86. zk., 2009ko maiatzaren 9a, larunbata
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2473
7/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, lehendakariarena, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, honakoa,
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.- Bere merituak eta dohainak kontuan izanik, Carlos Aguirre Arana jauna Ekonomia eta Ogasuneko sailburu izendatzen dut.
Legerian ezarritako funtzioez baliatuta sailburuak ematen dituen aginduak bete ditzatela agintzen diet herritar eta agintari guztiei, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko maiatzaren 8an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.