Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
4411

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 662/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 662/08 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Portugaleteko Atarazanas kaleko 1 zenbakiko jabekideen erkidegoa.

Alderdi demandatua: Judith Pinedo Cabreras.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da. Hona ebazpen horren testua:

66/09 EPAIA

Epailea: Cristina Garcia Quesada.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bederatziko ekainaren bia.

IZO: 48.02.2-08/006970.

Prozedura: 662/08 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Portugaleteko Atarazanas kaleko 1 zenbakiko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Pedro Maria San Millan Aristegui.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldama.

Alderdi demandatua: Judith Pinedo Cabreras.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Portugaleteko Atarazanas kaleko 1 zenbakiko jabekideen erkidegoaren ordezkariak aurkeztutako demanda, Judith Pinedo Cabrerasen aurkakoa. Hortaz, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 360 euro ordaintzera, gehi kostuak.

Ebazpen honen berri eman alderdiei, Botere Judizialaren Lege Organikoko 248.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jakinarazi horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, idatziz. Epaitegi honetan aurkeztu beharko dute, bost eguneko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuak egun helbidea non duen ez dakigunez gero, epaileak ediktu hau argitaratzea erabaki du, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko ekainaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala