Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4400

EBAZPENA, 2009ko ekainaren 15ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emandako diru-laguntzari Deustu Fundazioak egindako ukoa onartzeko dena eta diru-laguntzaren ordainketa ezeztatzeko dena. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa-lanak egin eta argitaratzeko proiektuak edo ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdiaren barruan eman zitzaion diru-laguntza.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Deustu Fundazioari 11.809,28 euroko diru-laguntza eman zitzaion, «La situación socioeconómica de las mujeres inmigrantes como cuidadoras informales de la CAE» izeneko proiektua egiteko.

2009ko ekainaren 15ean, diru-laguntzaren erakunde onuradunak laguntzari uko egin diola jakinarazi dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari.

Horrenbestez, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Deustu Fundazioari emandako diru-laguntzaren ukoa onartzea eta diru-laguntzaren ordainketa ezeztatzea. 11.809,28 euro eman zitzaion «La situación socioeconómica de las mujeres inmigrantes como cuidadoras informales de la CAE» izeneko proiektua egiteko.

Bigarrena.- Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Horren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 15a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.


Azterketa dokumentala