Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
4419

EDIKTUA, jarauntsi-zatiketa bati buruzko 742/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 742/08, jarauntsiaren zatiketa.

Demandatzailea: María Luisa Escudero Estibaliz, José María Urcelay Escudero, Urko Urzelai López de Aberasturi, Bakarne Urzelay López de Aberasturi, Berbizne Urzelai López de Aberasturi eta Arrizen Urzelay López de Aberasturi.

Abokatua: Maria Luisa Pérez Ávila.

Prokuradorea: Luis Pérez-Ávila Pinedo.

Demandatua: Eloisa Escudero Delgado.

Gaia: jarauntsiaren zatiketa.

Judizio horretan autoa eman da. Hona bere xedapenak:

1.- Pilar Escudero Delgado zenduaren jarauntsiaren zatiketa-eragiketak onartu egiten dira. María Luisa Pérez Ávila kontulariak egin zituen eragiketa horiek, eta txandaz egokitutako notaritzan protokolizatuko dira.

2.- Ebazpen hau irmoa denean, bidal bekio ofizioa Vitoria-Gasteizko Notario Elkargoko dekano jaunari zatiketa-eragiketak protokoloan jasotzea zein notariori dagokion aditzera eman dezan. Notario hori zein den jakindakoan, bidal bekizkio zatiketa-eragiketak eta auto honen lekukotza.

Eloisa Escudero Delgado andreari jakinarazpena egitea ezinezkoa gertatu dela ikusita, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala