148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
4410
EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 406/08 jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: Juan Ramón Hormazabal Garcíak eskatuta, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 406/08 prozeduran ondoko finkak inmatrikulatzeko jabari-espedientea bideratu da:
Karrantza Haranean kokatuta dauden etxeak eta jabetzakoak osatutako landa-finka: Karrantza Haraneko Paules auzoan " La de Arriba" izeneko etxea, hamabost zenbakiduna, beheko solairua, solairu printzipala eta ganbara dituena; hirurogeita lau metro karratuko azalera du; mugak: iparraldean Juan Peñaren beste finka bat, hegoaldean, errepide probintziala; ekialdean ataurrea eta errepidea eta mendebaldean herriko garia jotzeko lursaila. Besteak beste, hauek dira etxearen jabetzakoak:
Seigarren jabetzakoa: aipatu Llosa del Barranzo eta Brincon beste finka bat, hiru area eta hamalau zentiarea dituena; mugak: iparraldetik, lursail komuna; ekialdetik Marcelino Peña, hegoaldetik horren muga eta horren azpian Felipe Palacios; eta mendebaldetik Manuel Landera.
Hamahirugarren jabetzakoa: La Larga del Rio izeneko tokian aipatu Llosa de la Callejan beste finka bat, hiru area eta hogeita hamazazpi zentiarea dituena; mugak: iparraldetik, Lorenzo Peña; hegoaldetik, Llosa de Abajoko mehelina; ekialdetik Josefa Orcasitas eta mendebaldetik, Luciano Portillaren jaraunsleak.
Hamaseigarren jabetzakoa: Llosa de Abajo. Beste finka bat aipatu Llosan, Vellanosa izeneko tokian, bederatzi areatakoa; mugak: iparraldetik, Miguel Ahedo; hegoaldetik, erreka; ekialdetik, José Arrizabalaga eta mendebaldetik Juan Peña.
Hogeita laugarren jabetzakoa: aipatu Llosa de Abajon beste finka bat, Jarretón de Fuente de Lama izeneko tokian, landu gabeko lursaila, hiru area eta hirurogeita lau zentiarea dituena; mugak: iparraldetik, Lorenzo Peña; hegoaldetik, Pedro Peña; ekialdetik, Miguel Ahedo eta mendebaldetik Baldomero Galdo" .
Honen bidez, eta egun honetako probidetzian erabakitakoari jarraituz, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeen pertsonei -nortzuk diren ez dakigu eta- ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.
Balmaseda (Bizkaia), 2009ko maiatzaren 15a.
IDAZKARIA