Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 Zenbakiko Epaitegia
4414

EDIKTUA, 1185/07 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 1185/07 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Metroparque SA.

Alderdi demandatua: Aitor José Ugidos de Arriba eta Newalma SL.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

116/09 EPAIA

Bilbao, 2009ko maiatzaren 22a.

Nik, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut epaitegi honetan bideratu diren 1185/07 judizio arruntaren autoak. Rafael Eguidazu prokuradoreak ordezkatuta eta Alfonso M.ª Elejalde letratuak defendatuta, Metroparque SAk eskatuta bideratu dira horiek, auzi-ihesean den Newalda SLren aurka.

EPAITZA

Onetsi egiten dut Eguidazu prokuradoreak, Metroparque SAren izenean eta ordez, Newalda SLren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu egiten dut demandatua auzi-jartzaileari 6.503,67 euro ordaintzera, zenbateko horrek ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan adierazi diren interesak sortuko ditu. Demandatuak, halaber, prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu.

Legean agindu bezala jakinaraz bekie alderdiei.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren testigantza egin beharko da autoei eransteko.

Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2009-01-14ko autoaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko hain justu ere.

Bilbao (Bizkaia), 2009ko ekainaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala