148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
4398
EBAZPENA, 2009ko uztailaren 17koa, UPV/EHUko gerentearena, 2009ko ekainaren 10eko ebazpenean akatsa zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egin zen.
UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deia 2009ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez egin zen, eta EHAAn argitaratu zen 2009ko uztailaren 8an.
I. Eranskineko 1. puntuan akats bat antzeman denez, Gerentzia honek zuzentzea erabaki du, Herri Administrazioaren Araubidearen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, 105.2 artikulua) emandako ahalmenez baliatuz. Beraz,
«EHUko karrerako funtzionarioa izatea, C taldekoa, ...»
dioen tokian,
«EHUko karrerako funtzionarioa izatea, B taldekoa, ...»
agertu behar da.
Akats honek eragina du interesatuen eskabideak aurkezteko betekizunetan. Horregatik beharrezkoa da eskabideak aurkezteko hamabost laneguneko epe berria zabaltzea, akats zuzenketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.
Leioa, 2009ko uztailaren 17a.
Gerentea,
XABIER AIZPURUA TELLERIA.