Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4408

IRAGARKIA, 638/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartzeari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:

Errekurtsoaren zenbakia: 638/09.

Sekzioa: 2.

Aurkezte-eguna: 2009-05-08.

Errekurtsogilea: ELA sindikatua.

Inpugnatutako jarduera burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Inpugnatutako jarduera: 50/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, Nekazaritza Sailarena (EHAA 49. zk., 2009-03-11). Dekretu hori beste bi hauek aldatzekoa da: 50/2001 Dekretua, zeinaren bitartez Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuaren kudeaketaren zati bat Neiker SAri atxiki baitzaio eta 177/1997 Dekretua, nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuaren kudeaketa AZTI, ABri atxikitzen diona.

Bilbao, 2009ko ekainaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala