Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2430

IRAGARKIA, 380/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali egin dela jakinarazteko eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Langile Komisioen Konfederazio Sindikalak 380/09 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Salan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren aurka. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz besteko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen ziren.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesdun guztiei aipatu autoetan aurkeztu eta agertzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 26a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala