Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Gizarte Lanetan Diplomadunen eta Gizarte Laguntzaileen Bizkaiko Elkargo Ofiziala
4425

IRAGARKIA, Gizarte Lanetan Diplomadunen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofizialaren estatutuen proiektua aldatzeari buruzkoa

Gizarte Lanetan Diplomadunen eta Gizarte Laguntzaileen Bizkaiko Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeak, 2009ko ekainaren 2an egindako bilkuran, elkargoaren estatutuen proiektuko 23. artikulua aldatzea erabaki zuen. Honela geldituko da artikulu hori:

«Lanbide-jarduna sozietate profesionalen bidez egiten den kasuak zehazteko, eta horiek arautzeko, erregelamendua erabiliko da arloan indarrean dauden legezko xedapenetan.»

Halaber, bilkura horretan bertan, estatutuen proiektuan hauek ezabatzea erabaki zen: 45. artikuluaren r) letra, 86. artikuluaren d) letra, eta 86. artikuluaren e) letra; horretarako, Lehiaren Euskal Zerbitzuak 2009ko otsailaren 6an egindako txostenari jarraitu zitzaion.

Horrela, bada, behin betiko onartu aurretik, proposatzen den testua jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta datatik datara kontatuta, hala ezartzen baitu 38.2 artikuluan 21/2004 Dekretuak, otsailaren 3koak, Lanbide Tituludunen Erregistroaren, Elkargo Profesionalen, eta Kontseilu Profesionalen Erregelamenduari buruzkoak. Epe horretan interesdunek alegazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte elkargoko sarrera-erregistroan, Bilboko Jardines kaleko 11. zenbakian, 1. solairuan, D)letran.

Bilbao, 2009ko ekainaren 10a.

Idazkaria,

ITZIAR HERRERO MUGURUZA.


Azterketa dokumentala