Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
4424

IRAGARKIA, Ongakarrantza SA merkataritza-baltzuari Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariaren 2009ko otsailaren 26ko Ebazpenaren berri ematen diona, Ongakarrantza SAri emandako aurrerakina itzuli beharra adieraztekoa.

Ebazpen hori Ongakarrantza SA baltzuari jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da lortu. Hori dela-eta, jendaurrean jarri da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakin dezan azaltzen da jendaurrean, banakako jakinarazpentzat har dezan, eta honako hau ohartarazten zaio:

Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariaren 2008ko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez, Ongakarrantza SA merkataritza-baltzuari onetsitako dirulaguntza (200.000 euro) itzultzeko prozedurari hasiera ematea erabaki zen Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatzeko laguntzak ematen dituen azaroaren 23ko 203/2004 Dekretuan (Ikerketa Programa) zehaztutakoa bete ez izanagatik, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluak oinarritzat hartuta.

2008ko urriaren 20an, Ongakarrantza SA merkataritza-baltzuak itzuli beharreko diru-kopurua ordaintzeko epea luzatzeko eskatu zion Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariari.

Ogasun eta Finantza sailburuordearen 2008ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez, itzuli beharreko diru-kopurua zatitan ordaintzeko eskaerari uko egin zitzaion.

2009ko otsailaren 26an Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak ebazpena eman zuen Ongakarrantza SA merkataritza-baltzuari desegoki ordaindutakoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko beharra adierazteko, ebazpena jakinarazi eta gehienez ere bi hilabeteko epean.

Itzuli beharreko zenbatekoa, 200.000 eurokoa, Luzarok Bilbao Bizkaia Kutxan irekita duen kontu honetan sartu beharko da «Ikerketa Programa. Ongakarrantza SA diru-itzulketa» adieraziz: 2095-1463-93-3830277957.

Borondatezko epean dirua itzuli ezean, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari jakinaraziko zaio, behartze bidez egin dadin, indarrean diren xedapenei jarraikiz.

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Interesdunari jakinarazten zaio 30/1992 Legeko 111. artikuluak ezartzen duela errekurtsoa jartzen badu ere ordainketa egin egin beharko duela eta ordaintzeak ez duela berekin ekarriko errekurtsoa onestea.

Aipatutako ebazpena eta espediente osoa eskuragarri izango du, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan: Donostia kalea 1, Lakua O, 4. solairua. 01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 23a.

Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak,

MARTIN ASCACIBAR GREGORIO.


Azterketa dokumentala