148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Euskadiko Podologoen Elkargoa
4426
IRAGARKIA, Euskadiko Podologoen Elkargoaren datu pertsonalen fitxategi automatizatua sortzeari buruzkoa.
Euskadiko Podologoen Elkargoaren datu pertsonalen fitxategi automatizatua -«Lanbideko Intrusismoa» deiturikoa- sortzeko xedapena onartzeko Gobernu Kontseiluaren 2009ko maiatzaren 8ko osokoaren erabakia, aho batez hartutakoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira bidali da argitaratzeko, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat.
1. artikulua.- Fitxategiak sortzea.
GobernuGobernu Kontseiluaren 2009ko maiatzaren 8ko Erabakiaren bidez, datu pertsonalen fitxategi automatizatua -«Lanbideko Intrusismoa» deiturikoa- sortzen da; xedapen honetan jasota dago eta xedapen honi lotutako eranskinean deskribatzen da.
2. artikulua.- Segurtasun-neurriak.
Xedapen honi jarraiki sortzen den fitxategia 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutako segurtasun-neurriei doitzen zaie.
3. artikulua.- Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkatzeko eskubidea.
Datu pertsonalen fitxategiek eragindako pertsonek datuok eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkatzeko eskubidea izango dute egoki denean, Euskadiko Podologoen Elkargo Ofizialaren idazkaritzan.
4. artikulua.- Datuen bermeak eta segurtasuna.
Dauden datu pertsonalak bildu ziren helburu horretarako bererako bakarrik eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta 1720/2007 EDn zehazten diren berme, betekizun eta eskubideak gauzatzeko erabiliko direla ziurtatzeko beharrezko neurriak hartuko ditu fitxategiaren arduradunak.
5. artikulua.- Indarrean sartzea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra erabaki honek.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 22a.
Idazkaria,
JOSÉ MANUEL MORIANO DE LAS HERAS.
I. ERANSKINA
LANBIDEKO INTRUSISMOA FITXATEGIA
1.- Fitxategiaren izena eta deskribapena.
Fitxategiak «Lanbideko Intrusismoa» izena izango du, eta honako helburua izango du: podologiako lanbide liberalean Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan jarduten duten sarkinei edo ustezko sarkinei buruzko informazioa kudeatzeko behar diren datu pertsonalekin fitxategi bat sortzea, lanbideko intrusismoari aurre egiteko, eta behar izanez gero, epaitegietara eramateko, halaxe ezarrita baitago gure estatutuetan.
2.- Fitxategiaren arduraduna.
Euskadiko Podologoen Elkargo Ofiziala.
3.- Datuak eskuratu, zuzendu, baliogabetu edo aurkatzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitateren aurrean erabil daitekeen:
Euskadiko Podologoen Elkargo Ofizialaren Idazkaritza.
4.- Fitxategia egituratzeko modua (informatizatua edo eskuzkoa): bitarikoa.
5.- Fitxategian sartuko diren datu pertsonalak, elkargoaren helburuak betetzeko beharrezkoak direnak.
Arau-hauste penal edo administratiboei buruzko datuak.
Identifikaziorako datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
Elkargoaren edo lanbidearen helburu d(ir)en jarduerari/jarduerei buruzko datuak.
Datu akademikoak eta profesionalak.
Lanpostuari buruzko xehetasunak:
6.- Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak:
Euskadiko Podologoen Elkargoaren estatutuetan adierazitakoa. Podologiako lanbide liberalean Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan jarduten duten sarkinei edo ustezko sarkinei buruzko informazioa kudeatzea, eta behar izanez gero, eskumena duten herri-administrazioen eta epaitegi/auzitegien aurrean salatzea.
7.- Zein pertsona edo talderen datu pertsonalak jaso nahi diren, edo zein dagoen behartuta datu horiek ematera:
Lanbide Elkargoei buruzko araudi juridikoaren, podologoen lanbidearen araudiaren eta Euskadiko Podologoen Elkargo Ofizialaren eta Podologoen Elkargoen Kontseilu Nagusiaren estatutuen arabera kolegiatuta egon ez arren, podologiako zerbitzuak ematen dituzten pertsonak.
8.- Datuen jatorria edo jasotzeko prozedura:
Datu pertsonalen jatorria: ofizioz, komunikabideak, prentsa, publizitatea, erregistro publikoak, telekomunikazio-gidak, partikularren edo elkargokideen salaketak.
Datu pertsonalen jasotzeko prozedura: Merkataritza Erregistroaren jakinarazpena, inkestak edo elkarrizketak eta formulario edo kupoiak.
Datuak eskuratzeko erabilitako euskarria: paperezkoa, informatikoa edo telematikoa.
9.- Aurreikusitako lagapenen entitate hartzaileak:
Estatuko, erkidegoko eta tokiko Administrazioa eta Justizia Administrazioa.
10.- Bete beharreko segurtasun-maila eta -neurriak:
Maila ertaina.