Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4399

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 17koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebazten dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2009ko otsailaren 16ko Ebazpenaz (2009-03-04ko EHAA, 44. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.

Deialdi honetako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko ekainaren 10eko Ebazpenaz (2009-06-30eko EHAA, 123. zk.) argitaratu zen.

Zerrenda horren kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu dira. Gauzak horrela,

EBATZI DUT:

1.- Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra jarraian aipatzen diren azterketariek aurkeztutako erreklamazioak onartzea, eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko emaitzetan honako aldaketak egitea:

NAN

DNI Abizenak eta izena

Apellidos y nombre HE

PL Emaitza

Resultado

16041541 Cortabitarte Ferrer, María Milagros 1 Gai/Apto

14252381 Lopategi Meabeansorena, Julen 3 Gai/Apto

2.- Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak gaitzestea.

3.- Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 17a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.


Azterketa dokumentala