figuren bitartez babestutako inguruetan dauden eremuak.
Hirugarrena.- Jarduera-lizentzia eskuratzetik salbuetsita dauden jardueren zerrenda ezartzen duen martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren aldaketa; lizentzia hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurreikusita dago.
Martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren II. eranskineko 1. puntua (lurzoru urbanizaezinean garatzen diren jarduerak) aldatzen da. Dekretu horren bidez, jarduera-lizentzia eskuratzetik salbuetsita dauden jardueren zerrenda ezartzen da; lizentzia hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurreikusita dago. Hortaz, honela geratzen da aldatutako puntua:
«1.- Etxeko eskortak edo abeltzaintzako ustiategi txikiak, gehienez 20 ALU (azienda larri unitateak) dituztenak, edo horien baliokideak, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuko 3. artikuluaren a) idatz-zatian adierazten diren proportzioen arabera.
Ustiategian espezie bat baino gehiago elkartzen badira, aurreikusten diren abelburu guztien baliokidea ALUetan kalkulatuko da, lehenago aipatutako baliokidetasunen arabera, gehienezko kopurua mantenduz, hau da, 20 ALU.
Txakur-zaindegiak (hazkuntza eta hezkuntza), gehienez 25 zakurren edukieraz.»
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Uztailaren 6ko 141/2004 Dekretua indargabetu egiten da; dekretu horren bidez, abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezarri ziren.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Ahalmena ematen zaie osasunean, ingurumenean eta nekazaritzan eskumena duten sailetako titularrei, agindu bateratu bidez dekretu honetan xedatutakoa gara dezaten. Halaber, bereziki dekretu honetako eranskinak aldatu ahal izango dira agindu bateratu bidez.
Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko irailaren 22an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
I. ERANSKINA
ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEI APLIKAGARRIAK ZAIZKIEN ARAU TEKNIKOAK, HIGIENIKO-SANITARIOAK ETA INGURUMENEKOAK
I. KAPITULUA
PROIEKTU TEKNIKOA
Instalazio eta obren proiektu teknikoa egin beharko da, zeina alor horretan eskumena duen teknikari batek erredaktatu eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatu beharko baitu. Honako agiri hauek jasoko ditu, sailkatutako jarduera denaren izapideak egin ahal izateko:
1.- Obra zibilaren memoria.
- Helburua, kokalekua eta aurrekariak
- Materialen, eraikinen eta instalazioen deskribapena. Behar diren tresnak emango dira aditzera, horiek CV-tan edo kW-tan duten potentzia adieraziz.
- Instalazioen deskribapena: instalazio elektrikoa, berogailua, hozteko instalazioak, GLP biltegia, gasolioa eta abar. Instalazio horien ezaugarri teknikoak eta Segurtasun Industrialeko Arautegi aplikagarria betetzea.
- Satsak eta bestelako abere-deiekzioak biltegiratzeko sistemaren eraiketa-kalkuluak (sastegia eta/edo minda-hobia). Dimentsionatuaren justifikazio teknikoa.
- Dekretu honetan eta indarrean dagoen ordenazio alorrekoak finkatutako sanitate azpiegitura.
- Produktu kimikoak (zoo eta fitosanitarioak, garbiketa-produktuak eta abar) biltegiratzeko sistema. Sistema horrek, abeltzaintzako ustiategiak izan ohi dituen beharrizanek nahitaez behar dutenari egokitzeaz gain, arautegi aplikagarria —segurtasunekoa eta higieniko sanitarioa— beteko du.
- Suteetatik babesteko sistema: kasu bakoitzean aplikagarria den arautegian, neurrien justifikazioan eta instalazioak babesteko aurreikusitako babes-ekipoetan oinarrituta; kontuan izanik, halaber, hirugarrenei egin dakiekeen kaltea.
- Instalazio higienikoak: bainugeletarako eta aldageletarako aurreikusitako instalazioak, laneko segurtasun- eta osasun-arautegiaren arabera.
2.- Jardueraren ezaugarrien deskribapen memoria.
Jardueraren ezaugarriak, ingurumen sanitatean izan dezakeen eragina eta ezarri nahiko liratekeen neurri babesleak —eraginkortasun maila eta segurtasun bermea adieraziz— deskribatuko dira. Honako hauek jasoko dituzte, batik bat:
- Jardueraren helburua: jarduera eta ustiategiaren ekoizpen-ezaugarriak deskribatuko dira, ekoizpen-aldi bakoitzak benetan duen kapazitatea (abere-kopurua edo plaza-kopurua) adieraziz. Jardueran zuzeneko esku-lana eginez dihardutenen kopurua ere adieraziko da.
- Kokalekua: udal hirigintza antolatzeko instrumenturen bat indarrean dagoen ala ez zehaztuko da. Ez badago halako planeamendurik, ez eta hiri-lurraren zedarritzerik ere, egoera horren berri eman beharko da. Horrelakoetan, probintzia mailako udal planeamenduko arau subsidiario eta osagarrietako aginduei egokitu beharko zaizkie beren-beregi.
- Kokalekurako aukeratutako aldean aplikagarriak diren udal arauak eta ordenantzak aipatuko dira.
- Kokalekuari buruzko arau orokorrei dagokienez, II. kapituluan xedatutakoa beteko da.
- Jarduerak sanitatean eta ingurumenean duen eragina: gai horri buruz 3/1998 Legean zehaztutakoa aintzat hartuta, batez ere honako datu hauek garatu beharko dira:
- Jarduerarako behar den ura, m3-tan adierazia; eta nondik hartutakoa den. Ur-bilketa propioak izanez gero, dagokion administrazio hidraulikoak aprobetxamenduaren emakida edo inskripzioa egiteko izapideei hasiera ematea.
- Jarduerak eragiten dituen hondakin-urei dagokienez, honako hauek emango dira aditzera: ur horien osaera, bolumena eta aurreikusitako tratamendua; isurketa-lekua; identifikazioa eta eskumena duen agintaritza baimena tramitatzen hastea.
- Abeltzaintzako jarduerak sortutako satsak eta bestelako abere-deiekzioak (solido nahiz likidoak) kudeatzeko plana: jarduera-erabileraren arabera honako hauek emango dira aditzera: izaera, sortutako kopuruen aurreikuspena eta aurreikusitako jasotze eta biltegiratze sistema, harik eta soroetara bota arte edo tratatu arte. Aurreikusitako biltegiratze-mota eta -ezaugarriak zehaztu beharko dira.
- Soroak ongarritzeko erabiltzen badira, partzelak zeintzuk diren eta duten azalera adierazi beharko da, eta halaber: SIGPAC identifikazioa, kultibo-alternatiba eta Ha-ko eta urteko aplikatu beharreko dosia, hain zuzen ere eranskin honetako III. kapituluko 6. puntuan adierazitakoaren arabera. Gainera, lurrak erabilgarri daudela erakusten duten agiriak aurkeztu beharko dira.
- Satsa ongarri moduan erabiliko den partzelen eremuan aldi baterako biltzea aurreikusi baldin bada, kudeaketa-planean zehaztuko da partzela horiek zeintzuk izango diren, zenbat sats bilduko den eta zenbat denbora egongo den bertan.
- Hildako abereak eliminatzeko sistema zehaztuko da, aplikagarri den arautegia oinarri hartuz.
- Ustiategian sortutako beste era bateko hondakinak (garbiketa-hondarrak, bilgarriak, izaera kimikoko hondakinak, eta abar): hondakin-mota, zenbatekoak, behin-behineko biltegiratzea eta azken destinoa adieraziko dira.
- Legedia: kasu bakoitzean aplikagarria den alorreko araudia betetzen dela adieraziko da.
3.- Planoak.
Honako plano hauek jasoko dira:
- 1:5.000 eskalako planoa edo krokisa, ustiategiaren kokalekua eta horren inguruko 1.000 metroko erradio-gunea adieraziko dituena, non azalduko baitira abeltzaintzako beste instalazio batzuk, herriguneak, isolatutako eraikinak, ur-bilketak, deposituak eta putzuak, ubide naturalak eta ureztatzeko erretenak, errepideak eta lurraldearen beste elementu aipagarri batzuk, alegia, eranskin honetako II. kapituluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztutakoak.
- Satsak eta bestelako abere-deiekzioak hartzen dituzten partzelak kokatuta daudeneko lurren 1:5.000 eskalako plano topografikoa, non inguruetako ubideak, putzuak eta iturburuak agertuko baitira.
- Ustiategiaren instalazio guztiak jaso eta kokalekua zehaztuko dituen 1:100 eskalako —gutxienez— oin-planoa.
4.- Baldintza plegua.
Baldintza teknikoak (materialak eta exekuzioa), ekonomikoak, fakultatiboak (obra zuzendaritza) eta legalak jaso eta zehaztuko ditu.
5.- Aurrekontua.
Aurrekontuaren agiriak, obra zibileko unitateez gain, azpiegitura sanitarioko kostuak eta proiektatutako sistema eta neurri zuzentzaileen kostuak jasoko ditu.
II. KAPITULUA
KOKAPEN ARAUAK
Plano horizontalean proiektatutakoak joko dira ezarritako gutxienezko distantzia gisa. Lurraren profilaren gaineko distantziak planoko neurketak baino % 15 handiagoak badira eta, horretaz gain, muga naturalak edo lurraren eragozpenak badaude, lur profilaren gainean egindako neurketarako baimena eman daiteke.
Instalazioetako (aziendaren estabulazioko ohiko eraikina, minda-hobiak eta sastegiak) azpiegitura sanitarioaren gune sentikorrak erreferentzia puntu modura hartuta neurtuko dira distantziak.
1.- Herriguneekiko distantziak.
Abeltzaintzako ustiategietatik herriguneetako hiri-lurren mugarainoko, etxebizitzatarako lur urbanizagarrirainoko edo landa-guneko lur ez urbanizagarrirainoko distantziak finkatzeko, ustiategi-motak hartuko dira kontuan; honako hauek izango dira gutxieneko distantziak:
Azienda-mota Distantzia (metroak)
Ardi- eta ahuntz-azienda 100
Behi-azienda 150
Zaldi-azienda 150
Txerri-azienda (1) 1.000
Hegaztiak 150
Untxiak 100
Larrutarako abereak 150
Erlauntzak (2) 400
Bestelako espezieak 250 (non eta berariazko araurik ematen ez bada)
(1)Talde bereziko ustiategiei dagokienez distantzia 2.000 metrokoa izango da. Talde bereziko ustiategiak: aukeraketako eta biderketako ustiategiak, ugaltzaile zaharrak baztertzeko diren bilketa-lekuak, antzutze artifizialeko zentroak, ugaltzaileen aurrerakoen hazkuntza ustiategiak, ugaltzaile primiparen trantsizioko ustiategiak eta berrogeialdirako zentroak. Kontzentrazio zentroetan distantzia 3.000 metrokoa izango da.
(2) Distantzia hori ez da aplikatuko 26 erlauntzetik beherako erlategietan.
Gehienez 33 ALU dituzten txerri-aziendako ustia-tegien instalazioak baimendu egingo dira, baldin eta herrigune hurbilenetik 250 metrora badaude eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- 1.000 biztanletik beherako herriguneetan egotea eta nagusiki nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera izatea.
- Programa sanitario bat izatea, albaitari arduradun baten zuzendaritzapean.
- Ekoizpen-ahalmena ez izatea inoiz 33 ALUkoa baino handiagoa.
Ustiategi mistoetan espezierik murriztaileenaren arabera finkatuko dira distantziak.
Ekoizpen-orientazio nagusia nekazaritza eta abeltzaintza duten herriguneetan distantziok erdira jaitsi ahal izango dira, horrelaxe ezartzen baita dekretu honetako 2. artikuluan; eta berdin mendiko gune kaltetuetan —EAEko mendi nekazaritzarako erregimen bereziak mugatutakoetan— kokatutakoekin. Eta guzti hori, EBko arautegian ezarritako irizpideekin —gune kaltetuak mugatzen dituenekin— bat etorriz.
2.- Lurraldeko beste elementu batzuekiko distantzia.
Honen ondoren adierazitakoak izango dira lurraldeko beste elementu garrantzitsu batzuekiko gutxieneko distantziak, beste arautegi berezi batzuen indarrez aplikagarriak izan daitezkeenak aintzat hartuz.
Distantzia (metroak)
Hiri-eremuen mugari dagokionez Ikus kapitulu honetako 1. puntua
Beste finka batzuetako eraikin ez landatarrei dagokienez (ustiategiari lotutako etxebizitza alde batera utzita) 100
Partzelen arteko mugari dagokionez, errepideen aurrealdeetan izan ezik Udal arautegian ezarritakoa edo, halakorik ezean, 10 metro
Landa-bideen berdintze-ertzari dagokionez 5
Errepideei dagokienez Errepidea arautzeko ardura duen foru erakundearen arauekin eta ustiategi-mota bakoitzaren arau bereziekin bat eginez
Ubideei eta aintziren eta urtegien oheei dagokienez (betiere Herri Jabari Hidraulikoaren eta beronen babes-guneen gainean administrazio hidraulikoek dauzkaten eskumenak aintzat hartuta) Ibaiak eta Errekak eta Hezeguneak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean ezarritako arauen arabera
Estuario eta kostaldeko ingurunei dagokienez (betiere Itsas-lehorreko Herri Jabariaren eta beronen babes-guneen gainean administrazioek dauzkaten eskumenak aintzat hartuta) Itsasertza Antolatu eta Babesteko Lurraldearen Arloko Planean ezarritako arauen arabera
Ureztapen-erreten eta -hustubideei dagokienez. Lurraren gainetik dauden obra-erretenak alde batera uzten dira. Distantzia 5 metroraino murriztu daiteke hodi bidezko erretenetan, baldin eta horien iragazgaiztasuna teknikoki bermatuta badago. 15
Herriguneak edo proiekzio publikoa duten eraikin isolatuak (egoitzak, kanpinak, jatetxeak eta abar) urez hornitzeko putzuei, zundaketei eta hornidura-iturburuei dagokienez (betiere Herri Jabari Hidraulikoaren gainean administrazio hidraulikoek dauzkaten eskumenak aintzat hartuta). Distantzia murriztu daiteke, baldin eta hori justifikatzen duen azterketa hidrogeologikoa badago eta administrazio hidraulikoak eta sanitarioak aurretik aldeko txostena egin badute 200
Herriguneak edo proiekzio publikoa duten eraikin isolatuak (egoitzak, kanpinak, jatetxeak eta abar) urez hornitzeko lurrazaleko ur-bilketei dagokienez (betiere Herri Jabari Hidraulikoaren gainean administrazio hidraulikoek dauzkaten eskumenak aintzat hartuta). 200, ur-biltegian isurtzen duen arroaren eremuaren barruan
Herriguneak edo proiekzio publikoa duten eraikin isolatuak (egoitzak, kanpinak, jatetxeak eta abar) urez hornitzeko urtegiei dagokienez (betiere Herri Jabari Hidraulikoaren gainean administrazio hidraulikoek dauzkaten eskumenak aintzat hartuta). Ibaiak eta Errekak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean ezarritako arauen arabera
Uren eta meategien legediaren arabera onartutako babes-perimetroei dagokienez Perimetro horietan jasotako mugak errespetatu beharko dira
Giza kontsumorako ez diren putzu, iturburu eta beste batzuei dagokienez. 35
Herriguneak urez hornitzeko deposituei eta ur-hodiei dagokienez 35
Ofizialki aitortutako bainu-guneei dagokienez 200
Akuikultura-guneei dagokienez 100
Monumentuei, interes kulturala, historikoa eta arkitektonikoa duten eraikinei edo aztarnategi arkeologikoei dagokienez Udal hirigintza-planeamenduaren edo ondare historiko-artistikoaren arautegiaren arabera
Ekoizpen-orientazio nagusia nekazaritza eta abeltzaintza duten herriguneetan distantziok erdira jaitsiko dira, horrelaxe ezartzen baita dekretu honetako 2. artikuluan; eta berdin mendiko gune kaltetuetan —EAEko mendi nekazaritzarako erregimen bereziak mugatutakoetan— kokatutakoekin. Eta guzti hori, EBko arautegian ezarritako irizpideekin —gune kaltetuak mugatzen dituenekin— bat etorriz.
Distantzia-murrizketa hori ez da aplikatuko uren eta meategien legediaren arabera onartutako babes-perimetroetan. Era berean, ez da halako murrizketarik egingo ubideetan, laku edo urtegien oheetan, hezeguneetan, estuarioetan eta itsasertzeko eremuetan; horrelakoetan, ibai eta erreken, hezeguneen eta itsasertzen Lurraldearen Arloko Planean ezarritakoa aplikatuko da.
Azkenik, urarekin lotutako gainerako elementuekiko (herriguneak urez hornitzeko lurrazaleko ur-biltegi, putzu, zundaketa eta iturburuekiko) distantziak murrizteko, administrazio hidrauliko eta sanitarioaren aldeko txostena beharko da.
3.- Abeltzaintzako ustiategien arteko distantziak.
Dekretu honen eraginpean dauden abeltzaintza-ustiategien arteko gutxieneko distantziak kasuan kasuko araudi aplikagarrian zehaztutakoak izango dira -izan isolatutako ustiategiak edo lur-eremu libreetakoak-.
III. KAPITULUA
ARAU HIGIENIKO-SANITARIOAK ETA INGURUMENEKOAK
1.- Eraikinak eta ekipamenduak.
Abeltzaintzako instalazioek menpetasun eta proportzio harreman egokia izango dute ustiategian dauden abereekiko. Espezie bakoitzak exigitutako beharrizanak bete beharko dira honako gai hauetan: okupatutako azalera, giro-tenperatura, haizeztapena, hezetasuna, eta abar; eta hori, abereen, elikagaien eta gorotzen erabilera funtzionalari begira.
Espeziea, ustiategi mota eta ekoizpen sistema kontuan hartuta, abereen arautegi higieniko-sanitarioa, ingurumenarekikoa eta babesari buruzkoa —aplikagarria zaiena— bete beharko dituzte.
Aurrean aipatutakoez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:
- Eraikinek, instalazioek, tresnek, ekipoek eta garraiobideek, garbi, desinfektatuta, insektugabetuta eta arratoigabetuta egon beharko dute beti; eta eraikuntzan erabilitako materialak ez dira izango kaltegarriak abereentzat.
- Ukuiluak eta eranskinak eraikitzerakoan eta mantentzean kontuan izan beharko da ertz zorrotzik edo irtenik ez egotea, zauriak egin baitiezazkiekete abereei.
- Ukuiluetako eta abereen ariketa-barletako zoruak iragazgaitzak izango dira. Gainazala ez da labaingarria izango, nahiz eta betekizun hori ez izan beharrezkoa ardi- eta ahuntz-aziendetarako. Iragazgaitza izateari eusteko material hauskaitzak erabili behar dira. Iragazgaitza dela joko da baldin eta ura edo beste fluido batzuk ezin badira sartu.
- Dependentzia guztiak egongo dira urez hornituta, bai abereen egarria asetzeko, bai aldizka dependentziok garbitzeko.
- Eraikinak isolatzean, haizeztatzean eta berotzean bermatu egin beharko da airearen zirkulazioa, hauts kopurua, tenperatura eta aireko hezetasun erlatiboa eta gasaren kontzentrazioak abereentzat kaltegarriak ez diren neurrien barruan egotea.
- Abereen osasuna eta ongizatea behartutako haizeztapen sistemaren menpe badaude, larrialdi sistema beren-beregikoa aurreikusiko da, zeinak abereen osasuna eta ongizatea babestuko dituen aire berritze nahikoa bermatuko baitu sistemak huts egiterakoan. Alarma sistema bat ere izan beharko da, matxurarik balego abisua emango lukeena. Alarma sistema hori erregulartasunez egiaztatu beharko da.
- Usaina botatzen duten guneak identifikatuta egongo dira. Hala behar izanez gero, aurreikusitako arazketa- edo gutxitze-sistemak deskribatuko dira.
- Leku bereizian eta egoki haizeztatukoan biltegiratuko dira produktu fitosanitarioak eta zoosanitarioak.
2.- Siloen ezaugarriak.
Abereen elikagaiak kontserbatzeko diren obra-siloek, honako baldintza hauek beteko dituzte:
- Abeltzaintzako instalazioen inguruan egongo dira kokatuta; eta beti instalazioen azpiegitura sanitarioren puntu sentikorrak dauden partzelaren perimetroaren barruan. Siloen kopurua eta gehienezko bolumena ustiategian dauden abere-kopuruari, erabilerari eta biltegiratu behar diren pentsu- eta bazka-zenbatekoari egokituko zaizkie.
- Zoruak iragazgaitzak izango dira eta estankotasun egoera ezin hobean iraun beharko dute, zertarako eta biltegiratutako produktuak euri-urekin kontakturik ez izateko. Iragazgaitza izateari eusteko material hauskaitzak erabili behar dira. Iragazgaitza dela joko da baldin eta ura edo beste jariakin batzuk ezin badira sartu.
- Zoruek gutxienezko aldapa izango dute, siloratzean eragindako fluidoak ez estankatzeko eta adierazitako biltegiratze-hobietara —edo minda-hobietara— ahalik arinen husteko. Paretak ere iragazgaitzak izango dira metro batean gorantz. Iragazgaitza dela joko da baldin eta ura edo beste jariakin batzuk ezin badira sartu.
- Jariakinak ustiategiko gainerako hondakin urak bezala hartu eta tratatuko dira.
3.- Abereen osasuna eta ongizatea.
Abereen osasunari eta ongizateari dagokienez, Europako, estatuko eta autonomiako araudi aplikagarrian ezarritakoa hartuko da aintzat.
4.- Hildakoak eliminatzea.
Ustiategian hildako abereak eliminatzea halako moduz egingo da, non bete egin beharko baitira alor horretan unean-unean indarrean dauden xedapenak.
5.- Sastegiak eta mindak biltzeko hobiak.
Ustiategian sortzen diren satsak eta bestelako abere-deiekzioak bildu, ustiategiaz kanpo izan dezaketen eragina ahalik murritzena izateko moduan bilduko dira, harik eta kudeatu arte. Baldintzak zenbait faktoreren araberakoak izango dira, hala nola, ustiategi-mota, erabilera, kokalekua, hondakin horietarako aurreikusitako alternatibak eta beste batzuk.
Horri dagokionez, edozein dela ere eman zaion irtenbide teknikoa, modu egokian justifikatu beharko ditu faktore guztiok. Satsak eta bestelako abere-deiekzioak kudeatzeko planean zehaztuta egongo da aipatutako irtenbide teknikoa; plan hori eranskin honetako I. kapituluko 2. puntuan jasota dago.
Sats solidoak baldin badira estalpeko sastegi batean bilduko dira, abereak dauden instalazioetatik bereizita, betiere ustiategiaren kudeaketa-sistemak hala eskatzen badu. Sastegiaren zorua iragazgaitza izango da, eta likidoak irristatu ahal izateko besteko aldapa izango du. Likidook biltze-hobira bideratuko dira. Iragazgaitza dela joko da baldin eta ura edo beste fluido batzuk ezin badira sartu.
Sastegien iragazgaiztasuna naturala izan daiteke edo material artifizialak aplikatuta lortutakoa. Iragazgaiztasun naturala bermatzeko, txosten tekniko bat aurkeztuko da. Bertan, sastegiaren azpiko ezaugarri geologiko eta hidrogeologikoei buruzko azterlana jasoko da, zeinak lurrazaleko eta lurrazpiko uretan izan liteken eragina zehaztuko baitu. Horretaz gain, eta beharrezkoa izanez gero, «in situ» azterketak ere egingo dira mea-analisi, zundaketa edo/eta iragazgaiztasun-entseguen bidez; era horretan, lurraren berezko iragazgaiztasun-koefizientea zehaztuko da; kontuan hartu beharko da koefiziente hori ezin dela izan iragazkaizteko bestelako teknikak erabilita lortzen dena baino txikiagoa.
Satsa ongarri moduan erabiliko den partzelen eremuan aldi baterako biltzea onartuko da. Satsak eta bestelako abere-deiekzioak kudeatzeko planean zehaztuko dira biltze horren ezaugarriak; plan hori eranskin honetako I. kapituluko 2. puntuan jasota dago.
Satsa era horretan biltzean, kapitulu honetako 6. puntuan (Satsak eta mindak ongarri moduan erabiltzea) adierazten diren distantziak errespetatu beharko dira.
Ustiategietan satsa aldi baterako biltegiratzea onartuko da baldin eta bertako satsak eta produktu organikoak kudeatzeko planean jasota badago sats solidoa ongarri moduan erabiliko dela partzelaren batean edo guztietan. Era horretan biltegiratuko den sats-kopurua partzelak behin ongarritzeko behar den bestekoa izango da gehienez ere.
Deiekzioak modu likidoan erabiltzen badira, hesitutako hobi estankoa (modu naturalean edo artifizialean) beharko da, bertan jaso eta gordetzeko, edo, bestela, antzeko sistema bat. Lurrazaleko urak kutsatzeko edo isurketak gertatzeko arriskua saihestu egingo da eta bermatu egingo da metatutako likidoak ez duela gainezka egingo.
Erreferentzia orokor gisa, honako hau planteatzen da: ustiategiaren hiru hileko jardunean -denbora osoz diharduela-, ukuiluratutako abereek sortutako produktu organikoak biltzeko gutxienezko kapazitatea; honako erreferentzia-zifra hauek erabiliko dira
Azienda Hiru hilabete arteko biltegiratze-ahalmena (m3 satsa / plaza)
Behi-azienda 12 hilabetetik beherakoak 0,96
12 eta 24 hilabete artekoak 2,20
24 hilabetetik gorakoak (esnetarako eta haragitarako behiak) 3,83
Ardi-azienda Arkumeak 0,05
Ugaltzaileak 0,17
Ahuntz-azienda Antxumeak 0,04
Ugaltzaileak 0,16
Zaldi-azienda 24 hilabetetik gorakoak 4,30
6 eta 24 hilabete artekoak 2,15
Untxi-azienda Ugaltzaileak 0,03
Ziklo itxiko untxi emeak* 0,09
Gizentzekoak 0,01
Hegazti-azienda Arrautzatarako oiloak 0,004
Haragitarako hegazti-azienda 0,002
Bestelakoak 100 kg-ko bizi-pisua 0,80
Azienda Hiru hilabete arteko biltegiratze-ahalmena (m3 minda / plaza)
Txerri-azienda Ziklo itxiko txerri emea* 4,44
Titia kendu arte txerrikumeak dituen txerrama (0-6 kg) 1,28
20 kg arteko txerrikumeak dituen txerrama. 1,53
6tik 20 kg-ra bitarteko txerrikumeak. 0,11
20tik 50 kg-ra bitarteko txerriak. 0,45
50etik 100 kg-ra bitarteko txerriak. 0,63
20tik 100 kg-ra bitarteko txerriak. 0,54
Apoteak 1,53
Bestelakoak Bizi-pisuko 100 kg-ko 1,00
Behi-azienda (ALU 1) Deiekzioak eta garbiketako urak 5,50
* ama eta bere kumeak barne hartzen ditu, zikloa bukatu arte.
Bai sastegiak, bai mindak biltzeko hobiak abeltzaintzako instalazioen inguruetan kokatuko dira eta, beti, instalazioen azpiegitura sanitarioko puntu sentikorrak dauden partzelaren perimetro barruan.
6.- Satsak eta mindak ongarri modura erabiltzea.
Gutxieneko azalera erabilgarria: satsak eta mindak ongarri moduan erabiltzen badira finketan, abeltzaintza-ustiategiko titularrak nahiko nekazaritza- eta baso-lur izan beharko du. Gutxienezko azalera erabilgarria: 1 ha/3,5 aunlu.
Aunlu bat (azienda-unitateak nekazaritzako lurrak ureztatzeari begira) honako hau da espezie bakoitzean:
- Esnetarako behi-aziendako ALU bat.
- Haragitarako behi-aziendako 1,5 ALU.
- Gainerako espezietan, 3. artikuluan definitzen diren moduan, 1,5 ALU.
Nekazaritzako lurretan satsak edo mindak aplikatzeko baldintzak: lurrean zabaltzeko orduan, lurraren beraren baldintzak eta baldintza klimatologikoak hartuko dira kontuan. Satsak eta mindak aplikatzean, kasuan kasuko foru-arauak edo estatukoak betetzeaz gain, gutxieneko distantzia hauek errespetatu beharko dira:
Distantzia (metroak)
Landa-bideak (1) 1
Eskualdeko edo udalerriko errepideak (1) 3
Errepide nazionalak edo autobideak (1) 5
Beste ustiategi batzuk 50
Etxebizitza isolatuak (norberaren etxebizitza izan ezik) 50
Etxebizitza-guneak 100
Herriguneak edo proiekzio publikoa duten eraikin isolatuak (egoitzak, kanpinak, jatetxeak eta abar) urez hornitzeko putzu, zundaketa eta hornidura-iturburuak (2) 250
Herriguneak edo proiekzio publikoa duten eraikin isolatuak (egoitzak, kanpinak, jatetxeak eta abar) urez hornitzeko lurrazaleko ur-biltegiak 250, ur-biltegian isurtzen duen arroaren eremuaren barruan
Herriguneak urez hornitzeko erabiltzen diren urtegiak 250
Erabilera pribatuko edateko ura eskuratzeko lurrazaleko edo lurrazpiko ur-biltegiak 100
Ofizialki aitortutako bainu-guneak (3) 200
Uren eta meategien legediaren arabera onartutako babes-perimetroak (4)
(1) distantzia hau bertan behera utziko da baldin eta aplikazioa lurrean injektatuta egiten bada
(1) haizea baldin badabil ez da aplikazio likidorik egingo, eta beti kontu handiz jardungo da, bertatik pasatzen direnentzako arrisku oro saihesteko.
(2) distantzia murriztu daiteke, baldin eta hori justifikatzen duen azterketa hidrogeologikoa badago eta administrazio hidraulikoak aurretik aldeko txostena egin badu.
(3) nolanahi ere, arroaren plan hidrologikoetan herri jabari hidraulikoa babesteko eremutzat jotzen diren distantziak ere aintzat hartu beharko dira.
(4) babes-perimetro horietan dauden mugak errespetatu beharko dira.
- Ur-ibilguen inguruko lurretan (lurrazaleko urak):
• Kanoia erabiliz: ongarritu barik utziko da 5 metrotik 10era bitarteko lur-zerrenda, edo, ur-ibilguan kokatuta, finkarako norabidea emango zaio.
• Aspertsoreak erabiliz: ongarritu barik utziko da 3 metrotik 5era bitarteko lur-zerrenda, eta haizearen eraginez ubiderako norabidea ez dezala hartu bermatu beharko da.
• Ongarritzeko makinak, zipriztingailuak edo sats-banatzaileak erabiliz: gutxienez 3 m-ko lur-zerrenda utziko da ongarritu barik.
- Txerri ustiategietako satsa bada, gutxienezko banaketa-distantzia 100 m-koa izango da lehenengo taldeko beste instalazio batzuekiko, eta 200 m-koa gainerako taldeetako instalazioekiko eta herriguneekiko.
- Ustiategi mota bakoitzerako zehaztutako arauetan adierazten diren distantziak.
Deiekzio likidoak aplikatu eta gero, lurperatu egingo dira 24 orduko gehienezko epean, baldin eta kultiboaren egoerak horretarako aukera ematen badu. Deiekzioak zuzenean lurrean injektatzen direnean, berriz, ez dira lurperatuko. Sats solidoen kasuan, 48 ordukoa izango da lurperatzeko epea. Larre iraunkorren kasuan, ordea, ez dira lurperatuko aplikatutako deiekzio likidoak edo satsak.
Ustiategi bateko azalerak ez badu onartzen ustiategian bertan sortutako sats- eta minda-karga guztia, gaindikina baimena duen kudeatzaile baten bitartez kudeatuko da. Hala ere, ustiategiko arduradunak berak kudea dezake gaindikin hori, bai kontratuen bidez, bai beste nekazari batzuei zesioa eginez. Horrelakoetan, ordainagiriak gorde beharko dira.
7.- Satsak eta mindak kudeatzeko bestelako moduak.
Beste modu batzuetara ere kudeatu ahal izango dira satsak eta mindak, betiere indarrean dauden legeak errespetatuta.
Nolanahi ere, satsak eta bestelako abere-deiekzioak kudeatzeko planean, kasu bakoitzerako aurreikusitako kudeaketa azaldu beharko da, eragindako egokitzapen teknikoak ere jasoz.
