Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2009ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
4397

AGINDUA, 2009ko uztailaren 8koa, Herrizaingoko sailburuarena. Honen bidez, Herrizaingo Saileko Herrizaingo Sailburuordetzako goi-kargudun baten idazkari lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia ebazten da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluari jarraiki eta 10.1.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuta, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Bete gabe uztea Herrizaingo Saileko Herrizaingo Sailburuordetzako goi-kargudun baten idazkari lanpostua (510010 kodea, 43. dotazioa).

Bigarrena.- Agindu honek 2009ko uztailaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.- Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 8a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.


Azterketa dokumentala