148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Industria eta Berrikuntza Saila
4422
IRAGARKIA, Maderas Lasa SLri 2009ko apirilaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 2005eko ekitaldian Gaitek programa zela-eta emandako diru-laguntzaren inguruko ez-betetzearen espedientea ebatzi zen.
Aipatu ebazpena Maderas Lasa SL entitateari jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (Legorretako Berostegi auzuena 2). Hori dela eta, ebazpena argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:
Ebazpena, 2009ko apirilaren 3koa, Teknologiako zuzendariarena, Maderas Lasa SLri (B20329843) 2005eko ekitaldian emandako diru-laguntzaren inguruan egindako ez-betetzea dela-eta irekitako espedientea ebazten duena (Gaitek programa).
Espediente zk.: IG-2005/00076.
Ikusi da Maderas Lasa SLri (B20329843) 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren bidez araututako programaren barruan ireki zaion espedientea. Agindu horrek produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa arautu zuen (Gaitek programa).
AURREKARIAK
2005eko abenduaren 23an, Teknologiako zuzendariak, Maderas Lasa, SLri (B20329843) diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; laguntza hori ez zen itzuli beharrekoa eta 2.427,80 eurokoa zen. Bestalde, ebazpen haren bidez, emandako diru-laguntzaren % 70, 1.699,46 euro, ordaintzeko agintzen zen, eta, halaber, gainontzekoa burututako programa proportzioaren arabera ordainduko zela, betiere agiri bidezko justifikazioa egin ostean.
Maderas Lasa SLk (B20329843) «Desarrollo de un nuevo sistema de preservación de maderas ecológico basado en la oleotermia y la reutilización de aceite vegetal usado» proiektuaren egiaztagiriak aurkeztu zituen 2006ko martxoaren 31n.
2006ko azaroaren 8an proiektuaren buruak idazki bat bidali zuen Teknologia Zuzendaritzara, eta bertan Maderas Lasa SL (B20329843) itxi egin zela jakinarazi zuen.
Teknologiako Zuzendaritzak ezin izan dio jakinarazi Maderas Lasa, SLri (B20329843) ondokoa: Foru Ogasunaren ziurtagiria eskatzeko idazkia, nahiz eta hartarako ahaleginak egin, izan ere, enpresa ez baitzen bere helbidean.
2009ko urtarrilaren 21ean ebazpena eman zuen Teknologiako zuzendariak, zeinaren bidez ez-betetze espedientea ireki baizitzaion Maderas Lasa SLri (B20329843), zerga-betebeharrak betetzen zituela ez baitzuen egiaztatu. 2009ko martxoaren 2an argitaratu zen ebazpena EHAAn.
Maderas Lasa SLk (B20329843) ez zuen alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako aldian.
Aurrekari horietan oinarritua, ez-betetze espedientearen ebazpenak zuzenbideko oinarri hauek hartzen ditu kontuan:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa (Gaitek Programa) arautzen duen 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren 23. artikuluak honela dio: " Agindu honetan eta aplika daitezkeen gainerako arauetan xedaturiko baldintzaren bat betetzen ez badu onuradunak, edo kasuan kasu, laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak betetzen ez baditu onuradunak, interesatuari entzun eta dagokion ez-betetze espedientea egin ondoren, administrazio-ebazpenaren bitartez, organo eskudunak laguntza atzera botako du eta, kasuan kasu, jasotako laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzultzeko betebeharra erabakiko du" .
EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengo ekitaldietan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ordutik, zerga-obligaziook bete direla egiaztatu beharko da.
Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako araubidea ezartzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubide eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: " Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gerta dadinean: laguntza edo diru-laguntza eskatu eta eman zeneko zertarakoetarako ez gauzatzea, eskatu zeneko helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea" .
Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau
EBATZI DU:
1.- Maderas Lasa SLri (B20329843) zerga-betebeharrak bete izana ez egiaztatzeagatik irekitako ez-betetze espedientea ebaztea, eta diru-laguntzaren gainerako zatia (728,34 euro) jasotzeko duen eskubidea galdu duela deklaratzea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeari, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 3a.
Teknologia zuzendaria,
ALBERTO FERNÁNDEZ GONZÁLEZ.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 22a.
Teknologiako zuzendaria,
EDORTA LARRAURI TERÁN.