Satsen eta bestelako abere-deiekzioen amaierako kudeaketa, baimendutako enpresa kudeatzaileen bitartez gauzatzen bada, agirien bidez justifikatu beharko da (hondakinak onartzea eta erretiratzeko konpromisoa).
8.- Euri-urak eta deiekzioetakoak ez diren hondakin-urak.
Euri-urak besteetatik bereizita hustuko dira, hau da, ez dute kontakturik izango hondakin-urekin, satsekin eta mindekin.
Hondakin-urak modu egokian kudeatuko dira. Beharrezkoa izango balitz, erabiliko den arazketa-sistema aurkeztuko da, dagokion mantentze-programa eta arazitako uren eta hondakinen destinoa zehaztuz. Kondukzio-sistemak itxiak eta iragazgaitzak izango dira. Iragazgaitza dela joko da baldin eta ura edo beste fluido batzuk ezin badira sartu.
Parasitoen kontrako bainuetako hondakin-likidoak era bereizian jaso eta kudeatuko ditu hondakin arriskutsuak kudeatzen dituen enpresa behar bezala baimendutako batek.
Estabulazio askean isurketa-urak bideratu eta jasotzeko sistema bat aurreikusiko da, urak estalperik gabeko barletatik sats-hobira eramango dituena. Urok kontuan izanik diseinatuko da sistema hori. Estalperik gabeko barla horiek zoru iragazgaitza izango dute akuiferoak oso kalteberak diren lekuetan. Iragazgaitza dela joko da baldin eta ura edo beste fluido batzuk ezin badira sartu.
9.- Ustiategiko beste hondakin batzuk.
Hondakin solido ez organikoak biltzerakoan ez da kutsadura-arriskurik edo ingurumenarekiko kalterik eragingo.
Hondakinok indarrean dauden arauekin bat etorriz ezabatuko dira eta ezingo dira erre aire librean.
10.- Programa sanitarioak.
Instalazio, tresna eta ekipoak aldizka garbituko dira. Behar den guztietan desinfektatu, intsektugabetu eta arratoigabetuko dira ustiategiko instalazioak.
Ustiategi guztiek landuko dute —albaitariak ikuskatuta—¸ dena delako espezieko gaixotasun nagusien kontrako programa sanitarioa, eta indarrean dauden arau sanitarioak beteko dituzte.
IV. KAPITULUA
USTIATEGIEK BETE BEHAR DITUZTEN BERARIAZKO BALDINTZAK
Ustiategiek berriek edo lehenagokoek Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudi aplikagarrian ezarritakoa bete beharko dute. Hala ere, lehenagoko ustiategiek ez dute distantziei buruzko araudia bete beharrik izango.
II. ERANSKINA, IRAILAREN 22KO 515/2009 DEKRETUARENA
LEHENAGOKO ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEI APLIKAGARRIAK ZAIZKIEN ARAU TEKNIKOAK, HIGIENIKO-SANITARIOAK ETA INGURUMENEKOAK
1.- Proiektu teknikoa.
Dekretu honetako 5. artikuluaren 1. eta 2. ataletan adierazitakoa betetze aldera, instalazio eta obren proiektu teknikoa egin beharko da. Alor horretan eskumena duen teknikari batek erredaktatu beharko du proiektua, eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatu beharko du. I. eranskineko I. kapituluan adierazten diren agirietatik aplikagarriak direnak aurkeztu beharko dira.
Proiektuan, satsak eta bestelako abere-deiekzioak kudeatzeko plana jasoko da, dekretu honetako I. eranskinaren I. kapituluko 2. puntuan ezarritakoari jarraituz.
2.- Eraikinak eta ekipamenduak.
- Abereek ukitzen dituzten azalerek ez dute ertz zorrotzik edo irtenik izango, abereak zauritu ditzakete-eta.
- Ukuiluetako eta abereen ariketa-barletako zoruak iragazgaitzak izango dira. Iragazgaitza dela joko da baldin eta ura edo beste fluido batzuk ezin badira sartu.
- Urez hornituta egongo dira, bai abereen egarria asetzeko, bai dependentziok garbitzeko.
- Ustiategiak obra-siloak baditu, zoruak eta paretak iragazgaitzak izango dira metro batean gorantz. Iragazgaitza dela joko da baldin eta ura edo beste fluido batzuk ezin badira sartu. Efluenteak behar bezala bilduko dira.
- Leku berezian eta egoki haizeztatukoan gordeko dira produktu fito eta zoosanitarioak.
- Usaina botatzen duten guneak identifikatuta egongo dira. Hala behar izanez gero, aurreikusitako arazketa- edo gutxitze-sistemak deskribatuko dira.
3.- Sastegiak eta mindak biltzeko hobiak.
Sats solidoak edo likidoak erabiltzean, I. eranskineko III. kapituluaren 5. puntuan ezarritakoa bete beharko da.
4.- Satsak eta mindak ongarri modura erabiltzea.
I. eranskineko III. kapituluaren 6. puntuan ezarritakoaren arabera jardungo da.
5.- Satsak eta mindak kudeatzeko bestelako moduak.
I. eranskineko III. kapituluaren 7. puntuan ezarritakoaren arabera jardungo da.
6.- Hondakin likidoak.
Parasitoen kontrako bainuetako hondakin-likidoak era bereizian jaso eta kudeatuko ditu hondakin arriskutsuak kudeatzen dituen enpresa behar bezala baimendutako batek.
7.- Ustiategiko beste hondakin batzuk.
I. eranskineko III. kapituluaren 9. puntuan ezarritakoaren arabera jardungo da.
8.- Hildakoak eliminatzea.
Ustiategian hildako abereak eliminatzea halako moduz egingo da, ezen bete egin beharko baitira alor horretan unean-unean indarrean dauden xedapenak.
9.- Abereen osasuna eta ongizatea.
Abereen osasunari eta ongizateari dagokienez, Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudi aplikagarrian ezarritakoa hartuko da aintzat.
10.- Programa sanitarioak.
I. eranskineko III. kapituluaren 10. puntuan ezarritakoaren arabera jardungo da.
III. ERANSKINA, IRAILAREN 22KO 515/2009 DEKRETUARENA
NEKAZARITZA-ABELTZAINTZA EKOIZPENERAKO JOERA GARBIA DUTEN HERRIGUNEAK, 3.C) ARTIKULUAN AURREIKUSITAKOAREN ARABERA
48 Abadiño Zelaieta
20 Abaltzisketa
48 Abanto
01 Aberasturi
01 Abezia
48 Abiñako Andoni Deunaren
01 Abornikano
01 Acebedo
01 Acilu
01 Acosta/Okoizta
01 Adana
20 Aduna
20 Aginaga
01 Agiñaga
48 Agirre
48 Agirre-Aperribai
48 Agirre
48 Ahedo
20 Aia
20 Aitza
20 Aizarna
20 Aizarnazabal
48 Akorda
48 Akorda-Bollar
01 Alaitza
01 Alangua
01 Albeiz/Albéniz
48 Albiz
20 Albiztur
01 Alcedo
01 Alda
20 Aldaba
48 Aldai
48 Aldana
48 Aldeacueva
20 Alegia
01 Alegria/Dulantzi
48 Alen
01 Aletxa
20 Alkiza
48 Almike
48 Alonsotegi
01 Aloria
48 Altamira - San Kristobal - San Bartolome (Bizkaia)
20 Altamira (Gipuzkoa)
01 Altube
48 Altzaa
20 Altzaga
20 Altzibar y Karrika
20 Altzo
20 Altzola
48 Altzuaga
48 Altzusta
20 Altzola
01 Amarita
20 Amasa
48 Amatza
48 Ambasaguas
01 Ametzaga (Zuia)
48 Ametzas
20 Amezketa
48 Ametzola
48 Amorebieta
01 Amurrio
01 Anda
01 Andagoia
48 Andaparaluzeta
20 Andatza
48 Andeko
48 Ander Deuna
48 Andikoa
01 Andoin
01 Andollu
48 Andraka
48 Andra Mari
20 Angiozar
01 Angostina
20 Anoeta
01 Antezana de la Ribera
01 Antoñana
20 Antzizar
20 Antzuola
01 Anucita
01 Añes
20 Añorga
01 Añua
20 Aozaratza
48 Apatamonasterio
01 Apellaniz/Apinaiz
01 Aperregi
01 Apodaka
20 Apotzaga
20 Apotzaga-Etxebarri
01 Aprikano
01 Araia
48 Arakaldo
20 Arama
48 Arana
48 Arandoño
01 Aranguiz/Arangiz
48 Aranguren
48 Aranoltza-San Antolin
20 Arantzazu
48 Arantzazugoiti
20 Araotz
20 Aratz Erreka
20 Aratz-Matxinbenta
48 Arbaiza
01 Arbigano
01 Arbulo/Arbulu
01 Arcaute
01 Arkaia
48 Arcocha
01 Archua
20 Arditurri
20 Areantza
48 Areatza
48 Areitio
48 Arenao
01 Arenaza/Areatza
48 Arene
48 Arene-Pelaio Deuna
48 Aresandiaga
01 Arespalditza/Respaldiza
48 Aretxalde
01 Arexola
01 Argandoña
48 Argiñano
01 Argomaniz
48 Ariltza-Olatzar
01 Ariñez
20 Arkarazo
48 Arketas-Aranburu
20 Arkolla
48 Arkulanda
01 Arluzea
48 Armintza
01 Armiñón
48 Armotxerri
48 Arostegieta
20 Arraga
20 Arrasate/Mondragon
20 Arrate
48 Arrazola
01 Arreo
48 Arriaga
01 Arriano
20 Arriaran
01 Arrieta (Álava)
20 Arrieta (Gipuzkoa)
20 Arrieta-Mendi
01 Arriola
01 Arrizala
20 Arroa Behea
20 Arroa Goia
01 Arroiabe
48 Arronategi
20 Arrutiegia
48 Arta
20 Artadi
48 Artatza
01 Artaza/Artatza
01 Artaza de Foronda
48 Arteaga-San Martin
48 Artike
01 Artomaña
20 Artzailuz
20 Artzain Erreka
48 Artzalde
01 Artziniega
01 Arzubiaga
01 Askartza
20 Askizu
48 Aspiunza
01 Aspuru/Axpuru
01 Assa
20 Asteasu
48 Asteitza
48 Astepe
48 Asterria
48 Asterrika
20 Astigarreta
20 Astigarribia
01 Astulez
01 Atauri
48 Atela
01 Atiega/Atiaga
48 Atxikas-Rekalde
48 Atxondoa
48 Atxuri
01 Audikana
48 Aulesti
48 Aurrekoetxe
48 Autzagana
20 Auzotxikia
48 Avellaneda
48 Axpe-San Bartolome
01 Azaceta
01 Azkoaga
20 Azpilgoeta
20 Aztiria
01 Bachicabo
48 Bakixa
48 Baldatika
20 Baliarrain
48 Balmaseda
48 Balparda
01 Baños de Ebro/Mañueta
48 Barainka
01 Barajuen
01 Baranbio
48 Baratz Eder
48 Bargondia
48 Barinaga
01 Baroja
20 Barren-Aldea
01 Barrio
01 Barriobusto/Gorrebusto
48 Barroeta
01 Barron
01 Barrundia
48 Barrutia
01 Basabe
20 Basalgo
48 Basauntz
48 Baserri-Santa Ana
48 Basetxeta
48 Basetxeta-Atxoste
48 Basigo
48 Basondo
48 Basozabal
01 Basquiñuelas
48 Batiz
20 Beasainmendi
20 Beballara
20 Bedaio
48 Bedaroa
20 Bedoña
20 Beizama
48 Bekea
48 Belandia
20 Belauntza
01 Beluntza
01 Bellojin
48 Bengoetxea
48 Bentalde
01 Beotegi
48 Berano Nagusi
48 Berano Txiki
01 Berantevilla
20 Berastegi
20 Berezao
01 Berganzo
20 Bergara
01 Bergonda/Bergüenda
48 Bermeo
48 Bernagoitia
48 Bernales
01 Bernedo
48 Berreño
01 Berrikano
48 Berrio-Aldape
48 Berriozabaleta-Aramiño
20 Berrobi
01 Berrosteguieta
01 Berrozi
01 Betolaza
48 Bezi
48 Biañez
20 Bidania
20 Bidasoa
48 Bidekoetxe
48 Bikarregi
01 Bikuña/Vicuña
48 Billela
01 Bitoriano
48 Bolibar (Bizkaia)
20 Bolibar (Gipuzkoa)
01 Bolivar (Álava)
48 Boroa
48 Botiola
01 Boveda
20 Brinkola
01 Bujanda
48 Burbustu-Altamira
01 Buruaga
20 Buruntza
48 Butroi
48 Cadegal
01 Caicedo de Yuso
01 Caicedo-Sopeña
01 Campijo
01 Campillar (El)
01 Caranca
01 Castillo/Gaztelu
01 Castillo-Sopeña
01 Cicujano/Zekuiano
48 Cobaron
01 Comunión/Komunioi
48 Concha
01 Kontrasta
01 Corro
01 Costera/Opellora
48 Cotorrio
01 Crispijana/Krispiñana
48 Cueto
01 Dallo
20 Deba
01 Delika
48 Demiku
01 Diseminados de Zigoitia
48 Dobaran
01 Domaikia
48 Dudea
01 Durana
48 Durango
48 Durañona
48 Ea
01 Egino
48 Eguen
01 Eguilaz/Egilatz
01 Eguileor
01 Egileta
20 Eibar
48 Eitua
48 Eitzaga (Bizkaia)
20 Eitzaga (Gipuzkoa)
20 Eizagirre
48 El Callejo
48 El Castaño
48 El Regato
48 El Suceso
48 El Villar
48 Elantxobe
20 Elbarrena
01 Elburgo/Burgelu
01 Elciego
20 Eldua
20 Elduain
48 Eleizalde-Olabarri
48 Elejabeitia
48 Elejalde
48 Elejalde Forua
48 Elexalde
48 Elexalde Derio
48 Elexalde-Zeeta
01 Elgea
20 Elgeta
48 Elgezabal
20 Elgoibar
48 Elizalde (Bizkaia)
20 Elizalde (Gipuzkoa)
20 Elizmendi
20 Elkano
20 Elorregi
48 Elorriaga-Santa Ana
48 Elorrio
48 Elortza
20 Elosiaga
01 Elosu
20 Elosua
01 Elvillar/Bilar
48 Emerando
20 Endoia
20 Epele
48 Erandio-Goikoa
48 Erbera
48 Erbera o San Andres
01 Erbi
20 Erdoizta
01 Erentxun
48 Ereño
20 Ereñotzu
48 Ergoien (Bizkaia)
20 Ergoien (Gipuzkoa)
01 Eribe
48 Ermitabarri-Ibarra
48 Ermua
48 Eroso-Ugarte
20 Errekaballara
48 Errekalde
20 Errenteria
20 Errezil
48 Erribera
48 Errigoiti
20 Errotaldea
01 Escanzana
01 Escota/Axkoeta
48 Eskerikas
01 Eskibel
20 Eskoriatza
48 Esparta
01 Espejo
01 Estarrona
01 Estavillo
01 Etura
01 Etxabarri-Ibiña
01 Etxabarri-Kuartango
01 Etxabarri-Urtupiña
20 Etxabe
01 Etxaguen
01 Etxaguen (Zigoitia)
48 Etxano
01 Etxegoien
20 Etxetaballa
48 Euba
20 Ezama
20 Ezkio
20 Ezozia
01 Ezkerekotxa
01 Faido
48 Fauste
01 Fontecha
01 Fresneda
48 Gabika
20 Gabiria
01 Gazeo
01 Gazeta
20 Gaintza
48 Gaitoka
01 Galarreta
48 Galartza (Bizkaia)
20 Galartza (Gipuzkoa)
20 Galdona
48 Gallartu
01 Gamarra Menor
01 Gamiz
48 Ganbe
48 Gandia Auzoa
01 Gantzaga
20 Garagaltza
20 Garagartza
20 Garagarza
48 Garai
48 Garai (San Miguel)
48 Garaioltza
48 Garaizar
48 Gardata-Artikas
01 Gardelegi
20 Garibai
20 Garin
01 Gauna
48 Gazaga
48 Gazeta
48 Gaztañatza
48 Gaztañeta
20 Gaztelu
48 Gaztelua
01 Gebara
48 Geldo
20 Gellao
48 Gerea
48 Gerediaga
48 Gerrika
48 Gerrikaitz
20 Gesalibar
20 Getaria
48 Gezala
01 Gobeo
01 Goiain
20 Goialdea
20 Goiatz
20 Goiballara
20 Goiburu
20 Goiburu o San Esteban
48 Goierri
48 Goierria-Ziortza
48 Goiherri
48 Goikoelexalde o Elexalde
48 Goita
48 Goitioltza
48 Goitisolo
48 Goiuria
01 Goiuri-Ondona
01 Gometxa
01 Gopegi
01 Gordoa
48 Gordon
01 Gordeliz
48 Gorgolas
20 Goribar
20 Goroeta
48 Gorordo
48 Gorozika
20 Gudugarreta
48 Gueñes
01 Guereña
01 Guereñu
01 Guillarte
01 Guillerna/Gilierna
01 Guinea
48 Gumuzio
48 Gure-Mendi
01 Gurendes
48 Gutiolo
48 Herboso
01 Heredia
01 Hereña
01 Hermua
20 Hernialde
48 Herriko Plaza
01 Hijona/Ixona
01 Hueto Abajo/Oto Barren
01 Hueto Arriba/Oto Goien
20 Ibarbia
48 Ibarguen
01 Ibarguren
01 Ibarra (Álava)
48 Ibarra (Bizkaia)
20 Ibarra (Gipuzkoa)
48 Ibarrola
48 Ibarruri
20 Ibiri
01 Ibisate
20 Idiazabal
48 Igartua
01 Igay
20 Igeldo
48 Iguria
20 Ikaztegieta
48 Ikazurieta
01 Ilarduia
01 Ilarratza
48 Ilunzar
48 Indusi
01 Inoso
48 Intxaurbizkar
48 Intxaurraga
01 Inurrieta
48 Ipiñaburu
01 Irabien
20 Iraeta
48 Iratzagorria
48 Irauregi
20 Irun
20 Irura
20 Iruretaegia
48 Isla
48 Ispaster-Elexalde
48 Isuskitza
20 Itsaso
20 Itsaso Alegia
20 Itsasondo
48 Iturburu
48 Iturreta
48 Iturribaltzaga
20 Iturriotz
20 Itziar
01 Izarra
20 Izarraitz
01 Izartza (Álava)
48 Izartza (Bizkaia)
01 Izoria
20 Izurieta
48 Izurza
48 Jainko Oleaga
01 Jandiola
48 Jarralta
01 Jauregi (Álava)
20 Jauregi (Gipuzkoa)
48 Jauregui-Yeuri
01 Jokano
48 Jose Antonio Agirre
01 Jugo
01 Junguitu/Jungitu
20 Kalezar
48 Kanala
48 Kanpantxu
48 Kardeo
01 Karkamu
01 Katadiano
01 Kintana
01 Korres
48 Kortezubi
01 Kripan
48 Kukullaga
20 Kurpidea
48 Kurtxiaga-Arropain
48 La Aceña/Atxuriaga
48 La Arboleda
48 La Balastera
48 La Baluga
48 La Calera del Prado
48 La Cerca
48 La Cuesta
48 La Herrera
48 La Iglesia
48 La Orconera
48 La Plaza
48 La Quadra
48 La Reineta
48 La Rigada
48 Labarrieta/Olabarrieta
01 Labastida/Bastida
01 Labraza
01 Lacervilla
01 Lacorzana
01 Lacorzanilla
01 Lagran
01 Laguardia
01 Lahoz
01 Lalastra
48 Lamindao
01 Lanciego/Lantziego
01 Landa (Álava)
48 Landa (Bizkaia)
48 Landaberde
20 Landarbaso
48 Lanestosa
01 Langarika
20 Langaurrealdea
48 Lanzas Agudas
01 Lapuebla de Labarca
20 Laranga
48 Lariz
20 Larraña
20 Larraul
48 Larrauri
01 Larrazketa
01 Larrea
01 Larrinbe
20 Larrino
01 Larrinoa
48 Larruskain-Amalloa
48 Las Calizas
48 Las Carreras
48 Las Cortes
48 Las Muñecas
48 Las Ribas
20 Lasao
01 Lasarte
01 Laserna
01 Lasierra
20 Lastur
20 Lategi
48 Launzain
20 Laurgain
48 Lauroeta
48 Laxier
20 Lazkao
20 Lazkaomendi
20 Leaburu
48 Leagi
01 Leciñana de la Oca
01 Leciñana del Camino/Leziñana
01 Legarda
20 Legazpi
20 Legorreta
01 Legutiano
20 Leintz Gatzaga
48 Leiz-Miñota
20 Leizotz
01 Lejarzo/Lexartzu
01 Lekamaña
48 Lekeitio
48 Lekerika
48 Lekeriketa
48 Lemoa
48 Lendoño de Abajo
48 Lendoño de Arriba
01 Leorza/Elortza
20 Letea
01 Letona
01 Leza
01 Lezama
20 Lezesarri
20 Lezo
48 Libao
48 Libarona
48 Likoa
20 Lizartza
20 Loinatz
48 Loiola (Bizkaia)
20 Loiola (Gipuzkoa)
01 Lopidana
48 Los Castaños
48 Lotina
01 Loza
01 Lubiano
01 Luiaondo
01 Luko
48 Lumo
01 Luna
01 Lukiano
01 Luxo/Lujo
01 Luzuriaga
01 Llanteno
01 Laudio/Llodio
01 Madaria
01 Maeztu/Maestu
48 Magdalena
48 Malats
20 Maltzaga
48 Mallabia
48 Mandaluiz
01 Mandojana
20 Mandubia
01 Manurga
48 Manzaneda de Biañez
01 Manzanos
48 Mañaria
48 Mañariku
48 Mañu
01 Margarita
01 Marieta-Larrintzar
20 Marin
01 Marinda
48 Markaida
01 Markina
48 Markina-Xemein
01 Markinez
48 Markio
48 Marmiz
01 Maroño
48 Martiartu
20 Martindegi
01 Martioda
48 Marzana
01 Matauco
48 Matienzo
01 Maturana
20 Matximenta
48 Maurola
20 Mazmela
48 Meabe
20 Meaga
48 Meaka
48 Meakaur
20 Meatzerreka
48 Mekoleta
01 Melledes
01 Menagarai
20 Mendarozabal
01 Mendarozketa
48 Mendazona
48 Mendeika
01 Mendibil
01 Mendieta
48 Mendieta
01 Mendiguren
01 Mendijur
01 Mendiola (Álava)
48 Mendiola (Bizkaia)
20 Mendiola (Gipuzkoa)
48 Mendiondo
48 Mendotza
01 Mendoza
48 Mendraka
01 Menoio
48 Mentxakaetas
48 Meñakabarrena
48 Mercadillo
48 Merelludi
48 Merika
48 Mesterika
48 Metxikas
01 Mezkia
01 Mijancas
20 Mijoa
48 Mikel Deuna
48 Mimetiz
01 Miñano Menor/Miñao Gutxia
01 Mioma
20 Mizkia
48 Molinar
01 Molinilla
48 Momoitio
01 Monasterioguren
20 Montaña
48 Monte
48 Montellano
01 Montevite
20 Montezkue
01 Montoria
01 Moreda de Álava/Moreda Araba
48 Morgaondo
01 Morillas
48 Moyordin-Barrondo
20 Mugitzagaina
01 Munain
48 Munitibar
48 Muntsaratz
01 Murga
01 Murgia (Álava)
20 Murgia (Gipuzkoa)
48 Murgoitio
48 Murtatza
01 Murua
48 Murueta
01 Musitu
20 Mutiloa
20 Mutriku
01 Nanclares de Gamboa/Langara Ganboa
01 Nanclares de la Oca/Langraiz Oka
48 Narea
01 Narbaiza
48 Natxitua
01 Navaridas
01 Navarrete
48 Nocedal
01 Nograro
01 Nuvilla
48 Oba
01 Ocio
48 Ocharan
48 Odiaga
20 Odria
01 Oiardo
20 Oikia
48 Okamika
48 Okango
01 Okariz
01 Okina
20 Olabarrieta
48 Olabe
20 Olaberria
01 Olabezar
01 Olaeta
48 Olalde
01 Olano
20 Olaran
48 Olarra
20 Olaskoegia
48 Olatxua Olabarri
20 Olatz
20 Olatz
48 Olazabal
01 Ollavarre/Olabarri
48 Oma
48 Ondarroa
01 Ondategi
01 Onraita/Erroeta
48 Oñarte
01 Opakua
01 Orbiso
20 Ordizia
01 Ordoñana/Erdoñana
48 Urduña/Orduña
01 Oreitia
20 Orendain
20 Orexa
20 Oria
20 Orio
20 Ormaiztegi
20 Ormaola-Mendi
01 Ormijana
20 Oro
48 Oromiño
48 Orozketa
20 Osinaga
20 Osintxu
01 Osma (Álava)
48 Osma (Bizkaia)
01 Otazu
01 Oteo
48 Otsemendi
48 Otxandio
01 Oyon-Oion
01 Ozaeta
01 Ozeka
20 Oztaran
20 Oztaran
01 Paganos
20 Pagoaga
48 Pando
48 Pandozales
48 Parcocha-Barrionuevo
20 Pasai Donibane
01 Paul
48 Paules
01 Payueta/Pagoeta
01 Peñacerrada/Urizaharra
48 Peñueco
48 Picon
01 Pinedo
01 Pipaon
48 Plakonalde
20 Plaza
48 Pobeña
01 Pobes
01 Portilla
48 Portuondo-Basaran
48 Presa
01 Puentelarrá/Larrazubi
48 Putxeta
01 Quejana/Kexaa
01 Quejo
01 Quintanilla
01 Quintanilla de la Ribera
48 Ranero
01 Retes de Llanteno
01 Retes de Tudela/Erretes Tudela
01 Ribabellosa
01 Ribaguda
01 Ribera
48 Rioseco
01 Roitegui/Erroitegi
01 Sabando
20 Saiatz
20 Salbatore
01 Salcedo
01 Salinas de Añana/Gesaltza-Añana
01 Salinillas de Buradon/Gatzaga Buradon
01 Salmanton
01 Salvatierra/Agurain
48 Sallobente
01 Samaniego
48 San Agustin
20 San Andres
48 San Andres
48 San Anton
48 San Cipriano
48 San Esteban (Bizkaia)
20 San Esteban (Gipuzkoa)
48 San Esteban de Galdames
20 San Gregorio
48 San Juan
48 San Juan de Muskiz
48 San Julian de Muskiz
20 San Lorenzo
48 San Mames
48 San Marko
48 San Martin (Bizkaia)
20 San Martin (Gipuzkoa)
48 San Martin de Carral
01 San Miguel (Álava)
20 San Miguel (Gipuzkoa)
48 San Miguel de Linares
48 San Pedro (Bizkaia)
20 San Pedro (Gipuzkoa)
48 San Pedro de Galdames
48 San Pelaio
20 San Prudentzio
20 San Roke
01 San Roman (Álava)
48 San Roman (Bizkaia)
01 San Roman de Campezo/Durruma Kanpezu
01 Durruma/San Roman de San Millan
01 San Vicente de Arana/Done Bikendi Harana
48 Sandamendi
48 Sangrices
48 Santa Apolonia
20 Santa Barbara
01 Santa Koloma
48 Santa Cruz
01 Santa Cruz de Campezo/Santikurutze Kanpezu
01 Santa Cruz del Fierro
01 Santa Eulalia
48 Santa Lucia
20 Santa Lutzi Anduaga
20 Santa Luzi
48 Santa Maña
20 Santa Marina
48 Santecilla
48 Santelices
48 Santiago
20 Santiagomendi
48 Santimami
20 Santio Erreka
01 Santurde
20 Santxolopeztegi
48 Sarasola
48 Saratxaga
01 Saratxo
01 Sarria (Álava)
48 Sarria (Bizkaia)
20 Segura
01 Sendadiano
48 Sertutxa
48 Sierra
01 Sobron
48 Sodupe
01 Sojo
01 Sojoguti/Soxoguti
48 Solarte-Gallete
48 Solatxi
48 Soluan
48 Sollano-Llantada
20 Sorabilla
20 Soraluze/Placencia de las Armas
48 Soscaño
01 Subijana de Álava/Subillana-Gasteiz
01 Subijana-Morillas
48 Sukarrieta
20 Telleriarte
01 Tertanga
01 Tobera
01 Tobillas
20 Torreauzo
01 Tortura
48 Totorika
48 Traña Matiena
48 Traslaviña
48 Traslosheros
01 Trespuentes
48 Triano
48 Triano
48 Trobika
01 Trokoniz
01 Tuesta
01 Turiso
01 Tuyo
48 Txabarri
20 Txarama
48 Txatxarramendi
01 Txintxetru
48 Txipio
20 Txurruka
48 Uarka
20 Ubera
48 Ubilla-Urberuaga
20 Udala
01 Ugalde
20 Ugaldetxo
48 Ugane
48 Ugao-Miraballes
48 Ugaran
48 Ugarana
48 Ugarte (Bizkaia)
20 Ugarte (Gipuzkoa)
20 Ugartemendi
48 Ugeraga
01 Ullibarri Arrazua
01 Ullibarri de los Olleros/Uribarri Nagusia
01 Ullibarri-Arana/Uribarri-Harana
01 Ullibarri-Jauregi/Uribarri-Jauregi
01 Ullibarri-Viña/Uribarri-Dibiña
01 Ullibarri-Gamboa
48 Unamuntzaga
48 Undurraga
01 Untzaga/Unzá
01 Untzilla
48 Uparan
20 Upazan
01 Urabain
01 Urarte
48 Urberuaga
01 Urbina
01 Urbina de Basabe
01 Urbina Eza
20 Urdaneta
48 Urezarantza Auzoa
48 Uria
01 Uribarri (Álava)
48 Uribarri (Bizkaia)
20 Uribarri (Gipuzkoa)
01 Uribarri-Kuartango
48 Uribarri-Zabaleta
48 Uribe
48 Urigoiti
48 Uriondo
48 Urizar
48 Urkiola
48 Urkizaur
48 Urkizu (Bizkaia)
20 Urkizu (Gipuzkoa)
48 Urresti
20 Urretxu
48 Urriola
01 Urrunaga
48 Urrutia
20 Urruxola
20 Ursuaran
20 Urteta
01 Urturi
20 Usabal
48 Usansolo
48 Usparitxa
20 Usurbil
01 Uzkiano
48 Valle
48 Valle de Trapaga
01 Valluerca
48 Vildosola
01 Viloria
01 Villabezana
20 Villabona
01 Villabuena de Álava/Eskuernaga
01 Villachica
01 Villafranca
01 Villafria
01 Villaluenga
01 Villamaderne
01 Villamanca
01 Villamardones
01 Villambrosa
01 Villanañe
01 Villanueva de Valdegovia
01 Villaverde
01 Villodas/Billoda
01 Viñaspre/Biasteri
01 Virgala Mayor/Birgara Goien
01 Virgala Menor/Birgara Barren
01 Yecora/Iekora
01 Yurre/Ihurre
48 Zabala-Belendiz
48 Zabaloetxe
48 Zabalondo
01 Zaitegi
48 Zalbidea
48 Zaldibar
20 Zaldibia
48 Zaldu
01 Zalduondo
48 Zallo
01 Zambrana
48 Zangroiz
20 Zañartu
48 Zaramillo
48 Zaratamo
01 Zarate
20 Zarimutz
20 Zegama
48 Zeinka-Zearregi
48 Zelaia
48 Zelaieta
20 Zerain
01 Zerio
01 Zestafe
20 Zestoa
20 Zimizarga
01 Ziorraga
48 Ziortza-Goierria
01 Ziriano
20 Zizurkil
48 Zollo Elejalde
01 Zuaza
01 Zuazo de San Millan/Zuhatzu Donemiliaga
01 Zuazo de Vitoria/Zuhatzu
48 Zubero
48 Zubialde
20 Zubialdea
48 Zubiate
48 Zubiaur
20 Zubierreka
20 Zubieta
48 Zubiete
01 Zubillaga (Álava)
20 Zubillaga (Gipuzkoa)
01 Zudiviarte
01 Zuhatzu-Kuartango
48 Zuluaga
20 Zumaia
20 Zumarraga
01 Zumelzu/Zumeltzu
01 Zurbano (Álava)
48 Zurbano (Bizkaia)