148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Catlan, S. Coop. Kooperatiba Likidazioan
4429
IRAGARKIA, likidazioan dagoen Catlan, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen Ezohiko Batzarrean hartutako erabakiei buruzkoa.
Ekainaren 19an, 18:00etan, likidazioan dagoen Catlan, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen Ezohiko Batzar Orokorra egin zen, kooperatibaren ezohiko batzarra baliagarri izateko legezko baldintza guztiak beteta. Bertan, erabaki hauek hartu ziren, aho batez:
ERABAKIAK
Likidazioan dagoen Catlan, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondarearen egoeraren azken balantzea onartzea, aho batez.
Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera, sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartzea; hona hemen: prozesuaren azken fasean sortutako zorren diru-zenbatekoak ordaintzea eta soberakinak bazkideen artean banatzea zati berdinetan. Hori guztia Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan aurreikusten denaren arabera egingo da.
Letradu aholkulariaren txostena ez zen nahitaezkoa izan.
Batzarrera joandako bazkide guztiek onartu zuten akta. Likidatzaileak sinatu zuen batzarra amaitutakoan.
Jakinarazten da erabaki horiei buruzko agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren helbide sozialean, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legeak 95.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Likidatzailea,
IDOIA FRESNEDO ARRI.