148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegia
4409
EDIKTUA, titulu ez-judiziala betearazteari buruzko 22/09 autoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa.
ANJ 22/09 apelazio-errekurtsoa.
Errekurtsogilea: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SA. -BBVA-.
Prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.
Abokatua: Olga Arribas Cueto.
Errekurritua: María de los Ángeles Domínguez Rodríguez eta Marcos Francisco García Sánchez.
Prokuradorea: eta
Abokatua: eta Teresa Llantada Iglesias.
Errekurtso horretan autoa eman da. Hona bere xedapenak:
«Salak hauxe ebatzi du: Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiak titulu ez-judiziala betearazteko autoetan, 2008ko irailaren 9an, emandako autoaren aurka (erroilu honen jatorria da auto hori) BBVA SAk aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi egiten da. Hortaz, auto hori ezetsi egiten da zati batean, honako erabaki hauei dagokienez: absoluzio-epaia emanez prozedura bukatutzat ematea eta kostuak inori ez ezartzea -betearaziaren kontura izango dira-. Apelazio honetako kostuei buruz ez da erabakirik hartu.
Ebazpena irmoa denean autoak jatorrizko epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzezko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.
Gure ebazpena hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Epaiaren ziurtagiria dagokion erroiluari erantsiko zaio.»
Marcos Francisco García Sánchez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Bilbao, 2009ko ekainaren 23a.
IDAZKARI JUDIZIALA.