148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
4416
EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatik desahuzioa egiteko 1404/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa. L2 1404/08.
Demandatzailea: Maite Martín Garmendia.
Abokatua: Ignacio María Imaz Ocharan.
Prokuradorea: Patricia Zabalegui Andonegui.
Demandatua: Bizkaiko SL
Gaia: errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa.
Judizio horretan epaia eman da eta honakoa da epaitza:
Osorik baiesten dut Maite Martín Garmendiaren ordezkariak Bizkaiko SLren aurka aurkeztutako demanda eta, beraz, indargabetutzat deklaratzen dut alderdiak lotzen dituen errentamendu-kontratua, Bilbon —Larrasquituko errepidea 35, 2. eskuina, 5 eta 6 departamentuak— kokatuta dagoen lokalaren gainekoa. Demandatua legezko epean lokal hori hustu eta auzi-jartzailearen esku uztera kondenatzen dut, eta hala egiten ez badu bertatik botako dela ohartarazten zaio. Kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.
Bizkaiko SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Bilbao (Bizkaia), 2009ko maiatzaren 27a.
IDAZKARI JUDIZIALA.