Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
4412

EDIKTUA, 1460/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 1460/08 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Bilboko Udalaren Etxebizitzak toki erakunde autonomoa.

Abokatua: Regina Ornilla Umaran.

Prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.

Demandatua: Begoña Cengotitabengoa Radigales.

Gaia: ohikoa.

Judizio horretan 2009ko ekainaren 9an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

Bilboko Udalaren Etxebizitzak toki erakunde autonomoak Begoña Cengotitabengoa Radigales andrearen aurka aurkeztutako demanda baiesten dut eta, ondorioz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako zenbatekoak ordaintzera: hiru mila zortziehun eta berrogeita bi euro eta zentimo bat (3.842,01), gehi legezko interesak bi puntutan gehituta, ebazpen hau ematen den egunetik hasi eta ordainketa erabat egin arte. Halaber, demandatuak prozesuan sortutako kostuak ordaindu beharko ditu.

Begoña Cengotitabengoa Radigales demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2009ko ekainaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala