148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Herrizaingo Saila
4421
IRAGARKIA, Richard Alfredo Clavijo Garzón jaunak eskatuta hasi den 2082/09 zenbakiko espedientean berari egindako errekerimendua jakinarazteko dena. Errekerimendu hori Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen diren eskubideez baliatzeari buruzkoa da.
2009ko apirilaren 24ko idazkiaren bidez, Richard Alfredo Clavijo Garzón jaunari berak egindako eskaera bideratzeko beharrezkoa zen dokumentazioa eskatu zitzaion.
Errekerimendu hori ezin izan denez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:
1.- Interesatua Segurtasuneko Sailburuordetzaren Kabinetera (Larrauri Mendotxe bidea, 18. Erandio-Bizkaia) joan daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.
2.- Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.
Erandio, 2009ko ekainaren 8a.
Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,
JOSEBA BILBAO BILBAO.