Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
4406

EBAZPENA, 2009ko ekainaren 25ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen 2008. eta 2009. urteetako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratu dadila xedatzen duena (8602645 hitzarmen-kodea).

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Negoziazio-mahaiko ordezkariek zuzendaritza honetan 2009ko ekainaren 2an aurkeztu zuten aipatutako hitzarmenari buruzko derrigorrezko dokumentazioa, eta dokumentazio hori zuzendu eta berriz aurkeztu zuten 2009ko ekainaren 17an.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Langileen Estatutuari buruzko Legeko 90.2 artikuluak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, 1995-03-29ko BOEn argitaratua) aurreikusten duen eskumena lan-agintaritza honi dagokio, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuko 17.f) artikuluak (2005-10-27ko EHAA) xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuak (1981-04-02ko EHAA) eta Hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuak (1981-06-06ko BOE) xedatutakoaren ildotik.

Bigarrena.- Sinatutako hitzarmenak langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89., eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Horren ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 25a.

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO GIZARTE EKIMENEZKO IKASTETXEEN HITZARMEN KOLEKTIBOA

2008-2009.

I. TITULUA - XEDAPEN OROKORRAK.

I. KAPITULUA

EREMUAK

1. artikulua.- Lurralde-eremua.

Hitzarmen hau Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetan aplikatuko da.

2. artikulua.- Eremu funtzionala.

Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko gizarte-ekimenezko ikastetxeentzat izango da hitzarmena, zehazki, jardueratzat unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautua dutenentzat.

Irakaskuntza ez arautua ematen duten eta hitzarmen honetan sartzen ez diren enpresak eta sektoreak hitzarmen honi atxiki dakizkioke, betiere Langileen Estatutuko 92. artikuluan zehazten den legez.

Musika Eskolek hitzarmen honen eranskin bat negoziatu ahal izango dute, eta bertan, batetik, euren espezifikotasunak jasoko dira, eta, bestetik, soldata-taulak eta asteko eta urteko lanaldiak. Hitzarmen honek indarrean dirauela, aipatu eranskinaren gainean akordiorik lortu ezkero, jaso egingo da. Adostasun batera heltzen ez den bitartean, 2005eko azaroaren 10ean itundutako baldintzak mantenduko dira (2006ko urtarrilaren 23ko EHAA) soldata-taulei dagokienez ezik, zeintzuk Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekimeneko ikastetxeen soldata-taulak eguneratzen diren neurrian eguneratuko baitira.

Hitzarmen honen eremutik kanpo geratzen dira ikastolak eta erlijiosoak eta abadeak prestatzeko helburua duten ikastetxeak.

3. artikulua.- Langile-eremua.

Hitzarmen honek lan-kontratuz ikastetxe batean besterentzako lanean diharduten langile guztiengan izango du eragina, betiere ikastetxeok hitzarmen honen eremuan sartzen badira.

Martxoaren 10eko 8/80 Legearen (Langileen Estatutua) 2.1. artikuluan aipatutako langileak eta zuzendari-kudeatzaile, administratzaile eta horien baliokideak direnak ere hitzarmen honetatik kanpo uzten dira.

4. artikulua.- Iraupena.

Alderdiek hitzarmena izenpetzen duten eguna edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den eguna edozein izanda ere, Hitzarmena 2008ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta 2009ko abenduaren 31 arteko iraupena edukiko du; aldi hori, hala ere, espresuki, behin-behingoz eta halabeharrez luzatuko da, 2010eko hitzarmena indarrean jarri arte.

Hitzarmen honek 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera edukiko ditu ekonomia-ondorioak.

II. KAPITULUA

HITZARMENA SALATZEA, BERRIKUSTEA ETA LUZATZEA

5. artikulua.- Luzapena.

Hitzarmena urtero luzatuko da 2009ko abenduaren 31tik aurrera, ordezkotza duten alderdietako edozeinek hitzarmenaren indarraldia edo luzapena bukatu baino gutxienez bi hilabete lehenago hitzarmena berariaz salatzen ez badu.

6. artikulua.- Hitzarmena salatzea.

Hitzarmena behar den moduaz eta denboraz salatuta, hau izenpetzen duten alderdiek beren hitza ematen dute, hurrengo Hitzarmenaren Negoziazio Batzordea hitzarmenaren edo luzapenaren amaiera-eguna baino hilabete lehenago -gehienez ere- eratzeko.

III. KAPITULUA

DIZIPLINA ETA LANAREN ANTOLAKUNTZA

7. artikulua.- Lana antolatzea.

Diziplina eta laneko antolakuntza ikastetxearen titular den erakundearen berariazko ahalmena da. Horiek, diziplina eta antolakuntza alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza pribatuko ikastetxeetan aplikatzeko indarrean dauden xedapenetan agindutakora egokitu beharko dira.

IV. KAPITULUA

HITZARMENA INTERPRETATZEKO BATZORDE MISTOA

8. artikulua.- Eraketa.

Hitzarmen honetan ezarritakoa interpretatzeko, bitartekotza egiteko eta arbitraje eta segimendu-lanak egiteko batzorde misto bat eratuko da. Beraren erabakiak lotesleak izango dira; bilera guztien akta jaso beharko da, landutako gaiak artxiboan sartu eta erregistroan erasota utzi beharko dira.

9. artikulua.- Kideak.

Batzordea, patronalen elkarte eta erakundeetako 6 kidek eta sindikatuen izenean beste 6 kidek osatuko dute. Esan behar da patronalen elkarteok eta sindikatuok Hitzarmena izenpetzen dutenak besterik ez direla izango eta batzuek eta besteek, gutxienez ere, postu bana izango dutela Batzordean.

10. artikulua.- Egitekoak.

Batzordeak eginkizun hauek edukiko ditu:

a) Hitzarmen honetan erabakitakoa interpretatzea.

b) Hitzarmen honetan zehazten diren beste guztiak.

11. artikulua.- Funtzionamendua.

Batzordeak bere jarduerarako arautegia prestatuko du ondorengo oinarri-irizpideak kontutan hartuta:

1.- Batzordea hitzarmen hau izenpetu eta hurrengo 8 egun naturalen barruan eratuko da.

2.- Lehendakaritzan eta idazkaritzan batzordearen barruan aukeratzen diren batzordekideek jardungo dute.

3.- Erabakiak baliodunak izateko, alderdi bakoitzeko gutxienez bina kide biltzean emango da eratutzat Batzordea, betiere horiek alderdi bakoitzeko botoen % 50 gutxienez ordezkatzen badute.

4.- Erabakiak boto kualifikatuz eta erakundeen ordezkaritza ofizialaren arabera hartuko dira, erabakiak hartzeko % 50ek onartu behar duela, bai enpresarien aldetik eta bai langileen ordezkaritzaren aldetik.

5.- Mahaiburua izango da Batzorderako deiak egingo dituena; hori ezean, bi alderdietako edozeinek egingo ditu.

6.- Erabakien berri emateaz idazkaria arduratuko da.

II. TITULUA

LANGILEAK

I. KAPITULUA

LANGILEEN SAILKAPENA

12. artikulua.- Hitzarmen honen ezarpen-eremuan dauden langileak, zer nolako titulazioa daukaten eta ikastetxean zer nolako lana egiten duten kontuan hartuta, hiru taldetan sailkatuko dira:

* 1. taldea: Irakasleak.

* 2. taldea: Irakasle ez diren langileak.

* 3. taldea: Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko langileak.

1. taldea: irakasleak.

1.1.- Haur Hezkuntzako 2. zikloa eta Lehen Hezkuntza:

1.1.1.- Irakaslea.

1.2.- DBHko 1. zikloa.

1.2.1. Irakaslea.

1.3.- DBHko 2. zikloa eta Batxilergoa.

1.3.1.- Irakaslea.

1.4.- Erdi mailako eta goi mailako prestakuntza-zikloak eta gizarte-garantiako moduluak, hasierako lanbide prestakuntzako programak, lanbide-hastapenerako ikastetxeak eta zereginen ikaskuntzarako gelak:

1.4.1.- Irakasle titularra.

1.4.2.- Irakasle laguntzailea edo agregatua.

1.4.3.- Irakasle espezialista.

1.5.- Hezkuntza berezia.

1.5.1.- Irakasle titularra.

1.6.- Helduen hezkuntza iraunkorra:

1.6.1.- Irakasle titularra.

1.6.2.- Irakasle laguntzailea edo agregatua.

1.7.- Beste langile batzuk:

1.7.1.- Hezkuntzako orientatzailea.

1.7.2.- Curriculumetik kanpoko hezkuntza-jardueretarako irakaslea.

1.7.3.- Instruktorea.

1.7.4.- Monitorea.

1.7.5.- Hezitzailea.

1.8.- Kategoria funtzional-tenporalak:

1.8.1.- Zuzendaria.

1.8.2.- Zuzendariordea.

1.8.3.- Ikasketa-burua.

1.8.4.- Saileko burua, mintegiko burua, ziklo edo arloko koordinatzailea.

Irakasleen aldi baterako jarduketa kategoriak, lanaldiak eta berariazko lansari-osagarriak, egiteko horrek irauten duen artean mantenduko dira.

2. taldea: irakasle ez diren langileak.

2.1.- Irakasle ez diren tituludunak:

2.1.1.- Goi mailako tituludunak.

2.1.2.- Erdi mailako tituludunak.

2.1.3.- Hezkuntza-laguntzako espezialistak.

2.2.- Administrazioko langileak:

2.2.1.- Gerentea.

2.2.2.- Administrazioko edo idazkaritzako burua.

2.2.3.- Negoziatuko burua.

2.2.4.- Ofizial administraria, kontularia, merkataritza-agentea.

2.2.5.- Administrari laguntzailea. Harreragilea. Telefonozaina.

2.3.- Langile laguntzaileak:

2.3.1-. Ikasle-begiralea.

2.4.- Zerbitzu Orokorretako langileak:

2.4.1.- Atalzaina.

2.4.2.- Atezaina.

2.4.3.- Zaintzailea, gauzaina.

2.4.4.- Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofizioetako langilea.

2.4.5.- Lehen mailako ofiziala, lehen mailako ofizial gidaria.

2.4.6.- Gobernatzailea.

2.4.7.- Garbiketa-, josketa-, ikuzketa-, lisaketa eta jantokiko langilea.

2.4.8.- Sukaldeko arduraduna.

2.4.9.- Sukaldaria

2.4.10.- Sukaldeko laguntzailea.

2.4.11.- Bigarren mailako ofiziala, bigarren mailako gidaria.

2.4.12.- Langile ez kualifikatua.

Hitzarmeneko Interpretazio Batzorde Mistoak hitzarmen honetan jasotzen ez diren kategoria guztiak homologatuko ditu.

3. taldea: Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko langileak:

3.1.- Irakaslea.

3.2.- Goi mailako teknikaria.

3.3.- Laguntzailea.

Hitzarmeneko Interpretazio Batzorde Mistoak hitzarmen honetan jasotzen ez diren kategoria guztiak homologatuko ditu.

13. artikulua.- Lanpostuak betetzea.

Lehenago zehazturiko mailak aipamenezkoak dira eta ez dira denak horniturik egon beharrekoak, ikastetxearen izaerak edo haren jardunaren ondoriozko beharrek hala eskatzen ez badute, eta postu horiek indarrean dauden legezko xedapenek irakaskuntza-maila, gradu edota mota bakoitzerako eskatzen ez badituzte behintzat.

14. artikulua.- Kategoriak definitzea.

Kategorien definizioak hitzarmen honen II. eranskinean daude jasota.

II. KAPITULUA

LANGILEAK KONTRATATZEA

15. artikulua.- Kontratu motak.

Ikastetxeetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko, kontratu mugagabeak egingo dira, legeak agintzen dituen kasuetan salbu. Iraupen jakineko kontratuak kasu hauetan egin daitezke:

a) Lan nahiz zerbitzu jakinetarako. Kontratu-mota hori ezingo da inoiz egin enpresako jarduera iraunkorreko lanetarako.

b) Ikastetxean behin-behingoz, noizean behin, zein aldian-aldian egin beharreko zerbitzuetarako.

c) Lanpostua gordetzeko eskubidea duten langile finkoak ordezkatu beharra dagoenean; horrelakoetan, ordezkaturiko langilearen izena eta ordezpenaren zergatia jasota utzi beharko dira.

d) Indarrean dauden legeek aldi jakinerakotako uzten dituzten beste kasu guztietan. Honelako kasutarako, gutxienezko iraupena ikasturtearen azkenera (abuztuaren 31) artekoa izango da.

Ikasturte osorako irakasleak eta hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatzen direnean, 365 eguneko iraupena bermatuko zaie.

Lan pilaketagatik egiten diren kontratuak 12 hilabetetara arte luza daitezke, ikastetxean lehen aldiz lan egiten dutenak kontratatzen badira.

Hitzarmen honetako baldintzak horren esparruan lanean ari diren langile guztiek bete beharrekoak dira, erabilitako kontratazio-mota, adina zein sexua gorabehera.

16. artikulua.- Legezko betekizunak.

Denbora jakinerako lan-kontratuak idatziz eta lau aletan egin beharko dira; alderdi bakoitzak ale bana jasoko du, hirugarren alea, berriz, eskuduntzadun erakundearen esku geratuko da eta laugarrena langileen ordezkarien esku, indarrean dauden legeek diotenaren arabera.

17. artikulua.- Kontratu finkoa izatera pasatzea.

Lan-pilaketagatiko kontratua zein lan edo zerbitzu jakinerakoa duten langileak finkoak izatera pasatuko dira automatikoki, baldin eta ikasturte osoa igaro ondoren lanean jarraitzen badute, lana behin-behineko izaerakoa bada ezik.

18. artikulua.- Aldi baterako Lan Enpresak. Eskueran jartzeko kontratuak.

Aldi Baterako Lan Enpresen zerbitzuak kontratatuz gero, Hitzarmen honek eragiten dituen enpresek bermatu egingo dute beren eskueran jarritako pertsonek hitzarmen honetan kategoria ezberdinetarako ezartzen diren soldata eta lanaldi berberak izango dituztela. Aldi Baterako Lan Enpresak eta enpresa erabiltzaileak sinatzen duten eskueran jartzeko kontratuan berariaz jaso beharko da betebehar hau.

19. artikulua.- Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko laguntzaileak kontratatzea.

Kategoria honetarako kontratuak hitzarmen honen eremuko ikastetxe batean 2006-2007 ikasturtera arte laguntzaile gisa lan egin duten langileei soilik egin ahal izango zaizkie.

Ikastetxeek teknikari-kategorian aritzeko beharrezko titulua lortzea erraztuko die laguntzaile kontratatuei. Enpresaburuen elkarteek beharrezko titulua lortzeko ikastaroak sustatuko dituzte. Laguntzaileak beharrezko titulua lortzen duenean teknikari-kategoria izango du automatikoki.

III. KAPITULUA

PROBALDIA, LANPOSTU HUTSAK ETA LANPOSTUA UZTEA

20. artikulua.- Langileak hartzea.

Hitzarmen honek hartzen dituen langileak langilearen eta ikastetxearen titularraren arteko aukerako kontratazioz hartuko dira.

21. artikulua.- Probaldia.

a) Lanean hasi berri diren langile finko guztiek hitzarmen honetan haien lanbide-mailarako jarritako probaldia egin beharko dute, kontrakorik hitzartu ezean. Probaldi honen iraupena, gehienez ere, lau hilabetekoa izango da irakasle eta irakasle ez diren tituludun langileentzat eta gainerakoentzat hamabost egunekoa. Honetarako ez da kontutan hartuko Lanerako Ezintasun Iragankorra (LEI).

b) Probaldian, bai langileak eta bai ikastetxearen titularrak lan-kontratua eten egin dezakete, aldez aurretik jakinarazteko eperik gabe eta ordainsaririk jasotzeko eskubide barik.

c) Probaldia bukaturik, langilea ikastetxeko plantillako bilakatuko da; aldi hori ondorio guztietarako hartuko da kontuan.

d) Aurretik lan berberak egiteko egindako kontratuak direla-eta, ikastetxean eginkizun horietan egindako lan-denbora probaldirako baliagarri izango zaie kontratatutako langileei.

e) Ezin izango da probaldirik ezarri baldin eta a) idatz-zatian ezarritako probaldiaren gehienezko iraupena baino denbora gehiagoz langileak ikastetxe horretarako kontratuko eginkizun berberak egin baditu kontratua egin aurretik. Probaldirako ezarritako gehienezko iraupena baino denbora gutxiagoz aritu bada eginkizun horiek egiten, gehienezko iraupena lortu arteko iraupeneko probaldia ezarri ahal izango da.

22. artikulua.- Kontratu finkoetarako egunak zenbatzea.

Kontratu finkoa egin ez zaien langileei, langile finko bilakatzen badira, hogei egun baliodun baino gutxiagoko etenarekin edo ikasturte amaieraren eta hurrengo ikasturtearen arteko etenaldia izan duten jarraipenik gabeko kontratuak direla-eta aurretik egindako lanegunak antzinatasunerako eta probaldirako baliagarriak izango zaizkie.

23. artikulua.- Lanpostu hutsak, lanpostu berriak eta mailaz igotzeak.

Langileak lan-harremana iraungi izanagatik, ikastetxean zuen tokia utzitakoan gertatzen den egoera hartuko da hutsunetzat.

Ikastetxeetan hutsik dauden lanpostuak edo sortzen direnak, itundutako gelak gutxitu dituzten ikastetxeen araudiko irizpideen arabera eta Hezkuntza Hitzarmenen Arautegiaren arabera beteko dira, horiek indarrean dauden artean.

1.- Irakasleen lanpostu hutsak.

Irakasleen goragoko mailetan gerta daitezkeen lanpostu hutsak, ahal baldin bada, talde bereko beheragoko mailetako langileek beteko dituzte, gaitasuna, titulazioa, egokitasuna eta ikastetxe horretan duten antzinatasuna kontuan hartuta.

Ikastetxearen titularraren iritziz, aurretik aipatutako baldintzak betetzen dituenik ez badago, aldian-aldian indarrean dauden legeen arabera beteko dira lanpostu hutsak.

Hitzartutako mailetan, lanpostu hutsak indarrean dauden legeen arabera beteko dira. Ikastetxeko eskola-kontseiluak, eskatutako gainerako betebeharrak betetzen dituzten ikastetxeko bertako langileei lehentasuna emango die, hutsik dagoen lanpostu hori betetzeko eskea egin dutenen artean.

Elebiduna izateari ere lehentasuna eman dakioke hutsik dauden lanpostuak betetzerakoan, euskalduntze-planean hala adierazita daukaten ikastetxeetan.

Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakasle finkoak lehentasunezko eskubidea izango du maila horietan hutsik gera daitezkeen lanpostuak betetzeko, baldin eta eskatutako kalifikazioa eta toki horretan gutxienez bost urteko antzinatasuna baditu, eta beti ere lan-kontratuan zer kontratu mota den zehazten ez bada.

2.- Administrazioko langileen lanpostu hutsak.

Administrazioko langileen taldean hutsik gerta daitezkeen lanpostuak ondorengo irizpideei jarraiki beteko dira:

a) Hutsik dauden administratzaile, zuzkitzaile eta bulego-buruaren lanpostuak, administrazioko zein idazkaritzako buruenak eta telefonozainaren lanpostua, titularrak izendapen askez izendatuko ditu.

b) Maila batean bost urtez lanean aritutako laguntzaileak ofizial izatera pasako dira, eta lanpostu hutsik ez bada laguntzaile lanetan jarraituko dute ofizialaren lansariaz.

c) Ikastetxe batean bi urtetik gora lanean aritutako izangaiek besterik gabe beteko dute laguntzailearen lanpostua.

3.- Zerbitzu orokorretako lanpostu hutsak.

Langile horien artean gertatutako lanpostu hutsak, idatz-zati bereko hurrengo beheragoko mailako langileek beteko dituzte, beti ere bete beharreko lanpostuan jarduteko gaitasuna eta egokitasuna edukiz gero.

4.- Kontratazio berriak edota lanpostu hutsak egotea.

Jende berria kontratatu behar izanez gero edota lanpostu hutsak gertatuz gero, eta lanpostu horiek plantillako langile finkoez betetzea ezinezkoa bada, aldi baterako zein lanaldi partzialeko edo antzeko kontratua duten langileek eta behin-behineko gisa kontrataturik daudenek edukiko dute lehentasuna, betiere ikastetxearen titularraren iritziz egokiak badira eta probaldiko epea bete badute.

24. artikulua.- Lanpostua borondatez uztea.

a) Ikastetxearentzat egiten duen lana borondatez utzi nahi duen langileak ikastetxearen titularrari horren berri eman beharko dio, idatziz, aurrez jakinarazteko epeen barruan:

- Irakasleak eta irakasle ez diren langile tituludunak: hilabete bat.

- Gainerako langileek: 15 egun.

b) Langileak aurre-jakinarazpen hori esandako epeetan egiten ez badu, ikastetxearen titularrak, aurre-jakinarazpenean izandako atzerapen-egun bakoitzeko, langile horri likidaziotik bi eguneko lansaria kentzeko eskubidea izango du, aurrez jakinarazteko egun kopurua gainditu gabe.

Funtzionariotzara iristeko kasuak horretatik kanpo utziko dira. Egoera honetan dauden langileek zazpi eguneko epea edukiko dute, onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik hasita, aurre-jakinarazpena ikastetxearen titularrari egiteko.

c) Ikastetxeak aurre-jakinarazpena behar den epean eta eran jasotzen baldin badu, lan-harremana bukatzean dagokion likidazioa ordaindu beharko dio langileari. Egiteko hori betetzen ez bada, langileak eskubidea edukiko du likidazioa ordaintzean izandako atzerapen-egun bakoitzeko 2 eguneko soldata jasotzeko kalte-ordain modura, muga aurre-jakinarazpenerako egun kopurua izango dela.

d) Langile batek, borondatez, lan-harremana amaitutzat eta bere lan-eskubideak betetzat jotzen dueneko agiria, bi laneguneko aldian, langileen ordezkarien, enpresa-batzordearen edo sindikatuen esku egongo da, langilea aurka agertzen ez bada, behintzat.

III. TITULUA

LANALDIA, OPORRAK, GAISOTASUNAK, BAIMENAK, EGUNERATZE-, HOBEKUNTZA- ETA BIRZIKLATZE-IKASTAROAK ETA ESZEDENTZIAK

I. KAPITULUA

LANALDIA

25. artikulua.- Lan-egutegia.

Ikasturtea hasi baino lehen eta aldez aurretik ikastetxeko langileen ordezkariei iritzia eskaturik, lan-egutegia erabaki eta idatziz emango da, lan-jaiak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren artezpideak eta langileen interesak kontutan hartuta. Lan Sailak izendaturiko lan-jaiak aldatu egiten badira, aldaketa hori ofizialtzen denetik aurrera moldatuko da erabakitako lan-egutegia.

Irakaskuntza arautuetan, lan-egutegi horrek Eskola-kontseiluak aldez aurretik onartutako lan-egutegia errespetatu beharko du eta eskolen hasiera eta amaiera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak xedatutakoaren araberakoak izango dira.

Ikastetxearen titularraren eta langileen ordezkarien arteko erabaki-bidez, egutegia prestatzerakoan, uztailari dagokion ordutegia urtean barrena banatzeko programa egin daiteke irakasleekin, beti ere, 32. artikuluko bigarren lerroaldean ezarritakoa betetzen bada. Ordu horiek ez dira aparteko ordutzat hartuko.

26. artikulua.- Urteko lanaldia.

Hitzarmen honetan finkaturiko lansariei dagokien urteko ordu-kopurua, ondoren zehaztuko da maila bakoitzarentzat:

1) Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, DBHko, DBHOko eta IEetako itunduriko eta itundu gabeko ikastetxeetako irakasleentzat 1.252 ordukoa izango da. Horietatik osagarriak izango dira hitzarmen honen 28. artikuluan maila bakoitzarentzat jartzen denaren asteko proportziotik ateratzen direnak.

2) Zuzendari, zuzendariorde, ikasketa-buru nahiz saileko buru mailetakoak diren irakasleek, urteko, kide direneko irakaskuntza motari dagozkionak baino 210 ordu gehiago edukiko dituzte.

3) Irakaskuntza espezializatuetako irakasleentzako eta helduen hezkuntza iraunkorreko irakasleentzat, 1.300 ordu.

4) Irakasle ez diren tituludunentzat, urteko 1.390 ordu.

5) Irakasleak izan gabe, administrazio eta zerbitzuetako langileentzat 1.585 ordu.

6) Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko langileak: irakasleak 1.352 ordu; goi-mailako teknikariak: 1.620 ordu; laguntzaileak: 1.620 ordu.

2008an benetan egindako lanaldia hemen ezarritakoa baina handiagoa bada gehiegizko lanaldi hori konpentsatu egin beharko da, betiere kasu bakoitzean ikastetxearen eta eragindako langilearen artean adostutakoaren arabera.

7) Behin-behineko langileek, ordainetan, berrogei ordu gehiago egingo dituzte urteko lanaldian.

27. artikulua.- Eskola-orduen eta osagarrizko orduen definizioa.

Irakasleen ordutegiak eskola-orduak eta osagarrizko orduak bereiziko ditu.

Eskola-ordutzat eskola hartuko da, hau da, 60 minututik gora gabeko aldia. Aldi horretan irakasleak azalpenak eman, taldeko tutoretza eta ahozko zein idatzizko probak egingo ditu eta, azalpenen osagarri, bere ikasleen ikastaldiak zainduko ditu.

DBHn, DBHOn, Haur Hezkuntzako 2. zikloan eta Lehen Hezkuntzan, Zuzendaritzak programatutako eta Hezkuntza Administrazioak baimendutako 50-60 minutuko saioak irakastordutzat hartzen dira.

Haur Hezkuntzako 2. zikloan irakasleren batek bere gelako haurrei jolastokian jolasetan edo beste jardueretan laguntzen badie, denbora hori ere eskola ordutzat hartuko da.

Osagarrizko eginkizuntzat, irakaskuntzarekin zerikusia edukita ikastetxearen barruan egiten diren eginkizun guztiak hartuko dira; hau da: eskola-prestaketa; zuzenketak; ebaluaketa-bilerak; programaketa; laborategiko lanen prestaketa; ikasle bakoitzarekin tutoretza; gurasoekin elkarrizketak; liburutegia; irakasle-batzarretara, saileko zein mintegiko edota antzeko bileretara joatea; edota ikastetxeko ordutegiaren banaketa dela-eta bertan egon behar duelako, eskola-orduen artean eduki ditzakeen tarteak.

Irakasleen ohiko ordutegian ikastetxetik kanpo burututako jarduerak eskola-ordutzat edo ordu osagarritzat hartuko dira, ikastetxeak ezartzen duen proportzioan. Ohiko lanaldia gainditzen duten orduei dagokienez, lan-egutegia osatzean urteko ordu guztien kopuruaren barruan horretarako ordu batzuk uztea gomendatzen da, hitzarmen honetan ezarritako ordu kopurua gaindi ez dadin.

Jolasaldietan, irakasleak titularraren esku egongo dira ikasleak behar den moduan jagoteko.

28. artikulua.- Asteko lanaldia.

1.- Irakasleak.- Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakasleentzat, asteko lanaldia hogeita hamabi ordukoa izango da; horietatik hogeita hiru, eskola-ordu izango dira eta bederatzi osagarrizkoak; astelehenetik ostiralera egingo dira.

Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, asteko lanaldia hogeita hamabi ordukoa izango da; horietatik hogeita bi eskola-ordu izango dira eta gainerakoak osagarrizkoak; astelehenetik ostiralera egingo dira. Hogeita hiru eskola-orduko lanaldia lanaldi osotzat joko da.

DBHO, batxilergo eta HZEtako irakasleen asteko lanaldia hogeita hamabi ordukoa izango da, horietatik hogeita bat edo hogeita bi, eskola-ordu izango dira eta gainerakoak osagarrizkoak; astelehenetik ostiralera egingo dira. Hogeita bi orduko lanaldia lanaldi osotzat joko da.

Irakasleen adostasunarekin, asteko lanaldiaren barruan denbora osagarriak erabiliko dira ebaluazio-bileretarako. Halaber, irakasleen adostasunarekin, aipatu batzarretarako, urtero bost larunbat erabili ahalko dira, gehienez ere.

Irakaskuntza espezializatuen asteko lanaldia: irakaskuntza espezializatuetako eta Helduen Hezkuntza Iraunkorreko irakasleen lanaldia asteko hogeita hamabi ordukoa izango da; horietatik hogeita sei, eskola-ordu izango dira eta sei, osagarrizkoak.

Bi maila desberdinetan irakasten badute irakasleek, irakastordu gehien egiten duten mailako asteko irakastorduak ezarriko zaizkie.

2.- Irakasle ez diren langileak.

2.1.- Irakasle ez diren goi-mailako zein erdi-mailako tituludunak: asteko 34 ordu, astelehenetik ostiralera.

2.2.- Irakasle ez diren hezkuntza-laguntzako espezialista tituludunak: asteko 35 ordu, astelehenetik ostiralera.

2.3.- Irakasle ez diren beste tituludunak: 35 ordu asteko, astelehenetik ostiralera.

2.4.- Administrazio eta zerbitzuetako langileak: asteko 40 ordu, astelehenetik ostiralera. Urteko zenbaketako 1.585 orduak modu irregularrean banatzetik ateratzen dena izango da asteko lanaldia. Asteko gehienezko 40 orduko lanaldia finkatzen da.

3.- Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko langileak:

Urteko lanaldiaren banaketa irregularraren emaitza izango da asteko lanaldia, irakasleentzako asteko 32 orduko lanaldia finkatzen da, 38 ordukoa goi mailako teknikarientzako eta 39 ordukoa laguntzaileentzako. Bete beharreko eginkizun guztiak (koordinazioa, gurasoei arreta ematea, prestakuntza,...) aipatu asteko lanaldian sartzen dira.

4.- Administrazio eta zerbitzuetako langileentzat lan-orduak ikastetxeak eduki ditzakeen premien arabera banatuko dira astean zehar, baina eguneroko lanaldia, hala ere, ezingo da 8 ordutik gorakoa izan. Larunbat eta igandeetako atsedenaldia eta jai eta opor egunetakoa, lana dela-eta egun horietan ezin badira hartu, hein berean beste egun batzuetan hartuko dira. Edozein kasutan, lanaldia bukatu eta hurrengoa hasi bitartean gutxienez 12 orduko tartea jarri beharko da.

Hezkuntzako itunpeko sarearen finantzaketaren inguruan Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko otsailaren 3an egindako bilkuran DBH eta Batxilergorako hasierako ratioak ezarri ziren. Ikastetxeek aipatu erabakian ezarritako ratio berrien araberako finantziazioa izaten duten unean, artikulu honetan araututako asteko lanaldiak aldatu egingo dira. Alde horretatik adierazten da Jaurlaritzaren Kontseiluko aipatu erabakian agertzen diren hasierako ratioak 19 eskola-orduko asteko lanaldiaren gainean kalkulatu direla DBH eta Batxilergorako, aholkularien, orientatzaileen, zuzendaritza-taldearen eta tutoretza-lanak egiten dituztenen behin betiko dedikazioa erabaki gabe geratu delarik. Aipatu erabakian Haur Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako ratioak finkatzen ez diren arren, hezkuntza-maila horietako finantziazioa gehitzen bada ratio berrien bidez, horientzako ere asteko lanaldiak aldatu ahal izango dira.

29. artikulua.- Beste kategoria funtzional batzuetako asteko lanaldia.

Zuzendari, zuzendariorde, ikasketa-buru zein saileko buru mailetakoak diren irakasleek, kide diren irakaskuntza motari dagokion lanaldia baino bost ordu gehiago edukiko dituzte astero, ordu horietan, ikastetxean bertan, nork bere eginkizunetan jardungo duela. Zuzendari, zuzendari-orde, ikasketa-buru eta saileko buru izatea borondatezkoa izango langilearentzat.

Koordinatzaile eta tutorearen egitekoak dituzten irakasleek, aipatutako lanok, kasuan kasuko irakaskuntza motarako jarritako ordutegiaren barruan egin ditzakete.

Ikastetxearen titularrak eskaturik, irakasleren bati mintegiburu-lanak, zein ziklo edota arloko koordinatzailearen egitekoak ematen bazaizkio, eta lan horiengatik irakasle horrek bere ohiko lanaldiaz kanpo jardun beharra baldin badauka, saileko buruarekin erabiliko diren irizpide berak erabiliko dira kasu horretan.

Dena dela, langileari aldez aurretik emango zaio halako eginkizunetarako izendapenaren berri.

30. artikulua.- Beste maila bateko lana. Ordainsariak.

Berea ez den irakaskuntza-mailan lan egiten duen langilearen lansaria, maila bakoitzean lan egindako orduen arabera finkatuko da.

31. artikulua.- Zentroan bizi direnentzako lanaldia.

Hitzarmen honetan ezarritako lanaldiaren araubidea ez da atezaintza eta antzeko zaintza-zerbitzuetan erabiliko, ikastetxean bertan bizi badira behintzat.

32. artikulua.- Aparteko orduak.

Hitzarmen honetan kasuan-kasuan ezarritako lanaldia gainditzen duten orduak apartekoak izango dira. Ohiz kanpoko orduetan lan egiteko ekimena ikastetxearen titularrari dagokio eta hori askatasunez onartzea langileari, aldian-aldian indarrean dauden legeei jarraituz.

Asteko legez ezarritako gehienezko ordutegia gainditu arren, urteko ohiko lanaldia gainditzen ez duten lanorduak ez dira aparteko ordutzat hartuko, beti ere lanaldian egindako benetako orduak bederatzi baino gehiago ez badira eta lanaldia bukatu eta hurrengoa hasi bitartean gutxienez ere 12 ordu pasatzen badira.

Aparteko ordu beste atseden-ordu emango dira.

33. artikulua.- Gaueko lana.

Gaueko hamarretatik goizeko seiak bitartean lan egindako orduak gaueko lantzat hartuko dira. Lansariari dagokionez, hitzarmen honetan ezarritakoa baino % 25 gehiagotan kuantifikatuko dira; hala ere, lana gauez egin arren, lan batzuk ez dira gauekotzat joko, hain zuzen ere, lana berez gauekoa dela kontutan hartuta finkatutako soldatak dituztenak.

34. artikulua.- Jantokiko zaintza.

Lanaldia gorabehera, bazkalorduan zein bazkalosteko jolasaldietan ikasleak zaintzeko eskea jaso eta lan hori borondatez onartzen duten irakasleek mantenurako eskubidea izango dute, jardun horretan emandako denboraren ordainetan.

II. KAPITULUA

OPORRAK

35. artikulua.- Oporrak.

Hitzarmen honetako langile guztiek, lanean arituz emandako urtebete bakoitzeko, ordaindutako hilabeteko oporrak hartzeko eskubidea izango dute, denak batera eta uda-partean.

Irakasleek, ikastetxearen titularrak eta langileen ordezkariek, ikastetxearen antolaketaren arabera, bi aukera hauetako bat hartuko dute:

Irakasle guztientzat, oporraldiei jarraipen emanez, 15 atseden-egun izatea.

Irakasleen % 50entzat, oporraldiei jarraipen emanez, hilabeteko atsedena egitea.

Ikastetxearen titularrak eta langileek berariaz erabakitzen badute, eta ez beste inola, atsedenaldi hori hemen araututako egunetatik kanpo hartu ahal izango da.

Irakasle ez diren langile titulatuek, horrez gain, beste 15 eguneko atsedenaldia hartzeko eskubidea izango dute, oporraldiarekin lotuta, eta urtean zehar lau lanegun hartzekoa, horiek ikastetxearen titularraren eta interesatuaren artean zehaztuko direla.

36. artikulua.- Gabonak eta Aste Santua.

Gabonetan eta Aste Santuan, irakasleek eskubidea izango dute ikasleentzako finkatzen den eskola-egutegiko oporraldia hartzeko.

Irakasle ez diren langileek, hitzarmen honen eremuko ikastetxe guztietan, Aste Santuan 7 egun naturaleko oporrak eta Gabonetan 9 egunekoak hartzeko eskubidea izango dute; batean eta bestean, denak batera edo jarraian, baina ikastetxeek langile horien artean, beren zerbitzuarekin jarraitzeko, txandak antola ditzakete.

3. taldeko langileek hamar eguneko atsedena hartzeko eskubidea izango dute, Gabonetan, Aste santuan eta udan banatuko direnak.

37. artikulua.- Lanaldi etengabea eskolako oporraldietan.

Administraritzako langileek, oporraldietan, hots, eskola-egun ez direnetan, egunean 6 ordu egingo dituzte jarraian. Zerbitzu guztiak beteta gera daitezen, txandak jarri ahal izango dira.

Uztailean eta abuztuan langile hauek astero-astero 48 orduko etenik gabeko atsedenaldia izango dute.

38. artikulua.- Lanaldi etengabea barnetegietan.

Aurreko artikuluan jarritakoa ikastetxe guztietan aplikatuko da; ez, ordea, barnetegi edo antzekoetan, lanaldia jarraian egitean behar den moduko zerbitzua bermatzen ez bada. Zerbitzu guztiak beteta gera daitezen, txandak jarri ahal izango dira.

39. artikulua.- Lana uzten duten langileen oporrak.

Urtean barrena lanari uzten dion langileak dagokion heineko oporraldia hartzeko eskubidea edukiko du, urte hartan lanean egindako denboraren arabera.

40. artikulua.- Irakasleentzako lanaldia uztailean eta abuztuan.

Uztailean eta abuztuan, Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, DBHko eta DBHOko ikastetxeetako irakasleek, astero 21 orduko lanaldia edukiko dute, gehienez ere.

III. KAPITULUA

GAIXOTASUNA, BAIMENAK

41. artikulua.- Lanerako Ezintasun Iragankorra.

