148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
4415
EDIKTUA, 723/09 judizio betearazlearen ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)
Judizioa: 723/99 judizio betearazlea.
Demandatzailea: Promoción y Construcción Azulejos y Pavimentos SL.
Abokatua: Fuldain Gonzalez, Francisco Javier
Prokuradorea: Jaime Villaverde Ferreiro.
Demandatua: Fernando Carballo Fernandez eta Maria Angeles Guzman Mendez
Gaia: C10 judizio betearazlea.
Maria Angeles Guzman Mendez andrearen eta Fernando Carballo Fernandez jaunaren aurka abiarazitako betearazpenak aurrera jarraitzeko agintzen dut, harik eta enbargatutako ondasunen errematea egin eta hortik ateratako zenbateko osoarekin Promocion y Construccion Azulejos y Pavimentos SL enpresari hauek ordaindu arte: 5.424,13 euro printzipalari dagozkionak; 22,84 euro gastuei dagozkienak; 3.095,20 euro interesei eta kostuei dagozkienak, hau da, legezko interesei edo interes hitzartuei eta sortutako kostuei. Horrekin batera, sortuko diren kostuak ordaintzera ere kondenatzen ditut demandatuak.
Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Fernando Carballo Fernandez demandatukidea auzi-iheslaria denez, epaitegietako aretoetan edo probintziako aldizkari ofizialaren bidez jakinaraziko zaio epai hau, betiere jakinarazpen pertsonala eskatzen ez bada. Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Fernando Carballo Fernandez demandatu auzi-iheslariaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Bilbao (Bizkaia), 2009ko ekainaren 12a.
IDAZKARI JUDIZIALA.