Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
2421

EDIKTUA, borondatezko porrotari buruzko 254/04 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Maria Estela San Miguel Gallok, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegi honen 2009-02-18ko autoa Edialcampos SL baltzuaren (sozietatearen helbidea: Santurtziko Iparragirre kaleko 59, 5.a; IFK: B-09397134) borondatezko porrotari buruzko (Saenz Tuñon prokuradoreak eskatua) judizioan eman zen. Auto hori dela eta, porrot-prozedura amaitu eta artxibatzea erabaki da, aurreikusitako izapideak ez dira-eta bete eta porrotaren hartzekodunei ordaintzeko ondasunik ez baitago.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko apirilaren 3a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala