Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
4413

EDIKTUA, 1335/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 1335/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ruben Panero Villahizan.

Abokatua: Monica Garcia Hernandez.

Prokuradorea: Irene Jiménez Etxebarria.

Demandatua: Juan Carlos Calvo Castaño.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman da. Hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Rubén Panero Villahizanen izenean eta ordez Jiménez Echevarria prokuradoreak aurkeztutako demanda, Juan carlos Calvo Castañoren aurkakoa eta, ondorioz, auzi-jartzailerari ondokoa ordaintzera kondenatzen dut demandatua: mila laurehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta berrogeita hamabost zentimo (1.477,55 euro) gehi ebazpen honen egunetik aurrerako diruaren legezko urteko interesa bi puntutan gehituta. Bestalde, eragindako kostuak ordaindu beharra ere ezartzen zaio.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Carlos Calvo Castaño demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2009ko ekainaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala