148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4401
EBAZPENA, 2009ko ekainaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bidez, diru-laguntza ematen zaio Deustuko Unibertsitateari, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa-lanak egin eta argitaratzeko edo ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdiaren barruan.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Deustu Fundazioari 11.809,28 euroko diru-laguntza eman zitzaion, «La situación socioeconómica de las mujeres inmigrantes como cuidadoras informales de la CAE» izeneko proiektua egiteko.
Diru-laguntzaren erakunde onuradunak diru-laguntzari uko egiten diola jakinarazi dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakunderi. Emakundeko zuzendariak onartu egin du ukoa, ebazpen batez.
2009ko apirilaren 30eko Ebazpenaren II. eranskinean, «Diferencias de género en las expectativas de autoeficiencia y en la proyección profesional entre los universitarios vascos» izeneko proiektua, Deustuko Unibertsitateak aurkeztua, ordezko agertzen da Deustu Fundazioaren proiektuaren atzean. Esan dugunez, fundazio horrek uko egin dio diru-laguntzari.
Horrenbestez, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Deustuko Unibertsitateari 11.809,28 euroko diru-laguntza ematea, «Diferencias de género en las expectativas de autoeficiencia y en la proyección profesional entre los universitarios vascos» izeneko proiektua egiteko.
Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Hirugarrena.- Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Horren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 16a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.