Lanerako Ezgaitasun Iragankorrean dauden langileek, lehenengo 3 hilabeteetan, beharrezko osagarria jasoko dute harik eta haien guztizko lansariaren % 100ekoa osatu arte, aparteko pagei dagokien parte proportzionala eta gaixoaldian gertatutako lansari-gehikuntzak barne direla. Ezgaitasunak iraunez gero, antzinatasuneko hiru urteko bakoitzeko hilabete bat gehiagoz ordainduko da % 100era artekoa.

42. artikulua.- Amatasunagatiko lizentzia.

1.- Aitatasuna edo amatasuna dela-eta lizentzia duen langileak, beharrezko osagarria jasoko du harik eta bere guztizko lansariaren % 100ekoa osatu arte.

2.A.- Erditzea bada, indarrean den legedian ezarritakoari dagokionez, lizentzia astebetez luzatuko da, eta jarraian hartu beharko da. Baimena beste astebetez luzatuko da denbora gabeko erditzea bada. Etenaldia noiz hartu interesdunak aukeratuko du, baina sei aste erditu eta berehala hartu beharko dira. Aita ere baliatu daiteke etenaldiaz, bai amak hartzen duen aldi berean, bai ondoren; hala ere, umea jaio osteko lehen sei asteak, etenik gabekoak, amak hartu beharko ditu nahitaez. Ama hilez gero, aita baliatu ahal izango da lizentziaz, osoaz nahiz zati batez. Enpresarekin bat etorrita, lizentzia aldi partzialetan hartu ahal izango da, dagokion zati proportzionalaz.

Garaiz aurreko erditzeen kasuan, edo, beste edozein arrazoi dela-eta, jaioberriak ospitalean jarraitu behar duenean, amak halaxe eskatuta, edo, bestela, haren ordez, aitak halaxe eskatuta, haurrak ospitalean alta hartzen duen egunetik aurrera konputatu ahal izango da baimenaldia. Zenbaketa horretatik kanpo geratuko dira, ordea, erditu eta ondorengo sei asteak, amaren kontratua nahitaez etenda baitago tarte horretan.

Adoptatutako edo familian hartutako semea edo adingabea ezgaitua bada, langileak beste bi astean eten ahal izango du lan-kontratua.

Amatasunarengatiko lizentzia hitzarmen honetan jasotako asteak eta edoskitze-aldiko bi aste kontuan izanik, eta artikulu honetako 3. puntuko 2. idatz-zatian ezarrita dagoen bezala juntatzen badira, lizentzia hori eta oporraldia batera izateak ez du ekarriko 35. artikuluan jasotako oporrak xurgatzea.

2.B.- Sei urtetik beherako ume bat edo urte gehiago eduki arren ezgaitu, elbarri edo gizartean eta familian txertatzeko arazo handiak dituen ume bat adoptatu edo hartzen bada, adoptatu aurretik zein betiko, 2. idatz-zatian araututako amatasunerako kasuan bezala jokatuko da. Umeak duen egoera hori, bestalde, gizarte-zerbitzuek egiaztatu beharko dute. Etenaldiaz gozatzeko eskubidea ebazpen administratibo edo judizialetik sortzen da, salbu eta adopzioa nazioartean egiten bada eta gurasoak adoptatuaren herrira joan behar badira. Kasu honetan, ebazpen judizialaren eguna baino lau aste lehenago hasi ahal izango da etenaldia.

3.- Era berean, langileek bederatzi hilabete baino gutxiagoko haur bat badute, edoskitzeagatik lanetik ordubete irteteko eskubidea izango dute, ordu hori bi zatitan erdibitzea izango dutela. Erditze anizkoitzen kasuan proportzioan luzatuko da baimenaren iraupena. Ohiko lanaldiaren barruan, baimen horretaz baliatzeko aldia eta ordutegia zehaztea langileari dagokio. Langileak, hala nahi badu, eskubide honen ordez ohiko lanaldia ordu erdi gutxitu dezake, helburu bererako. Eskubide hori ez du gurasoetako batek baino edukiko.

Eskubide horretaz baliatzen dena ama izaten bada, horren lekuan ordaindutako baimeneko bi aste gehiago har ditzake; baimen hori, artikulu honetako 2. puntuan azaldutako aldiaren ostean hartu beharko da.

43. artikulua.- Aitatasunagatiko lan-kontratua etetea.

Seme edo alabaren jaiotza, adopzio edo harrera kasuetan, Langileen Estatutuaren 48. bis artikuluan xedatutakoaren arabera, langileak kontratua eteteko eskubidea izango du hamahiru egunez jarraian, eta, erditze, adopzio edo harrera anizkoitzen kasuan, bi egun gehiago hartu ahal izango du bigarrenaren osteko haur bakoitzeko.

Amatasunagatiko atseden-aldiez elkarrekin baliatzeak ez du etenaldiarekin loturarik. Erditzearen kasuan, etenaldia beste gurasoari dagokio bakar-bakarrik. Adopzio edo harreren kasuan, eskubide hau gurasoetako bati dagokio, eta interesdunek hautatuko dute nori; hala ere, gurasoetako bat hitzarmen honetan araututako atseden-aldiaz osorik baliatzen denean, aitatasunagatiko etenaldia hartzeko eskubidea besteak bakarrik izango du.

Eskubide honetaz baliatzen den langilea, semea edo alaba jaiotzeagatik legez edo konbentzionalki aurreikusitako baimena amaitzen denetik edo adopzioa eratzeko ebazpen judiziala ematen denetik, edo harrera egiteko erabaki administratiboa edo judiziala ematen denetik abiatua amatasun, adopzio edo harreragatiko kontratu-etenaldia amaitu arte edo etenaldi hori amaitu eta berehala baliatu ahal izango da.

Aitatasunak eragindako lan-kontratuaren etendura lanaldi osoan edo % 50eko lanaldian eduki ahal izango da, enpresaburuak eta langileak adostutakoaren arabera.

Langileak eskubide honetaz baliatuko dela jakinarazi beharko dio aurretiaz enpresaburuari.

Aitatasunagatiko baimena denbora partzialez hartzen denean, Langileen Estatutuak ezarritako kalte-ordainak kalkulatzeko kontuan hartu behar den soldata langileak lanaldia murriztu izan ez balu legokiokeena izango da. Jaiotzak, adopzioak edo harrerak 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatzen direnean, aitatasunak eragindako kontratu-etendura 20 egunera arte luzatuko da ondoko hiru kasu hauetan:

a) Jaiotza, adopzioa edo harrera familia ugari batean ematen denean. Alde horretatik, bi haur bere kargura dituzten guraso bakarreko familiak familia ugaritzat hartuko dira.

b) Jaiotza, adopzio edo harrera berriarekin familiak izaera hori hartzen duenean.

c) Familian ezindu bat dagoenean.

44. artikulua.- Ordaindutako baimenak.

Langileak, aldez aurretik jakinarazi eta arrazoituz gero, ordaindutako baimenak hartzeko eskubidea izango du; hona epeak eta arrazoiak:

a) Hamabost egun natural norbera ezkontzeagatik.

b) Aita izateagatik: haur bat jaiotzeagatik, edota adoptatzeagatik, aitak bost egun naturaleko baimena hartzeko eskubidea edukiko du; hauek jarraian har daitezke, edo zatituta, baina haurra jaio edota adoptatutakoa etxera heldu eta ondorengo 15 egunen barruan. Baimen hau ordaindutako bi egun gehiago luza liteke, zesareaz erdituz gero.

c) Odolkidetasun, ahaidetasun edota bizikidetasuneko bigarren mailara arteko ahaidea hil, istripuz zauritu, larriki gaixotu edo ospitaleratu denetik, nahiz kirurgi ebakuntza egin zaionetik 24 ordu lehenago edo ostean, gehienez ere, 3 egun (bizikidetasun-ziurtagiria aldez aurretik aurkeztu beharko da); odolkidetasunean lehenengo mailako ahaideren bat hilez gero, bost egun izango dira. Zio hau dela-eta langileak lurralde historikotik kanpo irten behar baldin badu, epea bi egun luzatuko da.

d) Medikuarengana joateko lizentziak. Kontsultarako ordua laneko orduen barruan badago, baimena behar-beharrezko gertatzen den denborakoa izango da. Nolanahi ere, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du langileak.

e) Haurdun dauden emakumeak lanordutan jaio aurreko azterketak eta erditzerako prestatzeko saioetara joan daitezke, ordainketetan ezer kendu gabe. Dena den, enpresariari jakinaraziko beharko diote aldez aurretik, eta justifikatu egin beharko dute horiek lanordutan egin beharra.

f) Egun bat ohiko bizilekua aldatzeko.

g) Odolkidetasunezko bigarren mailara arteko ahaideen ezkontzagatik, egun bat.

h) Norberaren kontuak edo publikoak egiteko baimena. Hori egiteko behar duen beste denbora emango zaio, beti ere hori lan-orduetatik kanpo ezin bada egin.

i) Eginkizun sindikalak edota langile-ordezkaritza eginkizunak egiteko, legeetan eta hitzarmen honetan ezarrita dagoen moduan.

45. artikulua.- Ordaindu gabeko baimena.

Langile guztiek urteko, eta soldatarik gabe, 15 egun eska ditzakete; hau eman egin beharko diote, eskabide hori 5 egun lehenago eskatu badu eta honelako baimena gozatzen ari diren langileen kopurua % 5etik gorakoa ez bada.

46. artikulua.- Adingabeak edo senitartekoak zaintzeagatiko lanaldi-murrizketa.

Langileak, legezko zaintza dela-eta zortzi urtetik beherako umeren bat edo odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko edo bizikidetasuneko bigarren mailara arteko senideren bat, adinagatik, istripuren bat izan duelako edo gaixorik dagoelako, bere kabuz baliatu ezin dena eta ordaindutako jarduerarik betetzen ez duena, zaindu behar baldin badu, lanaldia murrizteko eskubidea izango du, gutxienez zortziren batez eta gehienez erdiaz, eta soldata ere proportzioz murriztuko zaio. Eskubide honetaz aldi berean ezingo dira bi pertsona baliatu, baldin eta egoera sortu duena pertsona bera bada. Aldi horretaz baliatuko den aldia eta ordutegia zehaztea langileari dagokio. Ohiko lanaldira itzuliko den eguna baino hamabost egun lehenago jakinarazi beharko dio enpresariari.

IV. KAPITULUA

EGUNERATZEKO, HOBETZEKO ETA BIRGAITZEKO IKASTAROAK

47. artikulua.- Hobekuntza ikastaroak.

Hobekuntza ikastaroetarako bada baimena, ordaindu egingo da, ikastetxearen titularrak hori onetsiz gero. Langileak bekaren bat badu, ikastetxearen titularrak bekaren eta langilearen lansariaren arteko aldea ordainduko dio soilik.

Hobekuntza-ikastaroetara joateko egindako eskabide-kopurua irakasleen % 5etik gorakoa izan eta ikasleen opor-garaia ez baldin bada, ikastetxearen titularrak, baimen horiek behar bezala emateko, ikastetxearen premiak, antzinatasun merezimenduak eta baimenaren eskatzailea baimen hori eskatu gabe egon den aldia hartu beharko ditu kontutan.

Ikastaroak eskola-urtearen barruan eta lanaldiaren orduetatik kanpo egiten badira, orduok urteko lanalditzat hartutako ordu guztietatik kendu ahal izango dira, aldez aurretik ikastetxearen titularrarekin erabakita.

IRALEko ikastaroetako eskakizunak egiteko eta IRALEko eta bestelako ikastaroetan parte hartzeko, ikastetxeek erraztasunak eta beharrezko baimenak eman beharko dizkiete langileei, betiere Administrazioak % 100 finantzatutako ikastaroak badira —prestakuntza- eta ordezkapen-gastuak hartuta— eta, parte hartzen duten langileak irakasleen % 5a baino gutxiago badira.

48. artikulua.- Azterketak egiteko lizentzia.

Lanbide-mailako titulua lortzeko ikasketetan dabiltzan langileak dauzkaten ikastetxeek behar adina lizentzia emango diete langile horiei, deialdi ofizialeko azterketak egin ditzaten, lansariaren kaltetan gabe. Aurretik, beti ere, doakienek ikasketa horien matrikularen egiaztagiria egin beharko dute, eta azterketa egin dutela ere egiaztatu beharko dute. Baimenen iraupena egun batekoa izango da azterketa bakoitzerako, eta hiru egun naturalekoa izan daiteke 150 km-tik gorako bidea egin behar izanez gero.

49. artikulua.- Hobekuntza-ikastaroak egiteko baimena.

Hobekuntzarako, birgaitzeko edota titulu berriak lortzeko ikastaroak egiteko eskaintza ikastetxearen titularrak berak egiten duenean, edota titularrak langileak horretarako egin dion eskea onartzen duenean, parte hartu behar duten langileek behar hainbateko denbora izango dute ikastaro horietara joateko, eta eskubidea izango dute dagozkien lansari guztiak, baita ikastaroak sortutako gastuak ere, oso-osorik eskuratzeko (ikastaroak sortutako gastuen zenbaketa egitean, joan-etorri, egonaldi, mantenu eta matrikula-gastuak hartuko dira kontutan).

Titulu berriak izanez gero, ikastetxe bakoitzean hitzarmena finkatu ahal izango da, aurreko lerroaldean esaten denaz baliatzea langileak ikastaro horretan halako gutxienezko egonaldia egingo duela hitz emateari lotuz.

V. KAPITULUA

ESZEDENTZIAK

50. artikulua.- Nahitaezko eszedentzia.

Eszedentzia borondatezkoa edo derrigorrezkoa izan daiteke.

Derrigorrezkoak lanpostua gordetzeko nahiz haren iraupenaren antzinatasuna kontutan hartzeko eskubidea emango du. Derrigorrezko eszedentzia, aldez aurretik ikastetxeari idatziz jakinarazita, honako kasuongatik emango da:

a) Lanera joatea galaraziko duen kargu publikorako izendatua edo hautetsia izatea.

b) Gaixotasunagatik, Lanerako Ezgaitasun Iragankorreko epea igaro ondoren, eta langilea behin-behingo elbarritasun-egoeran dagoen bitartean;

c) Lurralde mailako nahiz goragoko eginkizun sindikaletan jarduteagatik, beti ere, langilea kide deneko erakunde sindikalak irakaskuntza pribatuan behar hainbateko legezko ordezkaritza baldin badu;

d) Odol-, ezkontza-ahaidetasuneko edo bizikidetasuneko bigarren mailara arteko senideren bat, adinagatik, istripuren bat izan duelako edo gaixorik dagoelako, bere kabuz baliatu ezin dena eta ordaindutako jarduerarik betetzen ez duena zaintzeko, gehienez ere urtebetez. Bizikidetasunaren kasuan, egiaztagiria aurkeztu beharko da.

51. artikulua.- Derrigorrezko eszedentziaren ondorengo itzulera.

Derrigorrezko eszedentzian den langileak eszedentzia hori eragin zuen zerbitzua, kargua zein eginkizuna amaitzetik hasi eta, gehienez ere, 30 egun naturaleko epean ekin beharko dio lanari, aurreko artikuluaren c) idatz-zatian sartutakoek izan ezik, horientzat lanean hasteko gehienezko epea 2 hilabetekoa izango da-eta.

52. artikulua.- Borondatezko eszedentzia.

Borondatezko eszedentzia, ikastetxean urtebeteko antzinatasuna gutxienez izanik, aurreko lau urteetan eszedentziarik hartu ez duen langileak eskatzen duena da.

Idatziz eskatu beharko da, bi hilabete aurretik behintzat, behar bezala arrazoitutako kasuetan salbu.

Eszedentzia hau ikasturtearen hasieratik aurrera hasiko da, ikastetxearen titularrarekin hura aurreratzea erabaki ezean.

53. artikulua.- Borondatezko eszedentzia. Iraupena eta eskubideak.

Borondatezko eszedentzia gutxienez ikasturte baterako eta gehienez bost urterako eman daiteke, beti ere ikasturte osorako.

Lehenengo bi ikasturteetan, lanpostua gorde egingo zaio eszedentzian dagoenari eta, horretarako, lanera itzultzeko asmoa gutxienez hiru hilabete lehenago jakinarazi beharko dio ikastetxeari.

Epe hori igaro ondoren, eszedentzian den langileak, enpresan izan edota gerta daitezkeen lanpostu hutsetan, maila bereko edo antzekoetan sartzeko baizik ez dauka lehentasunezko eskubidea.

Eszedentzian egonik lanpostua gordetzen zaien langileak beste langileek dituzten ondorio berak edukiko dituzte, plantilla murriztuz gero.

54. artikulua.- Ikasturte bateko eszedentzia.

Ikastetxean bost urtetik gora etengabe lanean ibilitako langileak eskubidea edukiko du ikasturte batean atseden hartzeko, lanbide-mailako hobekuntzarako jarduerak egiteko.

Eszedentzia hori gozatzen ari direnek lanean berez eta beste barik berriro hasteko eskubidea edukiko dute. Antzinatasuna kontutan hartuko zaie, eta aldi horretan burututako jarduerak nolakoak izan diren behar bezala ziurtatu beharko dute.

Eszedentzia hori ikasturtea bukatzean hasiko da (abuztuaren 31n).

55. artikulua.- Seme-alabak zaintzeko eszedentzia.

Langileak seme/alaba bakoitza zaintzeko, gehienez ere, hiru urterako eszedentziarako eskubidea edukiko du, bai adoptatzeagatik edo hartzeagatik (betiko edo adoptatua izan aurretik) bai berezkoa edukitzeagatik, amatasuneko baja bukatzen denetik hasita. Amatasuneko bajaren barruan sartzen da, bestalde, bularra emateko bi asteko baimena. Ondorengo seme-alabek beste eszedentzia bat hartzeko bidea emango dute, eta langilea lehendik ere eszedentziaren bat gozatzen egonez gero, berrirako baimenak lehengoari amaiera emango dio. Artikulu honen arabera eszedentzian den langileari aldi hori zenbatu egingo zaio antzinatasunerako, eta gainera, eskubidea izango du lanpostua gorde dakion eta lanbide prestakuntzako ikastaroetara joateko (horietara joateko deia enpresariak egin beharko dio).

56. artikulua.- Ikastaroak egiteko, urtea baino gutxiagoko eszedentziak.

Bai beka duelako, bai ikasbidaia egiteko, bai langilearen espezialitateari berariaz dagozkion hobekuntza-ikastaroak direlako, urtebete baino gutxiagoko borondatezko eszedentzia ematen bada, hori dena ikastetxearen titularraren aurrean behar bezala egiaztaturik, aipatutako eszedentziaren iraunaldian antzinatasuna zenbatuko zaio, eta bere lanpostura berez eta beste barik itzultzeko duen eskubidea gordeko zaio, lanera itzultzea, gehienez ere, 7 eguneko epean egin beharko duela. Lanpostura itzultzean, egin duenari buruzko egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu.

57. artikulua.- Eszedentziaren ondorengo itzulera.

Eszedentzia derrigorrez hartu dutenek nahiz kapitulu honetan aipaturiko eszedentzia berezia gozatzen ari direnek, jarritako epeetan ez badira lanera itzultzen, behin betiko baja emango zaie ikastetxe horretan.

IV. TITULUA

ORDAINSARIAK

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

58. artikulua.- Ordainketa era.

Hitzarmen honen ezarpen-eremuko langileen ordainsariak lansarien zerrendetan eta bertako artikuluetan zehaztuta daude.

Lansaria, hila bete ondoren, hurrengo hilaren lehenengo bost egunetan eta lanaldiaren barruan ordainduko da. Eskutan, txekez zein bankuko taloiz ordainduko da, baina beste bideren bat ere hitzartu daiteke. Banku-transferentziak egin nahi izanez gero, langileak adierazi beharko du diru-sarrera zein erakundetan egin behar den.

59. artikulua.- Goragoko egitekoak burutzeagatiko plus iragankorra.

Langileari dagokion lanbide-mailaz goragoko egitekorik eginarazten baldin badiote aldi baterako (beti ere, arrazoiak emanda), eginkizun horri dagokion lansaria jasoko du, horretan ari den bitartean.

60. artikulua.- Goragoko egitekoak burutzeagatiko kategoria-aldaketa.

Langile bat, urtebetean sei hilabetetik gorako denboraz nahiz bi urtetan zortzi hilabete baino gehiagoz, dagokion mailaz goragoko egitekoetan aritzen bada, beharrezko titulazioaren jabe izanez gero, mailaz aldatzeko eta dagozkion lansariak jasotzeko eskubidea dauka.

61. artikulua.- Hileroko aurrerakinak.

Hitzarmen honek hartzen dituen langile finkoek eta ikastetxean, gutxienez ere, urtebete daramatenek, hilean hileko dirua aurreratzeko eskubidea edukiko dute, horretarako daukaten premia justifikatu ondoren.

Diru-aurrerakin hori, dena den, ezingo da izan hileko lansariaren zenbatekoaren % 90etik gorakoa.

62. artikulua.- Ordainsariak. Ikus I. eranskina.

Lanbide-kategoria guztietako lansariak agertzen dira soldata-tauletan.

DBH I eta DBH IIko ordainsarien parekatze-prozesua garatzeko egin behar diren kudeaketa-lanak egiteko konpromisoa hartzen dute Hitzarmena izenpetzen duten alderdiek.

Hitzarmena izenpetzen duten enpresaburuen elkarteek, luzeena jota ere hiru urteren buruan, irakasle ez diren langileen parekatzea % 95ean lortzeko konpromisoa hartzen dute.

63. artikulua.- Atzerriko ikastetxeetako lana.

Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik dauden irakaskuntza arautuko espainiar ez diren ikastetxeetan diharduten langile espainiarren lansariak, ez dira, langileen kategoria berean, ikastetxe horren nazionalitate bereko langileei dagozkien lansariak baino txikiagoak izango, ez eta hitzarmen honetan adierazita daudenak baino txikiagoak ere.

II. KAPITULUA

ORDAINSARI OSAGARRIAK

64. artikulua.- Gobernu-kargudunen aldi baterako osagarria.

Zuzendari, zuzendariorde, ikasketa-buru, saileko buru, mintegi-buru, zikloko eta arloko koordinatzaile karguak dituzten irakasle tituludunek, lansarien tauletan, horri loturik ageri diren aldi baterako ordainsariak jasoko dituzte, egiteko horretan dirauten bitartean, 29. artikuluak dioena kontutan harturik, beti ere.

65. artikulua.- Tutoretza-osagarria.

Hitzarmena izenpetzen duten enpresaburuen elkarte eta sindikatuen helburua tutoreen eskola-orduak gutxitzea da tutoretza-lanak konpentsatzeko. Dena den, finantzazioa handituko duen ratio-aldaketa ematen ez den bitartean, artikulu honetan ezarritakoaren arabera, berariazko lansari-osagarri baten bidez konpentsatuko dira tutoretza-lanak.

2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko tutoreek urteko 779,80 euroko osagarria jasoko dute, hamalau ordainsaritan. Gela bateko tutoretza-eginkizunak tutore bati baino gehiagori ematen zaizkienean, kontzeptu horrengatik tutore bakoitzak jasoko duena aipatu zenbatekoa gelako tutore-kopuruaren artean banatuta jasotzen den emaitzaren araberakoa izango da. Tutoretza-eginkizunak direla-eta tutoreak klase-ordu gutxiago dituenean ez du osagarri hori jasoko.

66. artikulua.- Antzinatasun-osagarria.

Hitzarmen honen I. eranskinean hirurteko bakoitzeko adierazitako zenbatekoa izango da.

Hirurteko bakoitza bere muga-egunaren hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.

67. artikulua.- Dedikazio-osagarria.

2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, ondoren aipatzen diren hezkuntza-mailetako irakasleek ondoko dedikazio-osagarria jasoko dute: Haur Hezkuntzako lehen zikloko, bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakasleek 155,67 euro; DBH Ieko irakasleek: 165,16 euro; DBH IIko eta Batxilergoko irakasleek: 180,93 euro eta Lanbide Heziketako irakasleek (prestakuntza-zikloak) 72,37 euro; guztiak ere urteko zenbatekoak dira eta hamalau ordainsaritan banatuta kobratzekoak.

Dena den, hitzarmena indarrean dagoen bitartean Lanbide Heziketako finantziazio-moduluko idazpenen bat gehitzen bada, Hitzarmeneko Interpretazio Batzorde Mistoak gehikuntza bat ezarri ahal izango dio Lanbide Heziketako irakasleentzako osagarri honi, osagarria gehienez ere 180,93 eurokoa izan artekoa.

Hurrengo hitzarmenean ituntzen diren ordainsarien gehikuntzek ezingo dute osagarri hau xurgatu.

68. artikulua.- Aparteko lansariak.

Hitzarmen honen ezarpen-eremuan dauden langileek, hilabetetik gorako muga-egunaren aldizkako osagarri gisa, aparteko ordainsari biren zenbatekoa jasoko dute, horietako bakoitza ohiko hileko sariaren adinakoa izango delarik. Uztailaren 1a eta abenduaren 22a baino lehen ordainduko dira.

69. artikulua.- Aparteko ordainsarien proportzioa.

Urtean barrena lana utzi duten edo lanean hasi diren langileei, lehenago aipatutako hiletik gorako muga-egunaren osagarriak ordainduko zaizkie, horien zenbatekoa zerbitzu-aldiaren heinean hainbanatzen dela, sei hilabeteka.

70. artikulua.- Aparteko ordainsarien hainbanaketa.

Ikastetxearen titularrak eta langileek, aparteko ordainsari bi horiek 12 hileko sarien artean hainbanatzea erabaki dezakete, ordura arte horrelakorik egin ezean.

71. artikulua.- Garraioagatiko edo distantziagatiko plusa.

Garraio edo distantzia kontzeptuagatik hobekuntza-kopuru bat ordaintzen duten ikastetxeek hala egiten jarraitu beharko dute, eta hitzarmen honek indarrean dirauen artean ezin izango da ezabatu kopuru hura.

72. artikulua.- Joan-etorrietako gastuak eta dietak.

1.- Dieta, hauxe da: ohiko etxebizitzatik kanpoko egonaldiak eta mantenuak dakartzaten gastuei aurre egiteko egunero ezarrita dagoen diru kopurua, betiere titularrak bidalita nahiz titularrak berak langilearen proposamena onartuta joan bada. Dietak honelakoak izango dira:

2008. urterako:

Gosaria: 3,32 euro. Bazkaria: 15,97 euro. Afaria: 9,58 euro. Ostatua: 44,02 euro.

2009. urterako:

Gosaria: 3,37 euro. Bazkaria: 16,64 euro. Afaria: 9,98 euro. Ostatua: 46,06 euro.

2.- Ikasleekin irteera bat egin eta gaua ohiko etxebizitzatik kanpo igaro behar izanez gero, 41,68 euro emango dira gaueko 2008rako eta 42,26 euro 2009rako.

3.- Joan-etorrietako gastuak: ikastetxearen titularrak langileari zerbitzua langilearen autoaz baliatuz egiteko aginduz gero, kilometroko 0,27 euro ordainduko dio, baita autobidearen bidesaria ere, justifikatu ondoren.

4.- Itunduz gero, konpentsaziorako beste modu batzuk jarri ahalko dira.

73. artikulua.- Jarraitutasun-sariak.

ikastetxean gutxienez 20 urte lanean egin eta 55 urte gutxienez bete dituzten langileentzat jarraitutasun-saria ezartzen da. Lehen 20 urteko zerbitzuengatik Hitzarmenaren 68. artikuluan araututa dagoen 4 aparteko ordainsariren zenbatekoaren gehi lehenengo 20 urteak igaro ondorengo bost urtetik behingo ordainsari baten baliokoa izango da aipatu sariaren zenbatekoa. 55 urte betetzen dituenean edo ondorengo edozein unetan jaso ahal izango du sari hori langileak: jasoko duen zenbatekoa zehazteko kontuan hartuko den lanean egindako urte-kopurua, saria ordaintzeko eskatzen duen unean eginda duen urte-kopurua izango da. Adina eta antzinatasunaren baldintzak beteta izanik, kontratua amaitzean artean langileak ez badu saria jaso, zenbateko hori likidazioan sartuko da.

2007ko maiatzean 55 urte bete eta bete zituzten unean gutxienez 15 urte enpresan eginak izana egiaztatuta zituzten langileek hurrengo bosturtekoa betetzen duten unetik aurrera jaso ahal izango dute saria, eta ordainketa eskatzen duten unean beteta dituzten bosturtekoen aparteko ordainsarien adinakoa izango da jasoko duten zenbatekoa. Ordainketa eskarien pilaketak lantokiko egoera ekonomikoan izan ditzakeen ondorio negatiboak saihesteko, langile-talde honi dagokionez berariaz ezartzen da ikastetxeak ordainketa atzeratzeko aukera izango duela, gehienez ere 2010eko abenduaren 31era arte.

2007ko maiatzean 55 urte beteta izan baina bete zituzten unean ikastetxean hamabost urteko antzinatasuna artean ez zutenentzat aldi baterako arauketa ezartzen da. Langile horiek, 2007ko maiatzean artean 15 urteko antzinatasunik izan ez baina izango badute 2010eko abenduaren 31a baino lehen, antzinatasun hori betetzen duten unean jasoko dute saria; ordainketa, gehienez ere, 2010eko abenduaren 31era arte atzeratu ahal izango da. Bestalde, 2010eko abenduaren 31 baino lehen hamabost urteko antzinatasuna ez duten langileek ez dute saria jasoko. Kasu guztietan ere, hiru aparteko ordainsariren baliokoa izango da zenbatekoa.

Arauketa hau, eta kalkulu-modulua berariaz, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da, hitzarmen honen izenpetze- eta argitalpen-eguna edozein dela ere. Dena den, salbuespen gisa, hitzarmen honen aurre-akordioa izenpetutako data aurretik eskubidea izan, legeak agindutako moduan, garaiz eta baldintzak beteta dituztenek eskatutako jarraitutasun-sariak (2009ko maiatzaren 26a), Auzitegi Goreneko Lan Arloko Sala egun izapidetzen ari den gatazka kolektiboaren prozedura behin betikoz ebatziko duen epaiak ezartzen duen kalkulu-moduluaren arabera ordainduko dira. Epaiaren helburua 2006-2007ko hitzarmenaren 68.bis) artikulua, aplikatu behar den kalkulu-moduluari dagokiona, interpretatzea da. Eskaria hitzarmen hau izenpetu aurretik egin dela ulertuko da langileak egindako eskariaren dataren edo lantokiaren hartu-agiriaren arabera hori horrela bada.

V. TITULUA

LAGUNTZA ERREGIMENA

I. KAPITULUA

LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNA

74. artikulua.- Laneko segurtasuna eta osasuna.

Hitzarmen honen eraginpean dauden lantokiek eta langileek, Langileen Estatutuaren 19. artikuluan eta gainerako erabaki orokorretan jasotako laneko segurtasun eta osasunari buruzko erabakiak bete beharko dituzte.

Lantokiek arriskuen ebaluazioa (arrisku psikosozialak barne) eta prebentzio plan bat egin beharko dituzte, Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko Legearen eta aplikatu beharreko bestelako araudiaren arabera.

Halaber, hitzarmen honen eraginpean dauden langileek urtean behin medikuntza-azterketa bat egiteko eskubidea edukiko dute, aurrez norberak onartuz gero. Orientabide moduan izan arren, alor hauek aztertzeko bidea izango da: audiometria, fotoserazioa, ikusmena, odol eta gernu analisiak, historia klinikoa, medikuntza-araketa eta, hala balegokio, berariazko azterketak, hala nola, elektrokardiograma, espirometria, eta abar. Ikastetxeko titularrek kontratatutako mutualitateak gai honetan eskaintzen dituen zerbitzuen berri emango diete langileen ordezkariei.

Hitzarmen honen Interpretazio Batzorde Mistoak lanbideak sortutako gaitzetan (foniatria, nerbio-arazoak,...) espezializatutako berariazko zerbitzu bat sortzea kudeatuko du Osakidetzan, bai eta hori katalogatzea eta zaintzea ere.

75. artikulua.- Jazarpen sexuala eta morala.

hitzarmena izenpetzen duten enpresaburuen erakundeek adierazten dute jazarpen sexuala eta morala ez dela onartu behar. Horretarako, jazarpen sexual eta moralari aurrea hartzeko, identifikatzeko eta salatzeko prestakuntza garatzeko asmoa agertzen dute.

II. KAPITULUA

HOBEKUNTZA SOZIALAK ETA ERRETIROAK

76. artikulua.- Laneko arropa.

Ikastetxeek laneko arropa emango die bai menpeko langileei eta tailer edo laborategietako teknikariei eta oinetako egokiak adar industrialetako prestakuntza zikloetako langileei.

Gainerako irakasleek, berek eskatuta edota jadanik ohitura bihurtu delako, urtean bata bana jasoko dute, eta irakasten ari diren orduetan erabili egin beharko dute; txandal bat eta kirolerako oinetakoak ere jasoko dituzte soin heziketako irakasleek.

77. artikulua.- Erretiroak.

A) Langabeziaren handia dela-eta, egoera larria denez eta besteekikoa ere kontutan izango duen gizarte-politika bultzatzeko asmoz, erretiro-saria jasotzeko baldintzak betetzen dituzten eta hitzarmen honen eraginpean dauden langile guztiei, erretiroa gehienez ere hirurogeita bost urterekin hartzeko gomendioa ematea erabaki dute hitzarmen honetako aldeek.

Horrekin jarraituz, enpresei eta egoera horretan dauden langileei, eskubideen % 100 mantenduta, hirurogeita lau urterekin erretiratzeko modua ematen duen era berezia erabiltzeko gomendioa egitea erabaki dute aldeek; pertsona batek erretiroa hartzeaz batera, enplegu bulegoetan izena emanda daudenen arteko edozein hartuko da aldi berean, beti ere 1194/85 EDak ezarritakoaren arabera; eta, era berean, hirurogei urterekin erretiratzea ere abian jarriko da ordezkapen-kontratua eginez, hitzarmen honetako bigarren xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera.

Hitzarmen hau Interpretatzeko Bitariko Batzordeak geroago egingo dituen bileretan ikusiko du egoera horretan zenbat dauden eta baita hori erabiltzeak zein emaitza edukiko duen ere.

B) Ikastetxeen jarduna eta langileen lan-baldintzak direla-eta, 58 urtez gorako irakasleei eskolak emateko orduak gutxitzeko aukera ematea erabaki da; baldintzak hauek izango dira:

Lanaldi osoa eta lansaria gutxitu gabe, langileon eskola-orduak % 25ean gutxitu daitezke. Lanaldia zuzen-zuzenean eskolak emateko ez diren pedagogia-ekintzez osatu beharko da, edota bestela, irakaslea ados dela, titularrak egokitzat dituen eginkizunez.

Gutxitze hori, bestelako akordiorik berariaz ezartzen ez bada behintzat, langileak hirurogei urte bete bitartean izango da, eta orduan, bigarren xedapen gehigarrian araututako erretiro partzial aurreratua eskatu beharko da; edo, osterantzean, ohiko eskola-lanaldiari ekingo dio, eskola-lanaldia murriztu barik.

C) Borondatezko erretiroa hartzeagatiko kalte-ordainak. Hitzarmen honen eraginpeko langileek borondatez erretiratzeagatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea edukiko dute, lehenago erretiratzean (erretiratzeko urtea Hitzarmenean jarrita dago), lanean arituta baino prestazio txikiagoak edukiko dituelako. Kalte-ordainak neurri hauetan egingo dira, beti ere, puntu hauek kontutan izanda:

a) Borondatezko erretirorako epea baino hiru hilabete lehenagotik egitea eskea, eta

b) erretiro hori, kasuan kasu eska daitekeen aurre-izapidetzearen erantzuna jaso ondorengo hilabetearen barruan hartzea.

Dena dela, ekonomia-ondorioak borondatez erretiratzeko urtea betetakoan jarriko dira indarrean.

Hilen kopurua zehazteko, aurretik aipatu ditugun baldintzetakoren bat betetzen ez duten langileek, derrigorrez erretiratzeko urtebete gutxiago edukiko dute; ez ordea, eska daitekeen aurre-izapidetzea egin arren, urteak betetzen dituzten egunean erretiroa har dezaketenek.

Ordaindu beharreko diru-kopurua eskala honen arabera aterako da, guztirako lansari gordina oinarri dela:

Adina Hileko soldata

60 urte 12 hilabete

61 " 9"

62 " 6"

63 " 4"

64 " 2"

Kontratuzko harremana bukatu egingo da eta hilekoak lansari gordin arruntak izango dira. Borondatezko erretiroagatiko kalte-ordain horiek ez dira aplikatuko eta, ondorioz, ezingo dira eskatu, erretiroa 1194/85 Errege Dekretuaren bidez hartzen denean.

Idatz-zati hau indarrean egongo da 2006ko abenduaren 31era arte; egun horretatik aurrera aukera hori kendu egingo da ondorio guztietarako.

D) 2008ko urtarrilaren 1a baino lehenago erretiro partziala hartu zuten pertsonek, orduan indarrean zegoen erretiro partziala dela-eta euren lan-egunak gutxitu ziren ehunekoan Erretiro Saria jaso zuten pertsonek, guztiz erretiratzen direnean % 100 lortzeko dagokien erretiro-sariaren ehunekoa jasotzeko eskubidea izango dute.

78. artikulua.- Ikasketetarako laguntzak.

Hitzarmen honen eremuko ikastetxe guztiek ikasketei laguntzeko ordezko erregimen bat daukate hitzarmen honetan sartuta dauden langileentzat; irizpide hauek ditu:

a) Hitzarmen honen eraginpean dauden langileen seme-alaba eta umezurtz izanda, hitzarmen honen eraginpeko ikastetxeetan ikasten dutenentzat, ikastetxeetan ematen diren irakaskuntza-maila guztiak, baita orokorrean egiten diren beste edozein eratako osagarrizko ekintza guztiak ere, dohainik izango dira.

b) Langileek beren zerbitzuak lanegun-erdiz, gutxienez, egiten badituzte, lantokian ematen diren ikasketak, langileentzat eta beren seme-alabentzat, dohainik izango dira.

c) Lan sindikaletan aritzeko beren borondatez edota derrigorrez lana aldi baterako utzita duten langileen seme-alabek, 50. artikuluko a) idatz-zatian jasotakoak izan ezik, ikasketak dohainik egiteko plaza eskatzeko eta hori lortzeko eskubidea dute.

d) Hitzarmen honetan sartutako langileen seme-alabek eta umezurtzek ikasketak dohainik egiteko plazak, honenbeste izango dira: Lehen Hezkuntzan % 3 eta hitzarmen honen eremu funtzionalean aipatzen diren gainerako hezkuntzako jardueretan, % 2.

Ikastetxean bertan, ordea, langileen seme-alabek plaza dohainik edukiko dute, jarritako gehienekoa gaindituta ere. Baina, bertako langileen seme-alabekin kopurua beteta egonez gero, ikastetxe bakar batek ere ez du beste ikastetxe batzuetako langileen seme-alabentzat derrigorrez tokiak dohainik jarri beharko.

Administrazioak ikasketei laguntzeko itzulitako diruarekin, langileen seme-alaben % 2koari baino gehiagori laguntzeko modua izango da.

e) Haur-hezkuntzako Lehen Zikloko bekei dagokienez, uste da maila horretako hezkuntzari dagokion partea jardueraren % 15 dela. Eta artikulu honen bitartez, parte hori bakarrik lagun daiteke bekekin.

f) Hitzarmen honetan jasotako doaneko plazak lortu eta emateari buruz, III. eranskinean agindutakoa egingo da.

g) Artikulu hau ezartzearen ondorio guztietatik kanpo gelditzen dira hitzarmen honetako 2. artikuluko azkeneko lerroaldean sartuta dauden langileen seme-alaba eta umezurtzak.

BGAE sektorial bat martxan jartzen bada, ikasketetarako laguntzen erregimen hau aldatu egingo da. Sektorea Aztertzeko Batzordeari ahalmena ematen zaio aipa aldaketaren baldintzak eta izaria definitzeko.

79. artikulua.- Jantokiko zerbitzua eskatzeko eskubidea.

34. artikuluaren eraginpean ez dauden langileek jangelako zerbitzuak eskatzeko eskubidea izango dute, gehienez ere ikasleentzat jarritakoaren % 50 ordainduz.

80. artikulua.- Jantokiko zaintzaileak.

Jangela edo barnetegia dagoen ikastetxeetan, jangela eta sukaldeko lanak egiten dituen langileak ikastetxean bertan jateko eskubidea du, bera ikastetxean lanean ari den aldian jan-orduetarako garaia baldin bada.

81. artikulua.- Istripu eta erantzukizun zibilaren aseguruak.

Ikastetxe guztiek bi aseguru poliza eduki behar dituzte, hitzarmen honen eraginpean dauden langile guztien erantzunbehar zibila eta norbanakoen istripuen babesa bermatuko dituztenak.

Hitzarmen honen eraginpeko ikastetxe guztiak poliza horiei atxikiko zaizkie eta, ikasturte bakoitzaren hasieran, ikastetxeek langileen ordezkariei publikoki adieraziko dizkiete poliza horien xehetasun guztiak eta ezbeharrik gertatuz gero egin beharrekoak.

Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartuta dauden irakasle eta irakasle ez diren guztiak TC-2 Buletinetako ziurtapenen bidez aseguratu beharko dira; era berean, derrigorrez aldi baterako lana utzita dutenak, nor bere izenaz, egoera horretan kargu publikoren baterako hautatu edo aukeratu izanagatik daudenak izan ezik.

Labur esanda, aipatutako poliza horien bermeak hauek izango dira:

Erantzukizun zibila: asegurupekoek beren lanagatik, eta ez beste ezergatik, beren gain har dezaketena, fidantza eta zigor-defentsa barne; kanpoan utziko dira, dena dela, automobilen alorrak aseguratu ditzakeen arriskuak eta poliza honek bermatutako gorputzeko eta/edo gauzazko kalteen ondorio zuzenekoa ez den edozein kalte inmaterial. Ezbeharrik izanez gero, gehienez ere, 300.510 euro emango dira.

Norbanakoen istripuak: istripurik izanez gero, medikuntza, kirurgia eta botika sorospena, hori eragin duena edozer dela ere, lanean bertan ari dela hala lanetik kanpo, munduko edozein tokitan, edozein motatako jardunean ari dela, edozein garraio bide erabiliz eta mota guztiak barruan direla; salbuespen bakarrak: legez aurreikusitakoak eta aseguru-etxeek ezarri ohi dituztenak.

Hilez gero, aseguratutako diru kopurua: 18.030 euro. Betirako elbarri geldituz gero: 30.051 euro. Azken-kopuru horrekiko badira zenbait ehuneko soin-atalen bat galdu edo betiko mantxu geldituz gero. Laneko orduak galtzeagatik ez dago eguneroko kalte-ordainik. Aseguru honetako eskubideak beste edozeinekin bateragarriak dira.

82. artikulua.- Zati batez ordaindutako baimena.

Lantokian gutxienez 5 urteko antzinatasuna eta gutxienez lanaldiaren % 75eko lanaldia duten langileentzat zati batez ordaindutako baimena ezartzen da, betiere plantillako % 3k baino gutxiago direnean baimen horretaz baliatzen ari direnak.

Zati batez ordaindutako baimenak elkarren segidako 5 urteko iraupena edo aplikazio-aldia izango du, ondokoaren arabera:

Baimenak irauten duen lehenengo lau urteetan baimenaz baliatzen diren langileek lanaldi osoan arituko dira lanean eta bosgarren urtean libratu egingo dira; baimenak irauten duen 5 urteetan ordainsarien % 84 kobratuko dute.

Baldintzak, eskatzeko era eta baimena emateko prozedura arautuko dituen araudia hitzarmen honen V eranskinean jasota dago.

Artikulu hau indarrean jartzeak dituen ondorio ekonomikoak dagokion hezkuntza-administrazioak bere gain hartzen dituenean sartuko da indarrean artikulu hau.

83. artikulua.- Hezkuntza-laguntzako espezialistak birkolokatzeko lan-poltsa.

Hezkuntza-laguntzako espezialistak birkolokatzeko lan-poltsa bat sortzea erabaki dute alderdiek, sektorean langile-talde horren egonkortasuna gehitzeko helburuarekin.

Hezkuntza-laguntzako espezialisten (HLE) lan-poltsa hitzarmen hau izenpetu duten enpresaburuen erakundeetako eta sindikatuetako bi kidek osatutako bitariko batzorde batek kudeatuko du eta horietako bakoitzak gutxienez leku bat izango du batzordean. Bitariko batzordearen erabakiak boto kualifikatuz eta erakundeen ordezkaritza ofizialaren arabera hartuko dira, erabakiak hartzeko gutxienez % 50ek onartu behar duela, bai enpresarien aldetik eta bai langileen ordezkaritzaren aldetik.

Lan-poltsa geografikoki lurraldez egituratuta egongo da eta lurralde bakoitza eskualdez.

Lan-poltsan izena ematea borondatezkoa izango da eta HLEaren lan-kontratua amaitu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean egingo da, betiere kontratuaren suntsipena langileari ezin egotz dakiokeen arrazoiengatik gertatu bada eta bitariko batzordeak onartutako ereduaren arabera lan-poltsan sartzeko eskabidea eginez.

Gutxienez ikasturte oso batez lan egin izan beharko dute HLEek lan-poltsan onartuak izateko.

Hitzarmen honi atxikitako ikastetxeek lan-poltsetatik hartuko dituzte behar dituzten HLEak, lanpostu finkoetarako zein aldi baterako lanpostu hutsak betetzeko.

Horretarako, HLE bat kontratatu nahi duenak kontratazio-eskabide bat bidali beharko du lan-poltsara; lan-poltsatik bidaliko diote ikastetxea kokatuta dagoen eskualdeko izangaien zerrenda zehatza.

Lan-poltsako bitariko batzordeak uste badu ikastetxeari dagokion eskualdean izena emanda daukaten izangaien kopurua ez dela nahikoa, eskualde mugakideetan izena emana duten izangaiekin handitu ahal izango du zerrenda, lurralde berekoak izan ala ez izan.

Ikastetxeak hautaketa-askatasuna izango du hautaketa-prozesua garatzeko, eta hautaketaren emaitza lan-poltsari jakinarazi beharko dio.

III. KAPITULUA

ESKUBIDE SINDIKALAK

84. artikulua.- Diskriminatua ez izateko eskubidea.

Edozein sindikatutako kide izateagatik ez dago langileari bereizkeriarik egiterik. Bere iritziak askatasun osoz eman ditzake eta lanerako edo gizarterako interesgarriak diren argitalpenak argitara eta zabal ditzake, beti ere, ikastetxeko titularra ados dela eta laneko ohiko jarduna galarazi gabe.

85. artikulua.- Izenpetutako agirien kopia.

Ikastetxeetan kontratatzen diren langile guztiek izenpetu dituzten lan-arloko agiri guztien kopia edukitzeko eskubidea daukate.

86. artikulua.- Ordu sindikalen pilaketa.

Lantegi, probintzia edo Autonomia Erkidegoan lan sindikala errazteko, hitzarmen honen eremuan ordezkaritza duten sindikatuek, enpresa batzordeko kide edo langileen ordezkari baten orduak pilatzea bultzatu dezakete, bai lantegi batean bai zenbaitetan, sindikatu bereko langileen ordezkariek edo kideek behar adina ordu utziz gero.

87. artikulua.- Ordu-pilaketa negoziatzea.

Elkarte sindikalek edo sindikatu bakoitzak ikastetxe edo enpresaburu elkarteekin negozia dezake, dagokion mailan, adierazitako ordu sindikalen pilatzea. Halaber, enpresaburu elkarteek ez diete oztoporik jarriko administrazio eta sindikatuek gai honi buruz lortutako akordioei.

88. artikulua.- Langileen batzarrak.

Langileek ikastetxean bertan bilerak egiteko duten eskubidea bermatu egingo da, beti ere zerbitzuak eta eskolak normal ematea galarazten ez bada eta, edozein modutan ere, indarrean dauden legeekin bat etorriz.

Bileren berri denboraz eman beharko zaio ikastetxeko titularrari, gai-zerrendako puntuak eta ikastetxeaz kanpotik bilerara etorri behar duten lagunen berri ere emanez.

89. artikulua.- Ordezkarien eskumenak, eskubideak eta bermeak.

Langileen ordezkariek, sindikatuen ordezkariek eta enpresa batzordeko kideek Langileen Estatutuak, askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoak eta erabili beharreko gainerako lege-xedapenek ezarritako eskubide eta ahalmen guztiak edukiko dituzte.

90. artikulua.- Mahai Negoziatzaileko partaideak.

Hitzarmena Negoziatzeko Mahaikide izateko ofizialki izendatzen diren sindikatuetako kideek behar duten adina ordu hartzeko aukera izango dute hitzarmena negoziatzeko eta bilerak prestatzeko edota Hitzarmenaren Interpretatzeko Bitariko Batzordeko saioetara joateko.

91. artikulua.- Langileen ordezkariak. Batzordea eta ordezkariak.

Enpresa Batzordea edo, hori ezean, langileen ordezkariak izango dira ikastetxeko langile kontratatuak ordezkatzeko organoa.

Langileen Estatutuan izendatutakoak izango dira enpresa batzordearen eginkizunak.

VI. TITULUA

HUTSEGITEAK, ZIGORRAK, ARAU-HAUSTEAK

I. KAPITULUA

HUTSEGITEAK

92. artikulua.- Hutsegite motak.

Hitzarmen honen eraginpean dauden langileentzat hiru hutsegite-mota daude: arinak, larriak eta oso larriak.

Hutsegite arinak honakoak dira:

- Hogeita hamar egunen barruan, lanlekura hiru aldiz berandu iristea, inolako justifikaziorik eman gabe.

- Hogeita hamar eguneko aldian, lanera egun batean ez azaltzea, inolako justifikaziorik eman gabe.

- Hogeita hamar egunen barruan bi bider, inolako arrazoirik eman gabe, ordua baino lehen eskolak bukatutzat jotzea.

- Justifikatutako arrazoiengatik lanera joan ez eta dagokion baja ez egitea, hori egiteko ezintasuna begi-bistakoa denean izan ezik.

- Erabakitako egunetan emaitzak emateko eta ikasleen portaera eta eskolara joatearen zaingoa egiteko behar den axolarik ez edukitzea.

Hutsegite larriak hauek dira:

- Hogeita hamar egunen barruan hiru aldiz baino gehiagotan eta hamar bider baino gutxiagotan, lanera garaiz ez iristea, inolako arrazoirik eman gabe.

- Hogeita hamar egunen barruan, inolako arrazoirik eman gabe, behin baino gehiagotan eta lau bider baino gutxiagotan lanera ez azaltzea.

- Indarrean dagoen legediari jarraiki, hezkuntzari dagozkion egitekoak ez betetzea.

- Irakasleren baten irudia ikasleen aurrean gutxiesteko moduan, ikastetxeko kideekin ikastetxean bertan agerian eztabaidan aritzea.

- Ikasleari nahiz honen familiakoei errespetu-falta larria agertzea.

- Hirurogei egunen barruan, huts arinen bat behin baino gehiagotan egitea.

Hutsegite oso larriak honako hauek dira:

- Hogeita hamar egunen barruan, inolako arrazoirik eman gabe, bederatzi aldiz baino gehiagotan lanera garaiz ez iristea.

- Hogeita hamar egunen barruan, inolako arrazoirik eman gabe, hiru aldiz baino gehiagotan, lanera ez azaltzea.

- Eskolako lanak, inolako arrazoirik eman gabe, behin eta berriz egin gabe uztea.

- Hitzez nahiz egitez, ikastetxeko edozein kideri errespetu falta larria azaltzea edo tratu txarrak ematea.

- Indarrean dagoen legediari jarraiki, hezkuntzari dagozkion betebeharrak nabarmen ez betetzea.

- Lehenengo hutsegite larria egin ondorengo sei hilabeteren barruan beste huts larri bat egitea.

93. artikulua.- Arau-hausteen preskripzioa.

Langileek egindako hutsegiteek orain zehaztuko diren epeetan galduko dute indarra: hutsegite arinek, hamargarren egunean; larriek hamabosgarrenean; eta oso larriek berrogeita hamargarrenean; beti ere, enpresak hura gertatu zela jakiten duen egunetik hasita eta, nolanahi ere, okerra egindako egunetik hasi eta handik sei hilabetetara.

II. KAPITULUA

ZIGORRAK

94. artikulua.- Zigorrak eta horiek jakinaraztea.

Zigorrak hauek izango dira:

Hutsegite arinengatik: hitzez ohartaraztea; behin eta berriz egiten bada, idatziz ohartaraztea.

Hutsegite larriengatik: idatzizko kargu-hartzea. Behin eta berriz gertatuko balitz, ordea, 5etik 15 egunera bitarteko lan eta soldata kentzea, norbere espedientean erasota geratuko delarik.

Hutsegite oso larriengatik: hamaseitik hogeita hamar egun bitarteko lan eta soldata kentzea; kaleratze-ohartarazpena egitea, honek lana eta soldata kentzea ere berekin eraman dezakeela; kaleratzea.

Zigor guztiak langileari idatziz emango zaizkio jakitera, hura sortarazteko arrazoiak eta eguna bertan adieraziz. Kopia langileen ordezkariei, enpresa batzordeko kideei edota sindikatuaren ordezkariari bidaliko zaie.

95. artikulua.- Zigorrak arintzea.

Ikastetxeko titularrak, gertakizunaren ingurukoak eta langilearen harrezkeroko jokabidea kontutan izanda, hutsegite arinentzako, larrientzako eta oso larrientzako zigorrak arindu egin ditzake, beti ere, indarrean dagoen legediari jarraiki.

III. KAPITULUA

ENPRESABURUEN ARAU-HAUSTEAK

96. artikulua.- Arau-hausteak eta ebazteko metodoak.

Ikastetxeetako titularrek egindakoak eta egin gabe utzitakoak hitzarmen honetan agindutakoaren eta gainetiko legezko xedapenen aurkakoak badira, laneko arau-haustetzat joko dira.

Ustezko lege-hauspen hori lehenik eta behin ikastetxeko titularrarengana jota konpontzen saiatuko dira kontratatutako langileak, nahiz langileen ordezkarien bidez, nahiz sindikatuko ordezkariaren edo enpresa batzordearen bidez.

Ikastetxeko titularrari jakinarazi eta hamargarren egunean irtenbiderik eman gabe jarraitzen badu, edo erantzuna erreklamazioa egin duenarentzat egokia ez bada, Interpretatzeko Bitariko Batzordean espedienteari hasiera eman dakioke, eta batzorde horrek irizpena emango du, espedientea hartzen duenetik hasi eta, gehienez ere, hogei egunen barruan.

Aldeetako edozeinek irizpena eskatu ahal izango dio Lan Ikuskaritzari edo Lurraldeko Lan Ordezkaritzari.

Dena dela, indarrean den legediak agindutakoa beteko da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- Lansarien erregimena ez aplikatzeko klausula.

Hitzarmen honetan ezarritako lansari erregimen hau aplikatu nahi ez duten enpresek, asmo hori dutela jakinarazi beharko diete langileen legezko ordezkariei, ordezkari sindikalei eta hitzarmen hau Interpretatzeko Bitariko Batzordeari. Jakinarazteaz gain, haiek proposatutako lansarien tratamendua justifikatzeko datuak ere aurkeztu beharko dituzte (balantzeak, emaitzen kontuak edo, hala badagokio, auditoreen edo kontu zentsoreen txostena, bai eta enpresaren bideragarritasunari begira proposatzen diren neurriak eta aurreikuspenak ere).

Jakinarazpena egiteko 15 eguneko epea izango du enpresak Hitzarmen hau EHAAn argitaratzen den egunetik hasita. Lansariak berrikusi behar badira, ordea, jakinarazpena egiteko 15 egunekoa izango da, argitaratzen direnetik aurrera. Epea horiek derrigorrez bete beharrekoak dira, eta enpresak ez baditu betetzen, ezin izango du xedapen honetan ezarritako lansari erregimenetik kanpo geratu.

Lansari berriak finkatzeko baldintzak enpresaren eta langileen legezko ordezkarien eta ordezkari sindikalen arteko akordioaren bidez erabakiko dira.

Enpresaren eta langileen ordezkarien arteko akordioa badago, akordioaren berri eman beharko zaio Interpretatzeko Bitariko Batzordeari. Akordiorik ez badago, ordea, edo bestela, 30 egun igarotzen badira inolako akordiorik gabe, alde biek honako konpromisoa hartu beharko dute: GEP Akordioan ezarritako prozedurak erabiliko dituztela enpresa eskatzailearen lansariak finkatzeko. GEP akordioa 2000ko apirilaren 4ko EHAAn argitaratu zen (66. zk.).

Sei langile baino gutxiagoko zentroetan ezinbestekoa izango da plantillako langileekin akordioa lortzea. Bestalde, Interpretazio Batzorde Mistoari akordio horren berri emateaz gain, konbenioa izenpetu aurreko TC-2 agiria ere aurkeztu beharko zaio.

Prozedura hasten denetik akordioa lortu bitartean, ikastetxeak ezinbestean ordaindu beharko die langileei hitzarmen honetan kategoria bakoitzarentzat ezarri den igoeraren % 50. Ordainketa " konturakoa" izango da.

Bigarrena.- Erretiro partziala.

Sektoreko enpresetan, hitzarmen honek eragiten dienentzako erretiro partziala hartzeko moduak bultzatuko dira, hots: borondatezkoa; aurretiazkoa, 60 urtez gero; eta Gizarte Segurantzaren kotizaziopeko pentsioa -erretirokoa-, kobratzeko eskubidea izateko eskatzen den adinerako 5 urte gelditzen zaienena. LHK erakundeak plantillak ordezkatu eta eraberritzeko onartutako Lanbide-arteko Erabakian, 1999ko urtarrilaren 15ean izenpetutakoan, zehaztutakoarekin bat zertuko da esandakoa. Ordezkapen edo erreleboko kontratuez baliatu daitezke, betiere honako baldintza hauek betez:

A) Errelebo kontratuaren baliabidearen bidezko alternatiba.

Prozesu horretarako ekimena enpresak, ordezkari sindikalak edo 60 urte bete dituen langileak har dezake. Alde parte hartzaileek, hots, enpresak eta eragindako pertsonak, bat etorri beharko dute ekimenarekin.

Prozesuari ekin eta gero, eragindako pertsonak lanaldiaren % 85eko erretiro partzial aurretiazkoa lortuko du. Gainerako % 15ari dagokionez, aldi baterako lan kontratua izenpetuko du bere enpresarekin.

Plantillak ordezkatu eta eraberritzeari buruzko lanbide arteko erabakian ezarritakoarekin bat, bermatu egin beharko da erretiratu partzialak, harik eta behin betikoz erretiratu arte, soldataren % 85a kobra dezala gutxienez, eta % 100a gehienez, pentsiotik dagokion zatia eta denbora partzialeko kontratutik dagokiona batuz. Denbora partzialeko kontratuaren % 15ekoa urtero eguneratuko da, hain zuzen ere bere maila profesionalerako dagokion hitzarmenean hitzartutako gehikuntza oinarri hartuz.

Enpresak, aldi berean, errelebo kontratua hitzartuko du langabezian dagoen langile batekin. Lanaldi osorakoa eta mugaegunik gabekoa izango da kontratu hori eta lanbide maila horretarako enpresan ezarritako lan baldintzak aplikatuko zaizkio.

Froga-aldia gaindituz gero finkoa bihurtuko da errelebo kontratu hori. Finko egite hori bermatzeko, kontratuan bertan jasoko da finko bihurtzeko klausula, baita horretaz enpresak eta erreleboa egingo duenak izenpetuko duten agiri batetan ere. Plantillako ordezkari legalek ere izenpetu beharko dute agiri hori.

Erretiro partziala hartu duen pertsonaren aldi baterako kontratuaren % 15a aplikatzeko era finkatzeko, enpresak idatziz ezarriko ditu baldintzok; oinarri legetxe, Hitzarmenaren Bitariko Batzordeak finka ditzan irizpideak erabiliko dira, erretiro partzialeko pertsonari entregatuko zaio idatzizko kopia bat. Bat ez etortzerik balego, batzorde horren ebazpena loteslea izango da aldeentzat.

B) Ordezkapen kontratuaren bidezko alternatiba.

Enpresaren, ordezkari sindikalaren edo 60 urte beteta dituen langilearen ekimenez, eta alde biak, enpresa eta eragindako pertsona, bat badatoz, prozesuari ekingo zaio.

60 urte bete ostean erretiratuko da langilea lanbide-arteko erabakian ezarritako eran. Honako aukera hauen artean hauta dezake:

a) 1967-01-01a aurreko kotizazioak dituztenak, eta horiexek baino ez, aldez aurretik erretiratu, eta pentsioaren % 100 kobratu ahal izateko beharrezkoa den osagarria kobratuz.

b) 65 urtera arte kotizazioei eusteko eta % 100arekin erretiratu ahal izateko, Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia izenpetu.

Langileak, enpresan baja hartu eta erretiratu artean, gutxienez soldataren % 85a eta gehienez % 100a kobratuko du. Zenbateko hori urtero birbaloratuko da KPIren arabera.

Prozesu honetako eragiketa orokorraren barruan sartzen da Gizarte Segurantzarekin burututako hitzarmen bereziaren kostua; beraz, ez dio eragin beharko langileari.

Enpresak, aldi berean, beste langile langabetu bat kontratatu beharko du lanaldi osorako. Enpresan bere maila profesionalerako ezarrita dauden lan baldintza berberak ezarriko zaizkio.

Lehendik aldi baterako kontratuz lanean legokeen langile bat finko bihurtu nahiko balu enpresak, beste langile bat kontratatu beharko litzateke; eta kontratatu, aldi baterako langile horren kontratua amaitzeko gelditzen den denborarako.

C) Neurri osagarria.

65 urte beteta izan eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekimeneko ikastetxeen hitzarmen kolektiboak daragien langileak, baldin eta bermaturik badute oinarri erregulatzailearen % 100eko pentsioa, erretiratu egin ditzake enpresak; betiere, erretiratuko litzatekeen langileak dituen finkotasun ezaugarriak lituzkeen kontratu berri bat egiten badu enpresak, eta maila horretarako enpresan dauden lan baldintzei eusten badie.

Hirugarrena.- Enpresaren titularitatea aldatzeagatiko enpresa-ondorengotza.

1.- Enpresak, lantokiak edo lantokiko ekoizpen-unitate autonomo batek titularitatez aldatu izanak ez du berez lan-harremana suntsituko eta enpresaburu berria aurreko enpresaburuaren eskubide, lan eta Gizarte Segurantzako betebeharretan subrogatuta geratzen da, baita pentsio-konpromisoei dagokienez ere, berariazko arauan ezarritakoaren arabera, eta oro har, lagatzaileak gizarte-babes osagarrien arloan hartuta zituen betebeharrei dagokienez.

2.- Artikulu honek dioenaren ondorioetarako, enpresa-ondorengotza egon dela ulertuko da eskualdatzeak bere nortasuna mantentzen duen ekonomia-erakunde bati eragiten dioenean, ekonomia-erakundetzat hartuta jarduera ekonomiko nagusia zein osagarria burutzeko baliabide multzo bat.

3.- Eskualdatzea gertatzen denean, lagatzaileak edo bestela hartzaileak eskualdatutako enpresako langileen legezko ordezkariei eman beharko die horren berri, eta hiru urtetan biek modu solidarioan erantzun beharko dizkiete eskualdaketa gertatu baino lehen sortutako eta oraindik bete gabeko laneko betebeharrei. Eskualdaketa delitu deklaratu bada, modu solidarioan erantzun beharko dizkiete lagatzaileak eta hartzaileak eskualdaketa ondoren sortutako betebeharrei.

4.- Lagatzaileak eta hartzaileak eskualdaketak eragindako langileen legezko ordezkariei ondokoaren berri eman beharko diete:

- eskualdaketaren data edo aurreikusitako data.

- eskualdaketaren arrazoiak.

- eskualdaketak langileentzako izango dituen ondorio juridiko, ekonomiko eta sozialak.

- langileekiko hartuko diren neurriak.

Lagatzailea derrigortuta dago informazio hori langileen legezko ordezkariei ematera, aurretiaz eta eskualdaketa gauzatu aurretik.

Hartzaileak derrigorrez eman beharko die informazio hori bere langileen legezko ordezkariei, aurretiaz eta beti ere eskualdaketak haien lan-baldintzetan eragin zuzena izan aurretik.

Enpresen bat-egite eta bereizte kasuetan, lagatzaileak eta hartzaileak aipatu informazioa eman beharko dute, horretarako erabakiak hartuko diren batzar nagusietako deialdia argitaratzen den unean eman beharko ere.

5.- Artikulu honetan ezarritako informazio- eta kontsulta-betebeharra enpresaburu lagatzaileak edo hartzaileak ez ezik horien gainean kontrola duten enpresek eskualdatzeko erabakia hartzen duten kasuetan ere aplikatuko da. Erabakia hartu duen enpresak beharrezko informazioa eman ez izana ez da kontuan hartuko justifikaziotzat kasu horretan.

6.- Kontrakorik hitzartzen ez bada, behin ondorengotza enpresa-akordio bidez burutu eta gero, eragindako langileek enpresan, lantokian edo transferitutako ekoizpen-unitate autonomoan eskualdatze unean indarrean zeukaten lan-hitzarmenaren pean egongo dira.

7.- Eskualdatzen den enpresa, lantoki edo ekoizpen-unitateak bere autonomia mantentzen duenean, enpresaburua aldatzeak ez du berez langileen legezko ordezkarien agintaldia suntsituko eta horiek lehendik zituzten baldintza eta termino berberetan beren eginkizunak betetzen jarraituko dute.

Laugarrena.- Euskalduntzea.

Eleaniztasunaren barruan benetako elebitasuna lortzeko gizartearen hartutako konpromisoa kontuan hartuta, hitzarmena izenpetzen duten enpresaburuen elkarteek, ondokoa agintzen dute:

a) Kontratatzen dituzten langileek euren eginkizunak betetzeko behar duten hizkuntza-eskakizuna izango dutela.

b) Langileen euskalduntze-prozesuarekin jarraituko dutela IRALE planaren barruan (47. art.).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Bermea.- Ekonomia hobekuntzen xurgatzea. Baldintzarik onuratsuenak mantentzea.

Hitzartutako ekonomia-hobekuntzak xurgatu egin ditzakete aurten legez erabakitzen diren hobekuntzek eta, borondatez, hitzarmen hau indarrean jartzean ikastetxeek ordaintzen ari direnek.

Ikastetxeak ezarritako baldintzetatik onuragarriagoei eutsiko zaie, baldin eta hitzarmen honetan zehaztutakoak gainditzen badituzte. Horrela, hitzarmen honetan hitzartutako lerroalde bat bera ere ezingo da izan langileen kalterako.

Bigarrena.- Berraztertzea.- Hitzarmen honetan arautu gabeko gaiak.

Hitzarmen honetan arautu gabeko gaietan, irakaskuntzan aplikatu beharreko berariazko legediari egin beharko zaio men, bai eta Langileen Estatutuari eta Autonomia Erkidegoan indarrean dauden beste arau laboralei ere.

LEHEN ERANSKINA / ANEXO I

ARAUTUTAKO IRAKASKUNTZAK / ENSEÑANZAS REGLADAS 2008ko soldata-taulak / Tablas salariales 2008

1 TALDEA / GRUPO 1

HAUR EZKUNTZAKO 2. ZIKLOA / EDUCACIÓN INFANTIL 2.º ciclo

Oinarrizko soldata

Salario base Urteko soldata

Salario anual Hirurtekoa

Trienio

Zuzendaria / Director. 2.149,19 30.088,66 40,91

" 404,44 5.662,16 17,69

Zuzendariordea / Subdirector. 2.149,19 30.088,66 40,91

" 374,26 5.239,64 15,56

Ikasketa-burua / Jefe de estudios 2.149,19 30.088,66 40,91

" 336,71 4.713,94 14,73

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y Específicos 2.149,19 30.088,66 40,91

Instruktores / Instructor. 1.479,11 20.707,54 32,95

LEHEN HEZKUNTZA / PRIMARIA

Zuzendaria / Director. 2.149,19 30.088,66 40,91

" 404,44 5.662,16 17,69

Zuzendariordea / Subdirector. 2.149,19 30.088,66 40,91

" 374,26 5.239,64 15,56

Ikasketa-burua / Jefe de estudios. 2.149,19 30.088,66 40,91

" 336,71 4.713,94 14,73

Saileko burua / Jefe de departamento. 2.149,19 30.088,66 40,91

" 299,47 4.192,58 13,08

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y Específicos. 2.149,19 30.088,66 40,91

Instruktorea, hezitzailea / Instructor, Educador. 1.609,75 22.536,50 32,95

DBHko lehen zikloa / ESO 1.º ciclo

Zuzendaria / Director. 2.282,05 31.948,70 40,91

" 404,44 5.662,16 17,69

Zuzendariordea / Subdirector. 2.282,05 31.948,70 40,91

" 374,26 5.239,64 15,56

Ikasketa-burua / Jefe de estudios. 2.282,05 31.948,70 40,91

" 336,71 4.713,94 14,73

Saileko burua / Jefe de departamento. 2.282,05 31.948,70 40,91

" 299,47 4.192,58 13,08

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y Específicos. 2.282,05 31.948,70 40,91

Instruktorea,hezitzailea / Instructor, Educador. 1.709,19 23.928,66 32,95

DBHko 2. zikloa / ESO 2.º ciclo

Zuzendaria / Director. 2.499,57 34.993,98 50,51

" 596,77 8.354,78 26,23

Zuzendariordea / Subdirector. 2.499,57 34.993,98 50,51

" 524,43 7.342,02 23,02

Ikasketa-burua / Jefe de estudios. 2.499,57 34.993,98 50,51

" 524,43 7.342,02 23,02

Saileko burua / Jefe de departamento. 2.499,57 34.993,98 50,51

" 425,89 5.962,46 18,68

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y Específicos. 2.499,57 34.993,98 50,51

Instruktorea, hezitzailea / Instructor, Educador. 2.158,76 30.222,64 40,63

BATXILERGOAK / BACHILLERATOS

Oinarrizko soldata

Salario base Urteko soldata

Salario anual Hirurtekoa

Trienio

Zuzendaria / Director. 2.499,57 34.993,98 50,51

" 596,77 8.354,78 26,23

Zuzendariordea / Subdirector. 2.499,57 34.993,98 50,51

" 524,43 7.342,02 23,02

Ikasketa-burua / Jefe de estudios. 2.499,57 34.993,98 50,51

" 524,43 7.342,02 23,02

Saileko burua / Jefe de departamento. 2.499,57 34.993,98 50,51

" 425,89 5.962,46 18,68

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y específicos. 2.499,57 34.993,98 50,51

Instruktorea, hezitzailea / Instructor, Educador. 2.158,76 30.222,64 40,63

HEZIKETA ZIKLOAK / CICLOS FORMATIVOS

LANBIDE MODULUAK / MÓDULOS PROFESIONALES

HLPP/LHI - PCPIs-CIPs

Zuzendaria / Director. 2.499,57 34.993,98 50,51

" 596,77 8.354,78 26,23

Zuzendariordea / Subdirector. 2.499,57 34.993,98 50,51

" 524,43 7.342,02 23,02

Ikasketa-burua / Jefe de estudios. 2.499,57 34.993,98 50,51

" 524,43 7.342,02 23,02

Saileko burua / Jefe de departamento. 2.499,57 34.993,98 50,51

" 425,89 5.962,46 18,68

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y específicos. 2.499,57 34.993,98 50,51

Irakasle agregatua, laguntzailea

Profesor agregado, adjunto. 2.372,67 33.217,38 41,91

Instruktorea, hezitzailea / Instructor, Educador. 2.158,76 30.222,67 40,63

2 TALDEA / GRUPO 2

IRAKASLE EZ DIREN TITULUDUNAK / TITULADOS NO DOCENTES

Oinarrizko soldata

Salario base Urteko soldata

Salario anual Hirurtekoa

Trienio

Goi-mailako tituludunak

Titulados Superiores 2.499,57 34.993,98 50,51

Erdi-mailako tituludunak

Titulados Medios 2.149,19 30.088,66 40,91

Hezkuntza-laguntzako espezialistak

Especialistas de Apoyo Educativo 1.612,79 22.579,06 32,84

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK / PERSONAL DE ADMINISTRACIÓN

Gerentea / Gerente 2.499,57 34.993,98 50,51

Administrazioko edo idazkaritzako burua /

Jefe de administración o de secretaría. 1.662,80 23.279,20 40,23

Bulego burua / Jefe de negociado. 1.457,60 20.406,40 34,34

Ofizial administraria, kontularia, merkataritza-agentea / Oficial Administrativo, Oficial Contable, Agente Comercial 1.413,21 19.784,94 33,96

Administrari laguntzailea, harreragilea, telefonista / Auxiliar Administrativo, Recepcionista, Telefonista 1.298,27 18.175,78 33,96

LANGILE LAGUNTZAILEAK / PERSONAL AUXILIAR

Ikasle-begiralea / Cuidador de alumnos. 1.321,35 18.498,90 33,96

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK / PERSONAL DE SERVICIOS GENERALES

Etxezaina / Conserje. 1.443,40 20.207,60 33,96

Atezaina / Portero. 1.321,35 18.498,90 33,96

Zaintzailea. Gauzaina / Guarda. Sereno. 1.285,78 18.000,92 33,96

Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofiziotako langilea

Empleado de mantenimiento, jardinería, y oficios varios 1.285,78 18.000,92 33,96

Ofiziotako 1. ofiziala, 1. ofizial gidaria

Oficial de 1.ª de Oficios, Conductor de 1.ª Especial 1.399,61 19.594,54 33,96

Gobernatzailea / Gobernante 1.443,40 20.207,60 33,96

Garbiketa-, josketa-, ikuzketa-, lisaketa eta jantokiko langilea Empleado de servicio de limpieza, costura, lavado, plancha y servicio de comedor 1.285,78 18.000,92 33,96

Sukaldeko burua / Jefe de cocina. 1.399,61 19.594,54 33,96

Sukaldaria / Cocinero. 1.356,90 18.996,60 33,96

Sukaldeko laguntzailea / Ayudante de cocina. 1.321,35 18.498,90 33,96

Ofiziotako 2. ofiziala, 2. gidaria

Oficial de 2.ª de Oficios, Conductor de 2.ª 1.321,35 18.498,90 33,96

Langile ez kualifikatuak / Personal no cualificado 1.285,78 18.000,92 33,96

3 TALDEA / GRUPO 3

HAUR HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA / EDUCACIÓN INFANTIL 1er. ciclo

Irakaslea / Maestro 2.149,19 30.088,66 40,91

TEJI 1.478,08 20.693,12 32,95

Laguntzailea / Asistente 1.285,78 18.000,92 33,96

B. IRAKASKUNTZA ESPEZIALIZATUAK / ENSEÑANZAS ESPECIALIZADAS

1 TALDEA / GRUPO 1

IRAKASLEAK / PERSONAL DOCENTE

Oinarrizko soldata

Salario base Urteko soldata

Salario anual Hirurtekoa

Trienio

Zuzendaria / Director. 1.489,78 20.856,92 42,08

" 488,04 6.832,56 19,53

Zuzendariordea / Subdirector. 1.489,78 20.856,92 42,08

" 462,01 6468,14 19,46

Ikasketa-burua / Jefe de Estudios. 1.489,78 20.856,92 42,08

" 435,61 6098,54 18,36

Saileko burua / Jefe de Departamento. 1.489,78 20.856,92 42,08

" 406,81 5695,34 17,17

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y Específicos. 1.489,78 20.856,92 42,08

Irakasle laguntzailea edo agregatua

Profesor Adjunto o Agregado. 1.388,57 19.439,98 39,13

Instruktorea, hezitzailea / Instructor, Educador. 1.244,34 17420,76 34,62

2 TALDEA / GRUPO 2

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK / PERSONAL DE ADMINISTRACIÓN

Administrazioko edo idazkaritzako burua

Jefe de administración o de secretaría. 1.502,31 21.032,34 40,23

Bulegoko burua / Jefe de negociado. 1.332,68 18.657,52 34,34

Ofizial administraria, kontularia, merkataritza-agentea / Oficial Administrativo, Oficial Contable, Agente Comercial 1.292,72 18.098,08 33,96

Administrazio laguntzailea, harreragilea, telefonista

Auxiliar Administrativo, Recepcionista, Telefonista 1.188,86 16.644,04 33,96

LANGILE LAGUNTZAILEAK / PERSONAL AUXILIAR

Ikasle-begiralea / Cuidador de alumnos. 1.209,33 16.930,62 33,96

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK / PERSONAL DE SERVICIOS GENERALES

Etxezaina / Conserje. 1.319,87 18.478,18 33,96

Atezaina / Portero. 1.209,33 16.930,62 33,96

Zaintzailea, gauzaina. / Guarda. Sereno. 1.177,45 16.484,30 33,96

Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofizioetako langilea / Empleado de mantenimiento, jardinería, y oficios varios 1.177,45 16.484,30 33,96

1. mailako ofiziala, 1. mailako ofizial gidaria

Oficial de 1.ª de Oficios, Conductor de 1.ª Especial 1.280,29 17924,06 33,96

Gobernatzailea / Gobernante. 1.319,87 18.478,18 33,96

Garbiketa-, josketa-, ikuzketa-, lisaketa eta jantokiko langilea / Empleado de servicio de limpieza, costura, lavado, plancha y servicio de comedor 1.177,45 16.484,30 33,96

Sukaldeko burua / Jefe de cocina. 1.280,29 17.924,06 33,96

Sukaldaria / Cocinero. 1.241,69 17.383,66 33,96

Sukaldeko laguntzailea / Ayudante de cocina. 1.209,33 16.930,62 33,96

2. mailako ofiziala, 2. mailako gidaria

Oficial de 2.ª de Oficios, Conductor de 2.ª 1.209,33 16.930,62 33,96

Langile ez kualifikatuak / Personal no cualificado 1.177,45 16.484,30 33,96

2009 soldata-taulak / Tablas salariales 2009

A. ARAUTUTAKO IRAKASKUNTZAK / ENSEÑANZAS REGLADAS

1 TALDEA / GRUPO 1

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA / EDUCACIÓN INFANTIL 2.º ciclo

Oinarrizko soldata

Salario base Urteko soldata

Salario anual Hirurtekoa

Trienio Urteko osagarria

Complemento anual Salario+

complemento

Zuzendaria / Director. 2.223,88 31.134,32 41,72 155,67 31.289,99

" 419,40 5.871,60 18,04 5.871,60

Zuzendariordea / Subdirector. 2.223,88 31.134,32 41,72 155,67 31.289,99

" 388,11 5.433,54 15,86 5.433,54

Ikasketa-burua / Jefe de estudios 2.223,88 31.134,32 41,72 155,67 31.289,99

" 349,17 4.888,38 15,02 4.888,38

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y Específicos 2.223,88 31.134,32 41,72 155,67 31.289,99

Instruktorea / Instructor. 1.530,59 21.428,26 33,60 21.428,26

LEHEN HEZKUNTZA / PRIMARIA

Zuzendaria / Director. 2.223,88 31.134,32 41,72 155,67 31.289,99

" 419,40 5.871,60 18,04 5.871,60

Zuzendariordea / Subdirector. 2.223,88 31.134,32 41,72 155,67 31.289,99

" 388,11 5.433,54 15,86 5.433,54

Ikasketa-burua / Jefe de estudios. 2.223,88 31.134,32 41,72 155,67 31.289,99

" 349,17 4.888,38 15,02 4.888,38

Saileko burua

Jefe de departamento. 2.223,88 31.134,32 41,72 155,67 31.289,99

" 310,55 4.347,70 13,34 4.347,70

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y Específicos. 2.223,88 31.134,32 41,72 155,67 31.289,99

Instruktorea, hezitzailea

Instructor, Educador. 1.665,77 23.320,78 33,60 23.320,78

DBHko 1. ZIKLOA / ESO 1.º ciclo

Zuzendaria / Director. 2.359,40 33.031,60 41,72 165,16 33.196,76

" 419,40 5.871,60 18,04 5.871,60

Zuzendariordea/ Subdirector. 2.359,40 33.031,60 41,72 165,16 33.196,76

" 388,11 5.433,54 15,86 5.433,54

Ikasketa-burua / Jefe de estudios. 2.359,40 33.031,60 41,72 165,16 33.196,76

" 349,17 4.888,38 15,02 4.888,38

Saileko burua

Jefe de departamento. 2.359,40 33.031,60 41,72 165,16 33.196,76

" 310,55 4.347,70 13,34 4.347,70

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y Específicos. 2.359,40 33.031,60 41,72 165,16 33.196,76

Instruktorea, hezitzailea

Instructor, Educador. 1.767,13 24.739,82 33,60 24.739,82

DBHko 2. zikloa / ESO 2.º ciclo

Oinarrizko soldata / Salario base Urtako soldata

Salario anual Hirurtekoa

Trienio Urteko osagarria

Complemento anual Soldata + osagarria / Salario + complemento

Zuzendaria / Director. 2.584,66 36.185,24 51,51 180,93 36.366,17

" 618,85 8.663,90 26,75 8.663,90

Zuzendariordea / Subdirector. 2.584,66 36.185,24 51,51 180,93 36.366,17

" 543,84 7.613,76 23,47 7.613,76

Ikasketa-burua / Jefe de estudios. 2.584,66 36.185,24 51,51 180,93 36.366,17

" 543,84 7.613,76 23,47 7.613,76

Saileko burua

Jefe de departamento. 2.584,66 36.185,24 51,51 180,93 36.366,17

" 441,65 6.183,10 19,05 6.183,10

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y Específicos. 2.584,66 36.185,24 51,51 180,93 36.366,17

Instruktorea, hezitzailea

Instructor, Educador. 2.232,16 31.250,24 41,44 31.250,24

BATXILERGOAK / BACHILLERATOS

Zuzendaria / Director. 2.584,66 36.185,24 51,51 180,93 36.366,17

" 618,85 8.663,90 26,75 8.663,90

Zuzendariordea / Subdirector. 2.584,66 36.185,24 51,51 180,93 36.366,17

" 543,84 7.613,76 23,47 7.613,76

Ikasketa-burua / Jefe de estudios. 2.584,66 36.185,24 51,51 180,93 36.366,17

" 543,84 7.613,76 23,47 7.613,76

Saileko burua

Jefe de departamento. 2.584,66 36.185,24 51,51 180,93 36.366,17

" 441,65 6.183,10 19,05 6.183,10

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y específicos. 2.584,66 36.185,24 51,51 180,93 36.366,17

Instruktorea, hezitzailea

Instructor, Educador. 2.232,16 31.250,24 41,44 31.250,24

PRESTAKUNTZA ZIKLOAK / MODULU PROFESIONALAK / HLPP/LHIak

CICLOS FORMATIVOS / MÓDULOS PROFESIONALES / PCPIs-CIPs

Zuzendaria / Director. 2.584,66 36.185,24 51,51 72,37 36.257,61

" 618,85 8.663,90 26,75 8.663,90

Zuzendariordea / Subdirector. 2.584,66 36.185,24 51,51 72,37 36.257,61

" 543,84 7.613,76 23,48 7.613,76

Ikasketa-burua / Jefe de estudios. 2.584,66 36.185,24 51,51 72,37 36.257,61

" 543,84 7.613,76 23,48 7.613,76

Saileko burua

Jefe de departamento. 2.584,66 36.185,24 51,51 72,37 36.257,61

" 441,65 6.183,10 19,05 6.183,10

Irakasle titularrak eta profesionalak

Profesor titular y específicos. 2.584,66 36.185,24 51,51 72,37 36.257,61

Irakasle agregatua, laguntzailea

Profesor agregado, adjunto. 2.453,34 34.346,76 42,74 34.346,76

Instruktorea, hezitzailea

Instructor, Educador. 2.232,16 31.250,24 41,44 31.250,24

2 TALDEA / GRUPO 2

IRAKASLE EZ DIREN TITULUDUNAK / TITULADOS NO DOCENTES

Oinarrizko soldata

Salario base Urteko soldata

Salario anual Hirurtekoa

Trienio Urteko osagarria

Complemento anual Soldata + osagarria / Salario + complemento

Goi-mailako tituludunak / Titulados Superiores 2.584,66 36.185,24 51,51 180,93 36.366,17

Erdi-mailako tituludunak / Titulados Medios 2.223,88 31.134,32 41,72 155,67 31.289,99

Hezkuntza-laguntzako espezialistak / Especialistas de Apoyo Educativo 1.683,75 23.572,50 32,84 23.572,50

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK / PERSONAL DE ADMINISTRACIÓN

Gerentea / Gerente 2.584,66 36.185,24 51,51 180,93 36.366,17

Adminsitrazioko edo idazkaritzako burua / Jefe de administración o de secretaría. 1.719,67 24.075,38 41,03 784,51 24.859,89

Bulegoko burua / Jefe de negociado. 1.507,45 21.104,30 35,02 687,70 21.792,00

Ofizial administraria, kontularia, merkataritza-agentea / Oficial Administrativo, Oficial Contable, Agente Comercial 1.461,54 20.461,56 34,63 666,75 21.128,34

Administrari laguntzailea, harreragilea, telefonista / Auxiliar Administrativo, Recepcionista, Telefonista 1.342,67 18.797,38 34,63 612,52 19.409,90

LANGILE LAGUNTZAILEAK / PERSONAL AUXILIAR

Ikasle-begiralea

cuidador de alumnos. 1.366,54 19.131,56 34,63 623,41 19.754,97

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK / PERSONAL DE SERVICIOS GENERALES

Etxezaina / Conserje. 1.492,76 20.898,64 34,63 681,00 21.579,64

Atezaina / Portero. 1.366,54 19.131,56 34,63 623,41 19.754,97

Zaintzailea, gauzaina

Guarda. Sereno. 1.329,75 18.616,50 34,63 606,63 19.223,13

Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofizioetako langilea / Empleado de mantenimiento, jardinería, y oficios varios 1.329,75 18.616,50 34,63 606,63 19.223,13

1. mailako ofiziala, 1. mailako ofizial gidaria / Oficial de 1.ª de Oficios, Conductor de 1.ª Especial 1.447,48 20.264,71 34,63 660,34 20.925,06

Gobernatzailea / Gobernante. 1.492,76 20.898,64 34,63 681,00 21.579,64

Garbiketa-, josketa-, ikuzketa-, lisaketa eta jantokiko langilea / Empleado de servicio de limpieza, costura, lavado, plancha y servicio de comedor 1.329,75 18.616,50 34,63 606,63 19.223,13

Sukaldeko burua / Jefe de cocina. 1.447,48 20.264,72 34,63 660,34 20.925,06

Sukaldaria / Cocinero. 1.403,31 19.646,34 34,63 640,19 20.286,53

Sukaldeko laguntzailea

Ayudante de cocina. 1.366,54 19.131,56 34,63 623,41 19.754,97

2. mailako ofiziala, 2. mailako gidaria Oficial de 2.ª de Oficios, Conductor de 2.ª 1.366,54 19.131,62 34,63 623,41 19.755,03

Langile ez kualifikatua

Personal no cualificado 1.329,75 18.616,50 34,63 606,63 19.223,13

3 TALDEA / GRUPO 3

HAUR EZKUNTZAKO 1. ZIKLOA / EDUCACIÓN INFANTIL 1er. ciclo

Irakaslea / Maestro 2.223,88 31.134,32 41,72 155,67 31.289,99

TEJI 1.528,63 21.400,82 33,60 800,00 22.200,82

Laguntzailea / Asistente 1.329,76 18.616,64 34,63 606,63 19.223,27

B. IRAKASKUNTZA ESPEZIALIZATUAK / ENSEÑANZAS ESPECIALIZADAS

1 TALDEA / GRUPO 1

IRAKASLEAK / PERSONAL DOCENTE

Oinarrizko soldata

Salario base Urteko soldata

Salario anual Hirurtekoa / Trienio

Zuzendaria / Director. 1.540,73 21.570,22 42,91

" 506,10 7.085,40 19,92

Zuzendariordea / Subdirector. 1.540,73 21.570,22 42,91

" 479,10 6.707,40 19,85

Ikasketa-burua / Jefe de Estudios. 1.540,73 21.570,22 42,91

" 451,73 6.324,22 18,72

Saileko burua / Jefe de Departamento. 1.540,73 21.570,22 42,91

" 421,86 5.906,04 17,51

Irakasle titularrak eta espezifikoak

Profesor titular y Específicos. 1.540,73 21.570,22 42,91

Irakasle laguntzailea edo agregatua

Profesor Adjunto o Agregado. 1.436,06 20.104,84 39,90

Instruktorea, hezitzailea

Instructor, Educador. 1.286,90 18.016,60 35,31

2 TALDEA / GRUPO 2

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK / PERSONAL DE ADMINISTRACIÓN

Administrazioko edo idazkaritzako burua

Jefe de administración o de secretaría. 1.553,69 21.751,66 41,03

Bulegoko burua / Jefe de negociado. 1.378,26 19.295,64 35,02

Ofizial administraria, kontularia, merkataritza-agentea / Oficial Administrativo, Oficial Contable, Agente Comercial 1.336,93 18.717,02 34,63

Administrari laguntzailea, harreragilea, telefonista

Auxiliar Administrativo, Recepcionista, Telefonista 1.229,52 17.213,28 34,63

LANGILE LAGUNTZAILEAK / PERSONAL AUXILIAR

Ikasle-begiralea / Cuidador de alumnos. 1.250,69 17.509,66 34,63

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK / PERSONAL DE SERVICIOS GENERALES

Etxezaina / Conserje. 1.365,01 19.110,14 34,63

Atezaina / Portero. 1.250,69 17.509,66 34,63

Zaintzailea, gauzaina / Guarda. Sereno. 1.217,72 17.048,08 34,63

Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofizioetako langilea / Empleado de mantenimiento, jardinería, y oficios varios 1.217,72 17.048,08 34,63

1. mailako ofiziala, 1. mailako ofizial gidaria

Oficial de 1.ª de Oficios, Conductor de 1.ª Especial 1.324,08 18.537,12 34,63

Gobernatzailea / Gobernante. 1.365,01 19.110,14 34,63

Garbiketa-, josketa-, ikuzketa-, lisaketa eta jantokiko langilea / Empleado de servicio de limpieza, costura, lavado, plancha y servicio de comedor 1.217,72 17.048,08 34,63

Sukaldeko burua / Jefe de cocina. 1.324,08 18.537,12 34,63

Sukaldaria / Cocinero. 1.284,16 17.978,24 34,63

Sukaldeko laguntzailea / Ayudante de cocina. 1.250,69 17.509,66 34,63

2. mailako ofiziala, 2. mailako gidaria

Oficial de 2.ª de Oficios, Conductor de 2.ª 1.250,69 17.509,66 34,63

Langile ez kualifikatuak / Personal no cualificado 1.217,72 17.048,08 34,63

Ikastetxean, 12 eurotik gorako borondatezko plusik egonez gero, gainsari hori zenbateko guztiaren % 0 eta % 20ren artean xurgatu ahal izango da. Hileko 12 eurora arteko plusetan, xurgaketak ez du ezelako mugarik edukiko.

Berariazko osagarri bat jarri da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lehenengo zikloan eskola ematen duten Haur edo Lehen Hezkuntzako irakasleentzat. 2008ko osagarria hileko 132,86 eurokoa izango da eta 2009koa hileko 136,20 eurokoa, bi kasuetan ere lanaldi osorako, eta proportzionala lanaldi partzialerako, urtean hamalau aldiz.

Soldata-taulak ezartzearen ondorioz 2008ko urtarrilaren 1etik Hitzarmena EHAAn argitaratzen den hilabeteko azken egunera arte enpresak bere langileei zor diezazkien soldata-aldeak ordaintzeko gehienez bi hilabeteko epea dago, Hitzarmena argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

En aquellos casos en los que existiera un plus voluntario de centro superior a 12 euros mensuales se podrá absorber dicho plus entre el 0% y el 20% del importe del plus anterior al comienzo de la vigencia de este Convenio. En pluses de hasta 12 euros mensuales, la absorción no tendrá ningún límite.

Se establece un complemento específico para aquellos/as profesores/as de Primaria e Infantil que impartan clases en el primer ciclo de Educación Secundaria Obligatoria. El complemento en 2008 será de 132,86 euros mensuales y en 2009 de 136,2 euros mensuales, en ambos casos por jornada plena y proporcional en dedicación parcial, catorce veces al año.

Las diferencias salariales que la empresa adeude a sus trabajadores como consecuencia de la aplicación de las tablas salariales desde el día 1 de enero de 2008 hasta el último día del mes en que se publique el presente Convenio en el BOPV, se abonarán en un plazo máximo de dos meses a contar desde el día de su publicación.

II. ERANSKINA

LANBIDE KATEGORIEN DEFINIZIOA

1. taldea.- Irakasleak.

1.1.1.- 1.2.1.- 1.3.1.- 1.4.1.- 1.5.1.- 1.7.1.- 1.6.1.- irakasle titularra / HBan espezializatutako irakaslea: legediak eskatutako baldintzak bete eta ikasketa tituluaren jabe izanda, ikastetxeak antolaketa, pedagogia eta didaktikaren inguruan jarritako bideen barruan eta indarrean dagoen legeari jarraituz, curriculuma garatzeko irakaskuntza lanetan aritzen da.

1.3.2.- 1.4.2.- 1.5.2.- 1.7.2.- Irakasle laguntzailea, agregatua: dagokion tituluaz, Bigarren Irakaskuntzako eta Lanbide Heziketan teoriko-praktikoak ematen ditu. Halaber, irakasle titularrari curriculuma garatzen laguntzen dio, titularrak emandako artezpideez.

1.4.3.- BLHn espezialista den irakaslea: bere jarduera lan-eremuan (ez hezkuntzakoan) betetzen duena da, eta arlo edo gai jakin batzuetarako kontratatzen da, bere kualifikazioa eta sistemaren beharrak kontutan hartuta. Irakasle honek, salbuespen gisa, batxilergoan eman ahal izango ditu eskolak, bere lan-esperientziarekin lotuta dauden aukerako gaiei buruz; dena dela, hezkuntzari buruzko araudian agindutako baldintzak bete beharko dira.

1.7.1.- Hezkuntzako orientatzailea: Hezkuntza-enpresan, eskatutako tituluaren jabe izanik, ikasleen orientazio profesionala, eskolarra eta pertsonala koordinatzen dituena.

1.7.2.- Curriculumetik kanpoko hezkuntza-jardueretarako irakaslea. eskatzen zaion tituluaren jabe izanda, akademikoki ebaluatu ezin daitezkeen hezkuntza-jarduerak edota hezkuntza-prestakuntza jarduerak egiten ditu ikasle talde batekin edo batzuekin.

1.7.3.- 1.7.4.- Instruktorea - Monitorea: nahikoa ezagupen izanda, akademikoki ebaluatu ezin daitezkeen hezkuntza-jarduerak edota hezkuntza prestakuntza jarduerak egiten ditu ikasle talde batekin edo batzuekin. Soin Hezkuntzako irakaslearen laguntzaile ere izan daiteke, bai eta curriculumetik kanpoko hezkuntza-jardueren irakaslearena ere.

1.7.5.- Hezitzailea. prestakuntza egokiarekin, ikasleen heziketa integrala lantzen laguntzen du eta norberaren lanerako orduetan ordena zaintzen du.

1.8.1.- Zuzendaria. titulu egoki baten jabe izanda, enpresaburuak izendatzen du edota indarrean dagoen legediaren arabera aukeratzen da; hezkuntza-jarduerak zuzendu, orientatu eta gainbegiratzen ditu, agintzen zaizkion beste egiteko batzuekin batera.

1.8.2.- Zuzendariordea. titulu egoki baten jabe izanda, enpresaburuak izendatzen du, zuzendariari lagundu eta ordezkotza egiten dio, beharrezko denean.

1.8.3.- Ikasketa-burua. titulu egoki baten jabe izanda, enpresaburuak izendatzen du eta hezkuntzako pedagogia-sistema garatzeaz arduratzen da eta agintzen zaizkion gainerako egitekoak betetzen ditu.

1.8.4.- Saileko burua, mintegiko burua, ziklo edo arloko koordinatzailea: irakasleak dira, enpresaburuak izendatuak, eta beren sail, mintegi, ziklo edo arloko gaietako programaketa eta irakaskuntza bideratu eta koordinatu egiten dute.

2 taldea.- Irakasle ez diren langileak.

2.1.- Irakasle ez diren langile tituludunak:

2.1.1.- Goi mailako tituluduna: gutxienez, lizentziatua, ingeniaria edo arkitektoa izanda, espezialista baten jarduerak egiten ditu eta aholkuak ematen, dela zuzenean ikasleei, dela orokorrean enpresan. Lortutako titulua kontutan hartuta kontratatzen da eta bere lanbideko jardun propioak egiten ditu.

2.1.2.- Erdi mailako tituluduna: gutxienez, unibertsitateko diplomatua, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo baliokidearen jabe izanik, espezialista baten jarduerak egiten ditu eta aholkuak ematen, dela zuzenean ikasleei, dela orokorrean enpresan. Lortutako titulua kontutan hartuta kontratatzen da eta bere lanbideko jardun propioak egiten ditu.

2.1.3.- Irakasleak ez diren beste tituludun batzuk.

Hezkuntza Bereziko laguntzailea: Administrazioak eskatzen duen gutxienezko titulazioaz, gelaren barruan nahiz kanpoan hezkuntzako behar bereziak dituzten ikasleei hezkuntzakoa ez den laguntza ematen diena da.

2.2.- Administrazioko langileak:

2.2.1.- Gerentea.

2.2.2.- Administrazioko edo idazkaritzako burua: administrazio-zuzendaritza edota hezkuntza-enpresako idazkaritza bere esku dago.

2.2.3.- Bulegoburua: Administrazioko edo Idazkaritzako buruaren edo enpresaburuaren agindupean zuzenean, edo enpresaburuak izendatutako pertsonaren pean egonda, sekzio bat edo administrazio-sail bat zuzentzeko ardura dauka.

2.2.4.- Ofiziala. Kontularia: ekimena eta ardura eskatzen duten egiteko burokratikoak edo kontularitzakoak betetzen ditu.

2.2.4.- Merkataritzako agentea: enpresak ematen dituen ikastaroak sustatu eta saltzen ditu, enpresako titularraren zuzendaritza- eta ikuskaritza-pean.

2.2.5.- Harreragilea. Telefonista: lanaldian telefonoa hartzen du, arlo burokratikoak zaintzen ditu, bisitei harrera egiten die, gutun, fardel eta salgaiak jasotzen ditu, egonez gero, etxezainari eta atezainari lagunduz.

2.2.5.- Harreragilea. Telefonista: administrazioko jarduerak, burokratikoak eta liburutegiko egitekoak burutzen ditu, goian daukan nagusiaren zuzendaritzapean. Nagusia enpresaburua edo bere ordezkaria izan daiteke.

2.3.- Langile laguntzaileak:

2.3.1.- Ikasle-begiralea: ikasleei dituzten beharretan laguntzen die, besteak beste, higienean, garbiketan, mugikortasunean eta elikaduran; jarduera gela barruan egiten bada, irakaslea bertan izango da.

2.4.- Zerbitzu Orokorretako langileak:

2.4.1.- Atalzaina: ikastetxean dauden lanak egiten ditu dependentziak zaintzeari begira. Harreragileari ere -egonez gero- laguntzen dio, eta ez badago, harrera lanak berak egiten ditu.- Zaintzaile, atezain eta mezulariak egonez gero, horien lana antolatzea ere bere ardura da.

2.4.2.- Atezaina: egiteko hauek betetzen ditu: berari izendatu zaion aldea garbitzea, zaintzea eta mantentzea; dependentziak, sartzen eta ateratzen diren pertsonak zaintzea, ordenan gorabeherarik egon ez dadin; ikastetxeko funtsera eta eraikinetara sartzeko ateak puntu-puntuan zabaldu eta ixtea; utzitako enkarguen eta oharren ardura hartzea eta jasotzaileei behar den momentuan ematea; elementu komunetan argiak piztu eta itzaltzea; lokalak zaintzea; mandatuak, enkarguak, eta abar egitea.

2.4.3.- Zaintzailea. Gauzaina: gauez nahiz egunez enpresako dependentziak zaintzeaz arduratzen da eta, behar izanez gero, atezaina ordezkatu egingo du edo lagundu egingo dio ateak zabaltzen eta ixten. Baimenik ez duten pertsonei sarrera galarazten die. Gau guztian zehar egoiliarren ordena eta txukuntasuna zainduko du.

2.4.6.- Gobernatzailea: garbiketa zerbitzuko langileak koordinatzen ditu, enpresako dependentziak ahalik eta ondoen edukitzeko, lan-banaketa egokia egiten du eta bere ardurapean egoten dira mihiseria eta garbiketako tresna eta produktuak eta etxeko gainerako materialen biltegiko giltzak.

2.4.7.- Garbiketa zerbitzuko langilea: berari izendatzen zaizkion dependentziak garbitzen ditu, agintariaren menpe zuzen-zuzenean, edota enpresaburuaren edo horrek izendatutako norbaiten menpe. Lan horrekin batera josteko, ikuzteko, lisatzeko, sukaldeko eta jantokiko lanak ere egingo ditu.

2.4.7.- Josketa, ikuzketa eta lisaketako langilea. lan horietako bat edo guztiak egiten dituena da. Lan horiekin batera garbiketa, sukalde eta jantokiko zerbitzuko langileen lanak ere egingo ditu.

2.4.8.- Sukaldeko burua: sukaldeko langile guztiak zuzentzen ditu, elikagaiak erosteaz, zaintzeaz eta atontzeaz arduratzen da, eta bere ardurapeko zerbitzua behar den moduan zaintzen du, eskoletako jantokiei buruz eta elikagaiak manipulatzeari buruz dagoen araudia bete dadin zaintzen.

2.4.9.- Sukaldaria: elikagaiak prestatzen ditu, ondo egon daitezen eta egoki prestatuta egon daitezen arduratzen da, bai eta lokala eta sukaldeko tresnak garbi egon daitezen ere. Sukaldeko bururik ez badago, elikagaiak manipulatzeari buruz dagoen araudia betetzeaz arduratuko da.

2.4.10.- Sukaldeko laguntzailea: sukaldeko buruaren edo sukaldariaren esanetara egoten da, bai eta enpresaburuaren edo horrek izendatutako pertsonaren esanetara, eta dauzkaten egitekoetan laguntza ematen die.

2.4.7.- Jantokiko langilea: jantokiko zerbitzuan lan egiten du, sukaldeko buruaren edo sukaldariaren esanetara egoten da, bai eta enpresaburuaren edo horrek izendatutako pertsonaren esanetara ere. Lan horrekin batera, josteko, ikuzteko, lisatzeko, sukalde eta garbiketako zerbitzuko langileekin ere jardungo du.

2.4.5.- Ofizioetako 1. ofiziala: kasuan kasuko ofizioetan praktika edukita, guztiz ongi betetzen ditu, lan orokorrak egiten ditu, bai eta arreta eta esku berezia eskatzen duten lanak ere.

2.4.11.- Ofizioetako 2. ofiziala: lan bikainak egiteko eskatzen den espezializazioa eduki gabe, ofizio jakin baten lanak nahiko ondo eta zuzen betetzen dituena da.

2.4.4.- Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofizioetako langilea: praktika nahikoa edukita, eraikinak eta lorategiak zaindu, konpondu eta mantentzeko lanak egiten ditu.

2.4.5.- 1. maila bereziko gidaria: 1. maila bereziko gida-baimena edukita, ibilgailuak gidatzeaz eta ibilgailuon funtzionamendu eta garbiketaz arduratzen da.

2.4.11.- 2. mailako gidaria: 2. mailako gida-baimena edukita, baimena eman zaioneko ibilgailuak gidatzeaz eta ibilgailuon funtzionamendu eta garbiketaz arduratzen da. Enpresatik kanpo ere hainbat lan agindu dakioke.

3 taldea.- Haur Hezkuntzako lehen zikloko langileak.

3.1.- Irakaslea: beharrezko titulazioa eta akreditazio edo espezializazio egokia izanik, gelako programazioa prestatu eta burutzen duena; eta bere unitateko hezkuntza-jarduera integrala egiten duena, curriculum-programazioak garatuaz, barne direlarik elikaduraren, higienearen eta osasunaren inguruko jarduerak.

3.2.- Goi mailako teknikaria: Haur-Hezkuntzako Goi Mailako titulazioa izanik, gelako programazioa prestatu eta burutzen duena; eta bere unitateko hezkuntza-jarduera integrala egiten duena, curriculum-programazioak garatuaz, barne direlarik elikaduraren, higienearen eta osasunaren inguruko jarduerak.

3.3.- Laguntzailea: Umeei dagokienez, ordena, segurtasuna, entretenimendua, elikadura, garbitasuna eta atentzioa pertsonalaz arduratzen dena.

III. ERANSKINA

DOANEKO PLAZAK EMATEKO JARDUNBIDEA

Hitzarmen honen eraginpean dauden langileen seme-alabei doanik plazak emateko, jardunbide hau erabiliko da:

a) Martxoaren lehenengo astean, hitzarmen hau izenpetu duten sindikatu eta patronalen elkarteko ordezkariek batzorde bat osatuko dute Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.

b) Batzorde horrek, eskeak egiteko epea, eskea egiteko behar den eredua baita plazak emateko lehentasuna zeri emango zaion ere -plaza baino eskari gehiago izanez gero- erabakiko eta jakinaraziko ditu.

c) Batzordeak, maiatzaren lehenengo astean, plazak esleituko ditu, eta doakien ikastetxe eta langileei jakinarazi egingo die.

Hori jakitera eman eta hurrengo astean, beren eskubideak errespetatu ez direla uste duten langile eta ikastetxeek, Bitariko Batzordeari errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote, eta Batzordeak, ekainaren 1a baino lehenago, behin betiko erabakia hartu beharko du. Erabaki hori loteslea izango da.

Hitzarmen hau Interpretatzeko Bitariko Batzordeak gertatuko du doaneko plazak emateko jardunbiderako araudia.

IV. ERANSKINA

LAN BATZORDEAK

1.- Saiakuntza modura bada ere, eta hitzarmen honek irauten duen arte, lan-batzorde hauek eratuko dira:

a) Birziklatzea eta euskalduntzea.

b) Sektoreko analisia.

c) Laneko osasuna eta prebentzioa.

2.- Batzorde hauek parekideak izango dira, eta hitzarmena izenpetu duten alderdi bakoitzak, enpresaburuek eta sindikatuek, bosna ordezkari edukiko dituzte; batzordeak hartzen dituen erabakiak Hitzarmeneko Interpretazio Batzorde Mistoari aurkeztuko dizkio erabaki honen eranskinean sar ditzan, edota dagokion organoari aurkez dakizkion.

3.- Batzordeetan alderdi bakoitzak bozeramaile bat izendatuko du; bozeramaleak izango dira bileretarako deia egin eta eguneko gai zerrenda zehaztuko dutenak.

4.- Batzordeen jardunaren araudia eta dagozkien gaiak Interpretatzeko Bitariko Batzordeak zehaztuko ditu.

5.- Batzordeek hartutako erabakiak berraztertzea, behar izanez gero, batzordeei dagokie.

V. ERANSKINA

ZATI BATEZ ORDAINDUTAKO BAIMENAREN ARAUDIA

1.- Hitzarmen honetako 82. artikuluan ezarritako zati batez ordaindutako baimenaz baliatzeko baldintzak arautzea da araudi honen xedea.

- Baimen hori hartzen duten langileek 5 urteko epean honela jokatuko dute: lehen lau urteetan lanaldi osoa egingo dute eta bosgarrena libratu egingo dute. Bost urteetan euren ordainsarien % 84 kobratuko dute.

- Langileak gutxienez bost urteko antzinatasuna izan beharko du ikastetxean baimena eskatzeko unean.

- Ikastetxeko plantillako % 3k baino ezingo du eskatu baimena aldi batean.

2.- Kontratu finkoa eta gutxienez % 75eko lanaldia duten hitzarmenari atxikitako langileek zati batez ordaindutako baimena eskatzeko eskubidea izango dute.

3.- Araudi honetan ezarritakoaren ondorioetarako, urtetzat ikasturte osoa hartuko da.

4.- Zati batez ordaindutako baimena eskatzeko araudi honi erantsitako eskabide-orria erabiliko da. Urtero, urtarrilaren 1a eta maiatzaren 31a bitartean aurkeztu ahal izango da eskabidea eta onartzen bada, hurrengo ikasturte hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.

5.- Baimen horretaz baliatzeko, ondoko baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek:

- Araudi honetako 2. paragrafoari dagozkionak.

- Hutsegite larri edo oso larria dela-eta ez izatea irekita zigor-espedienterik eta ezta ere zehapenik izatea zio horregatik.

- Ezgaitasun-espedienterik irekita ez izatea.

6.- Egindako eskariak ikusirik eta eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, ikastetxeko zuzendaritzak, araudi honen 4. paragrafoan adierazitako epearen amaieratik hilabeteko epean, dagokion erabakia hartuko du eta interesdunari adieraziko dio. Lehenengo paragrafoan adierazitako % 3ko muga gainditzen badu eskarien kopuruak, honako irizpideak ezarriko dira eskariak onartzeko:

- interesdunen arteko adostasuna.

- ikastetxean duten antzinatasuna.

7.- Baimen hau hartzen duten langileak baimenarekin dauden denboran zerbitzu aktiboan egongo dira, lanpostua gordeko zaie eta denbora hori antzinatasun eta eskubide pasiboen ondorioetarako kontatuko zaie.

8.- Indarrean dagoen legerian ezarritako lizentzia eta baimenekin bateragarria da zati batez ordaindutako baimena hartzea.

9.- Baimena kentzea edo baimenari uko egitea: kasuak.

9.1.- Ondoko kasuetan, baimena eman duen organoak kendu ahal izango du:

- interesduna hiltzen bada.

- Ezgaitasunaren aldeko proposamena edo irizpena jaso duen ezgaitasun-espediente bat irekita badu interesdunak.

- Hutsegite larria edo oso larriagatik diziplina-zehapena dagoenean.

- Lan-harremana amaitzea.

9.2.- Lehenengo lau urtetan baimena duen langileak uko egin ahal izango dio baimen horri, edozein ustekabekoren ondorioz langilearen egoera pertsonalari, familiakoari edo lanari edo lanbideari kalte egiten dioten egoerak ematen badira.

- Senar/emaztearen, izatezko bikotekidearen edo seme-alabaren heriotzagatik.

- Interesdunaren edo bere kargura dagoen senitarteko baten gaixotasun larriagatik.

- Ezgaitasun-espediente bat irekita izatea.

- Adin txikiko seme-alabak zaintzeko edo amatasunagatiko eszedentzia.

- Dibortzioa, ezkontzaren deuseztasuna edo legezko banantzea.

- Familia-unitateari eragindako galera ekonomiko larria.

9.3.- Uko egitea onartu zuen organoak onetsi ala gaitzetsi beharko du hilabeteko epean, onetsitzat joko delarik epe horretan ez bada hartzen edo komunikatzen dagokion erabaki zehatza.

9.4.- Aurreko 9.2 paragrafoan aurreikusitako baldintzez bestelakoetan oinarritutako uko egiterik ez da onartuko. Baimenaldiaren bosgarren urtea hasi ondoren adierazitako uko egiterik ere ez da onartuko.

10.- Baimena kentzeak eta baimenari uko egite onetsiak baimenaren indargabetzea eta baimena eman zeneko ordainsarien sortzapenen, eta dagozkien kotizazio sozialen eta atxikipen fiskalen erregularizatzea dakarte.

Uko egitea onesten ez denetan, langileak zati batez ordaindutako baimenaldian jarraituko du honen amaiera arte gelditzen den denboran Araudi honetan ezarritako baldintzen pean.

11.- Zentroetan baimen honi dagozkion erabakiak hartzen direnean, Hitzarmeneko Interpretazio Batzorde Mistoari jakinaraziko zaizkio.

ZATI BATEZ ORDAINDUTAKO BAIMENAREN ESKARIA

........................................................... ..................................... jaun/andreak, ..................... NA zenbakidunak, ko ......... ........................ ............................n helbidea dudanak, gaur egun ............................................ko .......................................................................... .....................ikastetxean jardunean ari naizen langileak  

ESKATZEN DUT

EuskaL Autonomia Erkidegoko gizarte-ekimeneko ikastetxeen 2008-2009ko hitzarmen kolektiboaren 82. artikuluan ezarritako zati batez ordaindutako baimena izatea, hurrengo ikasturtetik aurrera, eta horretarako

AITORTZEN DUT:

1.- Hitzarmenaren aipatutako artikuluan eta garapen-arautegian ezarritako baldintzak ezagutzen ditudala.

2.- Bietan jasotako baldintza zehatzak onartzen ditudala.

...............-(e)n, ......ko ...............(a)-ren ........-(e)an

Sinadura


Azterketa dokumentala