148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Irungo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
4418
EDIKTUA, zenbatekoa erreklamatzeko bideratutako 680/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
EDIKTUA
Irungo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).
Judizioa: L2 680/08 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Juan Pablo Santamaría Ibarburu.
Prokuradorea: Amunarriz.
Demandatua: Arlindo Manuel Cordeiro Rosa.
Gaia: zenbatekoa erreklamatzea.
Judizio horretan epaia eman zen 2009ko ekainaren 17an, eta hau du epaitza:
Osorik baietsi dut Caja de Ahorros y Montes de Piedad de Guipúzcoa y San Sebastián-Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa erakundeak Arlindo Manuel Cordeiro Rosaren aurka jarritako demanda. Horrenbestez,
1.- Demandatua auzi-jartzaileari printzipal gisa 15.646,50 euro ordaintzera kondenatzen dut.
2.- Auzi-jartzaileari interes hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: kondenaren xede den printzipalari (15.646,50 euro) % 17,25eko urteko interes-tasa hitzartua 2008ko azaroaren 19tik hasi eta zenbatekoa ordaintzen den eguna bitartean aplikatuta ateratzen diren interesak.
Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi prozesuan sortutako kostuak.
Epai hau hitzez hitz jasoko da jatorrizko autoetan eta dagokion jakinarazpena egingo zaie alderdiei; adieraziko zaie, halaber, apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, epaitegi honi zuzenduta eta bost eguneko epearen barruan, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera. Eta nik, Maria Aurora Gabino Amanteguik, Irungo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.»
Arlindo Manuel Cordeiro Rosa demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat(PZLb).
Auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake ebazpen horren aurka Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Irun (Gipuzkoa), 2009ko ekainaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.