Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
4417

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 429/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Elebi Komunikazioa SL sozietateak eskatuta Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian desahuzioari buruzko L2 429/09 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, ordainketarik egin ez delako, IPS PUMS Hidráulica y Riego sozietatearen eta Julian Lopez Rivera jaunaren aurka. Epaia eman da, eta hauexek ditu idazpurua eta epaitza:

104/09 EPAIA

Tokia eta eguna: Donostia-San Sebastián, 2009ko ekainaren 8a.

Alderdiak:

1.- Demandatzailea: Elebi Komunikazioa SL.

Abokatua: Logroño jauna.

Prokuradorea: Mendavia jauna.

2.- Demandatua: IPS PUMPS Hidráulica y Riego eta Julian Lopez Rivera jauna, auzi-ihesean dena.

Helburua: desahuzioa eta errentak erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baietsi dut Elebi Komunikazioa SL sozietateak IPS PUMPS Hidráulica sozietatearen aurka eta auzi-ihesean den Julian Lopez Rivera jaunaren aurka jarritako demanda. Hauek dira erabakitakoak:

Suntsituta deklaratzen dut Añorga auzoan, Gurutzegi kaleko 12. zenbakian, kokatuta dagoen 15. lokalari/bulegoari dagokion errentamendu-kontratuta.

Demandatua sei mila hirurehun eta hamar euro eta laurogei zentimo (6.310,80) eta PZL-ko 576. artikuluak ezarritako prozesuko interesak ordaintzera kondenatzen dut.

Demandatua lokala utzi bitartean mugaeguneratzen diren errentak ordaintzera kondenatzen dut.

Demandatua lokala uztera, bertatik alde egin ez badu dagoeneko, eta libre uztera kondenatzen dut. Ohartarazten zaio, halaber, borondatez egiten ez badu, kaleratua izango dela 2009ko irailaren 21ean, epai hau errekurritzen ez bada eta demandatzaileak demanda betearazlearen bidez eskatzen badu.

Alderdi demandatua prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta jakinaraz bekie, halaber, epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik bost eguneko epean. Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa.

Demandatuei, IPS PUMS Hidráulica y Riego sozietateari eta Julian Lopez Rivera jaunari, legez jarritako moduan jakinarazteko egin eta sinatu dut ediktu hau, Donostia-San Sebastiánen (Gipuzkoa), bi mila eta bederatziko ekainaren zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala