Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
4423

EDIKTUA, Familiako zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa.

María Dolores García García andreak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Saileko Familiako zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu ondoren, Helder Miguel Carvalho Fernandes jaunari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin L-2009-20-880-I zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak beteaz; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

Eskatzailearen erroldatze-agiria, non egiaztatzen den Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon dela eskaera aurkeztu baino (2009-03-23) urtebete lehenagotik edo bost urte segidan azken hamar urteetan.

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia zuzendaritzan aurkez dezan (Donostia- San Sebastián kalea, 1 ; 01010 Vitoria- Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 8a.

Familia zuzendaria,

MARIA DOLORES GARCÍA GARCÍA.


Azterketa dokumentala